Animalien Erlazio Funtzioa eta Sistema Endokrinoa
Animalien Erlazio Funtzioa
Nerbio Bulkaden Transmisio Elektrikoa
Geldialdiko potentziala: Mintz plasmatikoaren bi aldeetan mintz potentziala dago, -70mV-koa. Mintz plasmatikoan bi motatako kanal proteiko daude:
- Sodio kanalak, geldialdian itxita daudenak.
- Na+/K+ bonba: 2K+ sartzen ditu eta 3Na+ ateratzen ditu, karga kopuru desberdinak mintzaren bi aldeetan kokatuz.
Ekintza potentziala: Neurona kitzikatzen bada, despolarizazioa gertatzen da mintzaren potentzialean, eta +30mV-eko balioa izango du.
Na+/K+ bonba gelditu egiten da eta Na+ kanalak irekitzen dira. Na+ ioiak zelula barnealdera sartzen dira, mintzaren potentziala aldatuz.
Mintzaren despolarizazioa axoiaren mintzean zehar garraiatzen da, nerbio bulkada axoian zehar eramanez. Despolarizazioa gertatu ondoren, hasierako mintzaren potentziala berreskuratzen da. Neurona batetik bestera despolarizazioa pasatzeko, sinapsia gertatzen da.
Nerbio Bulkaden Transmisio Kimikoa: Sinapsia
Sinapsia alboko bi neuronen arteko komunikazio kimikoa da, neurotransmisoreen bidez gauzatzen dena.
Neurotransmisoreak sinapsi aurreko neuronan pilatzen dira, botoi sinaptikoaren egituran dauden besikula batzuetan.
Elementuak:
- Neurona presinaptikoa (aurrekoa).
- Bi neuronen arteko hutsunea: arraildura sinaptikoa.
- Neurona postsinaptikoa (ondorengoa).
Prozesua:
- Nerbio bulkada iristean, neurotransmisoreen besikulak mintz plasmatikoarekin bat egiten dute eta arraildura sinaptikora isurtzen dira.
- Neurotransmisoreak ondoko neuronaren mintzeko errezeptoreetara lotzen dira eta mintzeko Na+ ioi kanalak irekitzen dituzte.
- Ioiak sartzen dira eta ondoko neuronan despolarizazioa sortzen dute; horrela, nerbio bulkada ondoko zeluletara garraiatzen da.
Ornodunen Sistema Endokrinoa
Ornodunen sistema endokrinoa bi organo neurojariatzailek erregulatzen dute: hipotalamoak eta hipofisiak (dientzefaloaren azpian kokatzen dira).
Hipotalamoa-Hipofisia Ardatza
Hipotalamoa estimulatzean, faktore askatzaileak jariatzen dira, eta horiek hipofisiaren jariaketa espezifikoa eragiten dute.
Hipofisiaren hormonek, aldi berean, beste guruin endokrino batzuen jariaketa eragiten dute, erantzun hormonala sortuz. Sistema honen kontrola atzeraelikadura mekanismoa da: sortutako hormonen maila handiek hipofisiaren eta hipotalamoaren jariaketa inhibitzen dute, eta horrela hormonen jariaketa gelditzen da.
Tiroidea eta Paratiroidea
Tiroideak hurrengo hormonak jariatzen ditu: tiroxina eta kaltzitonina.
- Tiroxina: zelulen metabolismoa, hazkuntza eta garapena estimulatzen du.
- Kaltzitonina: hezurretako kalzifikazioa eragiten du.
Paratiroideak paratohormona sortzen du odoleko kaltzio maila handitzeko.
Pankrea
Urdailaren azpian dago. Haren ahalmen endokrinoa Langerhans-en uharteak izeneko multzo batzuetan dago.
Hormonak:
- Intsulina: odoleko glukosa maila jaisten du, zeluletara pasatzen da eta glukogeno moduan biltzen da.
- Glukagoia: odoleko glukosa maila handitzen du; zeluletan glukogenoa mozten da glukosa sortzeko, eta odolera pasatzen da.
Intsulinaren ezak diabetesa sortzen du.