DBH mailako Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Nukleoaren egitura: mintz nuklearra, nukleoplasma, kromatina eta nukleoloa

Biologia-n eguneratua1,07 KB

Nukleoa zelula eukariotaren osagai handiena da.

 Informazio genetikoa gordetzen du DNA eta zelularen funtzioak kontrolatu eta arduratzen da.

Nukleoaren egitura:

-Mintz nuklearra: Bi mintzez osatuta, bi mintzetan nukleo-poroak daude substantzia trukea egiteko

-Nukleoplasma: Nukleoaren barne-ingurunea urstua da.

-Kromatina: Histona deritzen proteina batzuez osatutako materiala da.

 Kromosomak eratzen dituzte molekula bakarra du, lineala eta oso luzea. Zelularen kromosoma kopurua eta kromatinazko harizpi kopurua berdinak dira.

-Nukleoloa: korpuskulu biribila mintzik gabea. Funtzio nagusia erribosomak eratzea da. Zelula batek nukleolo bat edo gehiago izan daitezke.

Ekosistemen segidak, karbonoaren eta nitrogenoaren zikloak eta hautapen naturala

Biologia-n eguneratua2,66 KB

Bigarren mailako segidak

1- Ekosistema heldu batek aldaketa handiak jasan ditzake, bai hondamendi naturalen eraginez (suak, uholdeak...), bai giza jardueren eraginez (basoak botatzea, euri azidoa...).

2- Ekosistema heldugabe bihurtzen da.

3- Apurka-apurka berriro antolatzen hasten da.

4- Berreskuratzen ari diren espezieen ordez, beste batzuk agertzen dira, eta harreman konplexuagoak sortzen dira.

5- Askotan, klimax komunitate bihurtzen dira berriro, baina hondamendia oso bortitza izan bada, posible da ekosistema ez berreskuratzea eta basamortu bat agertzea.

Karbonoaren zikloa

1- Karbono-depositu nagusia atmosfera da. Uretan kantitate txikiak daude disolbaturik.

2- Fotosintesia egiten duten organismoek atmosferan dagoen karbono dioxidoa (CO2) finkatzen...

Jarraitu irakurtzen "Ekosistemen segidak, karbonoaren eta nitrogenoaren zikloak eta hautapen naturala" »

ADNaren funtzioa eta kromosomen egitura

Biologia-n eguneratua2,65 KB

Nukleoa: ADNari loa tutako proteina metaketa bat da, eta bertan sortzen da ARNak.

Adn: Informazio genetikoa biltzen duen molekula da.

Zatiketa zelularrarik gertatzen ez denean, ADNak zuntz laxo luzeen forma izaten du; hori kromatina deritzo. Zatiketa zelularra gauzatuatzen denan lehenbizi bikoiztu egiten da ADNa eta gero kromosomak eratu arte kondentsatu egiten da.

Nukleo bilkina: babesten eta bereizten du nujleoaren edukia.

MIntz bikoitz batek osatzen du, eta gune jakin butzuetan nukleoaren poroak deritzen kanal batzuk ditu.

Kromosomak: ADNzatiketa zelularra hasi baino lehen bikoizten dela.

Bikoiztearen ondorioz sortutako kopietako vbakoitza da. Zatiketa zelularra hasten denean bi kromatido berdin ditu kromosoma batek. kromatida ahizpak zentromeroa_...

Jarraitu irakurtzen "ADNaren funtzioa eta kromosomen egitura" »

Biziaren antolakuntza mailak eta mantenugaien gida

Biologia-n eguneratua3,33 KB

Biziaren Antolakuntza Mailak

Izaki bizidunak egitura konplexu eta antolatuetan oinarritzen dira, maila sinpleenetatik hasi eta organismo osora iritsi arte. Hauek dira maila nagusiak:

Atomoa
Elementu baten ezaugarriak mantentzen dituen zatirik txikiena.
Molekula
Bi atomo edo gehiagoz (berdinak edo desberdinak) osatutako partikula. Materiaren propietateak dituen unitaterik txikiena da.
Makromolekula
Molekula handiak dira, polimero bezala ere ezagunak. Bizitzarako funtsezkoak dira, hala nola:
  • Gluzidoak
  • Lipidoak
  • Proteinak
  • Azido nukleikoak
  • Bitaminak
Zelula
Bizia duen unitaterik txikiena da.
Ehuna
Funtzio bereko zelulak elkartuz osatzen da. Lau mota nagusi daude:
  • Gihar-ehuna
  • Nerbio-ehuna
  • Ehun konektiboa
  • Ehun epiteliala
Organoa
Ehun multzo batek osatzen du, funtzio zehatz
...
Jarraitu irakurtzen "Biziaren antolakuntza mailak eta mantenugaien gida" »

Erantzun immunitario espezifikoa: B eta T linfozitoen funtzioak

Biologia-n eguneratua3 KB

Eider-Onin 3. Definitu erantzun immunitarioa. Azaldu erantzun immunitario espezifiko motak: zein da B eta T linfozitoen funtzioa?

Erantzun immunitarioa sistema immunitarioak antigenoren bat sartzen denean duen erreakzioa da.

Sistema immunitarioa

Sistema immunitarioa izaki bizidunok defendatzeko eta barruan sartzen diren kanpoko substantziak, antigenoak, ukatzeko ditugun mekanismoen multzoa da. Jarduteko modu berezia du: lehenik kanpoko defentsak aktibatzen dira eta ondoren barrukoak. Barruko erantzunetan bi motatakoak bereizten dira: erantzun ez-espezifikoa eta erantzun espezifikoa.

Erantzun espezifikoa: hirugarren defentsa-lerroa

Erantzun espezifikoa hirugarren defentsa-lerroa da eta hainbat ezaugarri ditu:

  • Erantzuna eragin duen antigenoaren aurka
...
Jarraitu irakurtzen "Erantzun immunitario espezifikoa: B eta T linfozitoen funtzioak" »

Zelularen biologia: organuluak, zelula zikloa eta zatiketa (mitosia eta meiosia)

Biologia-n eguneratua5,66 KB

Bi Organulu Mintzdun eta Mintz Gabekoen Egitura eta Funtzioa

Organulu Mintzdunak

  1. Mitokondrioak
    • Funtzioa: Zelula-arnasketa gertatzen da bertan.
    • Egitura: Bi mintz ditu, kanpokoa laua eta barrukoa tolestua (kristak).
  2. Kloroplastoa
    • Funtzioa: Fotosintesia egiten da bertan.
    • Egitura: Bi mintz dituen organulua da.

Organulu Mintz Gabekoak

  1. Golgi Aparatua
    • Funtzioa: Sintetizatutako substantziak eraldatu, zelulatik kanporatu eta molekulak eratu.
    • Egitura: Elkarren artean konektatu gabeko zaku (zisterna) batzuez osatua.
  2. Zentrioloak
    • Funtzioa: Zelula zatiketan parte hartzen dute.
    • Egitura: Zutik jarritako bi egitura zilindriko osatuz (9+0 eraketa).

Prokariotoaren eta Eukariotoaren Desberdintasunak eta Eukariotoaren Agertzea

Desberdintasunak

  • Zelula Eukariotoa: Material genetikoa
...
Jarraitu irakurtzen "Zelularen biologia: organuluak, zelula zikloa eta zatiketa (mitosia eta meiosia)" »

Zelula: egitura, funtzioak eta bizi-prozesuak

Biologia-n eguneratua2,49 KB

Teoria Zelularra

Zelula izaki bizidunen egitura- eta funtzio-unitatea da. Zelula oro aurretik dagoen beste zelula batetik sortzen da, zatiketaz.

Nutrizio Zelularra eta Metabolismoa

Nutrizio zelularra zelulek dagozkien bizi-funtzioak betetzeko beharrezkoak dituzten materia eta energia lortzeko prozesuen multzoa da. Bi metabolismo mota daude:

Katabolismoa

Degradazio-erreakzioei dagokie. Substantzia organiko konplexuak, energia ugari dutenak, konposatu txikiago eta bakunago bihurtzean datza.

Anabolismoa

Eratze-erreakzioei dagokie. Substantzia txikiak eta bakunak zelularen berezko substantzia organiko konplexu bihurtzeko prozesua da.

Nutrizio Motak

Autotrofoak

  1. Zelulek ura, karbono dioxidoa eta gatz mineralak hartzen dituzte kanpotik, eta materia organikoa
...
Jarraitu irakurtzen "Zelula: egitura, funtzioak eta bizi-prozesuak" »

Neodarwinismoa, oreka taiduna eta giza espeziearen eboluzioa

Biologia-n eguneratua2,55 KB

Neodarwinismoa edo eboluzio-teoria sintetikoa

Izen hori du biologiaren hainbat eremu batzen baititu; esaterako, genetika, paleontologia, biokimika eta ekologia.

  • Lamarckismoa baztertzen du.
  • Aldakortasun genetikoa bi prozesuk eragiten dute: mutazioek eta birkonbinazioak.
  • Hautespen naturalak eragina du aldakortasun genetikoan.
  • Hautespen naturalak populazio baten aleloak aldatzen ditu.
  • Populazioak eboluzionatzen du, ez banakoek.
  • Pixkanaka gertatzen da eboluzioa.

Oreka taiduna

Teoria horri oreka taidunaren teoria esaten zaio eta teoria sintetikoaren gradualismoaren alternatiba bat proposatzen du. Niles Eldredge eta Stephen Jay Gould paleontologoek proposatu zuten, fosilen erregistroan ikusten zituzten jauzi handiak azaltzeko.

Teoria horren arabera, eboluzio-...

Jarraitu irakurtzen "Neodarwinismoa, oreka taiduna eta giza espeziearen eboluzioa" »

Gernu-sistema eta zirkulazio-sistema: laburpena eta funtzioak

Biologia-n eguneratua3,57 KB

Gernu-sistema

Gernu-sistemaren atalak

  • Ureterrak: Giltzurrun bakoitzean sortutako gernua jasotzen duten bi hodi mehe.
  • Maskuria: Ureterretatik etengabe datorren gernua metatzen du.
  • Uretra: Gernua maskuritik kanpora eramaten duen hodia da.
  • Giltzurrunak: Gerrialdean, bi aldeetan kokatuta daude.
  • Azala: Kanpoko atala da, eta pikor-itxura du.
  • Muina: Marraduna da, eta piramide-formako eremutan zatituta dago.

Giltzurrunen funtzionamendua

Kapilarretara zirkulatzen duen odola iragazi egiten da, eta kapilarrak biltzen dituen kapsulara igarotzen da. Kapsulan sartutako likidoa ez da odol osoa.

Iragazitako likidoa hoditik igarotzen da, eta hodian, likidoaren osagai batzuek paretak zeharkatzen dituzte. Organismoak birxurgatu egiten du. Prozesu horren bidez sortzen da...

Jarraitu irakurtzen "Gernu-sistema eta zirkulazio-sistema: laburpena eta funtzioak" »

Giza zirkulazio-sistema, odola eta giltzurrunak: oinarrizko kontzeptuak

Biologia-n eguneratua3,12 KB

Kontzeptu Biologikoak

  • Homeostasia: Barne-ingurunean aldaketarik gabe eustea eta haren propietateak gorabeherarik ez izatea.
  • Nefrona: Giltzurrunak eratzen dituzten egitura mikroskopikoak dira.
  • Sistole: Bihotzaren uzkurdura-mugimendua.
  • Diastole: Bihotzaren erlaxatze-mugimendua.
  • Plaketa: Globulu zuri batetik eratorritako zelula-zatiak.
  • Miokardioa: Bihotzeko paretak (giharra).
  • Mitrala: Bihotzeko ezkerraldeko balbula, aurikula eta bentrikuluen artekoa.
  • Aorta: Arteria; ezkerreko bentrikularekin lotuta dago eta gorputz guztira eramaten du odola.

Zirkulazio-sistema eta Odola

Zainen bidez odola bihotzera sartzen da eta arterien bidez bihotzetik ateratzen da. Linfa, linfa-hodietatik eta likido interstizialetik doa zelulen artean. Globulu gorriak nukleogabeak dira;...

Jarraitu irakurtzen "Giza zirkulazio-sistema, odola eta giltzurrunak: oinarrizko kontzeptuak" »