Harreman- eta koordinazio-funtzioak izaki bizidunetan
Harreman- eta koordinazio-funtzioak: Zenbait aldaketa (estimulu) hautemateko eta haiei ahalik eta ondoen erantzuteko gaitasuna.
Harreman-elementuak
- Estimuluak: Erantzun bat sorrarazteko gai diren ingurune-aldaketak dira, bai kanpokoak, bai barnekoak.
- Errezeptoreak: Estimuluak hautematen dituzten egiturak dira. Animalietan, zentzumen-organoak gai dira gorputzetik kanpoko estimuluak hautemateko.
- Koordinatzaileak: Animaliek funtzioak koordinatzeko bi sistema garatu dituzte: nerbio-sistema eta sistema endokrinoa.
- Efetoreak: Erantzunak gauzatzen dituzten egiturak dira: giharrak eta guruinak.
Nola erantzuten dute izaki bizidunek?
- Mugimenduzko erantzunak: Lokomozio-aparatuak egiten ditu. Mugimendua sortzen duten organo efektoreak giharrak dira.
- Jariatzezko