Gaixotasunak eta Sistema Endokrinoa: Kasu Ospetsuak
Altzoko Handia
Akromegalia du. Gaixotasun hori garunean dugun zatitxo batean, hipofisiak, deitzen dena, tumore bat sortzea eragiten du. Tumore horrek hipofisiak hazkuntza-hormona kopuru handia sortzea eta hormona horren ekoizpena noiz gelditu ez antzematea eragiten du. Horrek, hazteari ez uztea eragiten du.
Lionel Messi
Hazkuntza-hormonaren gabezia du. Garunean dugun zatitxo batek, hipofisiak, behar ditugun hormonak kontrolatzen ditu. Kasu honetan, hipofisiak ez ditu behar diren hazkuntza-hormonak sortzen, hau da, gutxiegi sortzen ditu; beraz, ez da behar bezala hazten. Hazteko urte batzuk ematen dira, baina urte horiek igaro ondoren, hazteko zelulak hezur bihurtzen dira, eta ezin da gehiago hazi.
Christopher Reeve
Tetraplejiko geratu zen lepotik behera. Bi orno hautsi zituen; beraz, bizkarrezurra ez dago guztiz lotuta, hau da, eten bat du. Horrek eragiten du lepotik beherako neuronek inolako informaziorik ez garraiatzea eta lepotik beherako atalek ez erantzutea. Neuronak dira zure gorputzeko atal guztietara informazioa eramaten dutenak; elkarren artean lotuta daude, baina edozein lekutan lotura hori hausten bada, informazioa ez da atal horietara iristen.
Stephen Hawking
Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) du, paralisi progresiboa eragiten duen gaixotasun bat dena. Gaixotasun honek neuronen funtzionamendua gutxitzea eragiten du. Neurona motorrak desagertzen eta hondatzen joaten dira; horrekin, neuronak hiltzen hasten dira.
Sistema Endokrinoa
Sistema endokrinoa guruin endokrinoek eta horien hormonek osatzen dute.
Sistema Endokrinoaren Galderak
- Nola aktibatzen du nerbio-sistemak sistema endokrinoa?
Nerbio-sistemak erregulatzen du sistema endokrinoaren funtzionamendua, hipotalamoaren eta hipofisiaren bitartez. Mezua hipotalamora iristen da, hipotalamoak hipofisiari bidaltzen dio mezua eta hipofisiak hormonak jariatzen ditu.
- Zein dira mezulariak?
Hormonak dira mezulariak, eta horiek guruin endokrinoek jariatzen dituzte.
- Zergatik ez dira guruin guztiak aktibatzen?
Guruin bakoitzak forma bereziko hartzaileak ditu; beraz, itu-zelulak beren forma duten hartzaileetara lotuko dira.
- Nola mozten da hormonen jariaketa?
Hipofisiak detektatzen duenean behar diren hormonak sortu direla.