Gizakion Ugalketa eta Garapena
Ugalketa Funtzioa
Gizakion ugalketa sexu bidezko ugalketa da.
Ugalketaren Prozesuak
- Gametogenesia: gametoak eratzeko prozesua da eta gonadetan gertatzen da.
- Ernalketa: Bi gametoak elkartzeko eta zigotoa sortzeko prozesua da, barneko prozesua da emakumezkoaren ugaltze-aparatuan gertatzen da.
- Embrioiaren garapena: Zelula zatitzeko eta zigoto zelula kopurua handitzeko prozesua da eta haren ondorioz embrioia sortzen da.
- Garapena: Gorputza handitzeko prozesua.
Heldutasun Aldaketak
Jaiotzen denerako, haurrak formatu ditu sexu organoak. Sexu organoak, hain zuzen, karaktere sexual primarioak dira.
Pubertaroa gutxi gorabehera gertatzen da 10 urtetik 16 urtera.
Garai horretan sexu-hormonak sortzen hasten dira ugaltze organoak. Horrelako hormonek aldaketa esanguratsuak eragiten dituzte gorputzean eta dira karaktere sexual sekundarioak.
Neskei:
Bularra eta kanpoko genitalak hazten zaizkie, aldakak zabaltzen zaizkie eta ilea ateratzen zaie pubisean eta galtzarbeetan.
Mutilei:
Hezurrak loditzen zaizkie, muskulu masa handitzen zaie, ilea ateratzen zaie aurpegian, bularraldean, pubisean eta galtzarbeetan.
Erantzun Sexuala
Pertsona guztiok izaki sexudunak gara, hau da, sexua dugu.
Sexualitatea, berriz, norbera pertsona sexudun gisa sentitzeko modua da eta sexuarekin lotutako emozio, pentsamendu eta portaerak hartzen ditu barnean.
Gizon Ugaltze Aparatua
- Hodi deferenteak: espermatozoideak pilatzen dituzte.
- Prostata: baginako azidotasuna neutralizatzen eta espermatozoideak mugitzea estimulatzen duen likido alkalinoa sortzen da.
- Cowper-en guruinak: semenaren parte den jariakin mukoso bat isurtzen dute uretrara.
- Epididimoa: heltzen dira espermatozoideak.
- Seme besikula: espermatozoideak elikatzen eta garraiatzen dituen likido bat jariatzen dute.
Emakumezkoen Ugaltze Aparatua
- Falopioren tronpak: obarioak eta umetokia lotzen dituzte. Hodi horietako paretaren barnealdea ziliatua da eta ernalketa hori gertatzen da.
- Umetoki-lepoa: bagina eta umetokia lotzen dituen gune estua da.
- Obulutegiak: gonada femeninoak dira.
- Bagina: organo kopulatzailea da, eta erditzean fetua kanpora ateratzeko bidea. Pareta elastikoak ditu, koitoan errazten du eta pareten mukosa lubrifikatzaile batez estalia dago.
- Umetokia: pareta lodi eta gihartsuko barrunbea da. Endometrio izeneko paretaren barruko aldean garatzen da enbrioia.
Ziklo Sexuala
Ernalketa espermatozoide batek eta obulu batek bat egitea da eta zigoto bat sortzen da.
- Endometrioa: A: Habiaratzea
- Folikulua: B: Zigotoaren zatiketa
- Gorputz luteoa: C: Ernalketa
- Falopioren tronpa: D: Obulazioa
Plazenta: odol hodi ugariko organo bat da eta amaren eta fetuaren arteko substantzia-trukea egiteko balio du.
Zibor-hestea: enbrioia edo fetua plazentarekin lotzeko balio du.
Zorro amniotikoa: likidoz betetako zorro bat da, eta enbrioia du barnean, garatzen den bitartean babesa emateko.