Harreman- eta koordinazio-funtzioak izaki bizidunetan

Biologia3,58 KB

Harreman- eta koordinazio-funtzioak: Zenbait aldaketa (estimulu) hautemateko eta haiei ahalik eta ondoen erantzuteko gaitasuna.

Harreman-elementuak

  • Estimuluak: Erantzun bat sorrarazteko gai diren ingurune-aldaketak dira, bai kanpokoak, bai barnekoak.
  • Errezeptoreak: Estimuluak hautematen dituzten egiturak dira. Animalietan, zentzumen-organoak gai dira gorputzetik kanpoko estimuluak hautemateko.
  • Koordinatzaileak: Animaliek funtzioak koordinatzeko bi sistema garatu dituzte: nerbio-sistema eta sistema endokrinoa.
  • Efetoreak: Erantzunak gauzatzen dituzten egiturak dira: giharrak eta guruinak.

Nola erantzuten dute izaki bizidunek?

  • Mugimenduzko erantzunak: Lokomozio-aparatuak egiten ditu. Mugimendua sortzen duten organo efektoreak giharrak dira.
  • Jariatzezko erantzunak: Substantzia jakin bat sortzea da erantzuna. Sortze horri jariatzea esaten zaio.

Estimulu-errezeptoreak

Errezeptoreak kanpo-estimuluak nahiz barne-estimuluak hautematen berezituta dauden egitura sentsorialak dira.

  • Errezeptore mekanikoak: Ukipenarekiko, presioarekiko, oinazearekiko, mugimenduarekiko eta soinuarekiko sentikorrak dira.
  • Errezeptore kimikoak: Substantzia kimikoak daudela hautematen dute. Adibidez, usaimen-zelulak.
  • Bero-errezeptoreak: Ingurunean tenperatura-aldaketarik izan den hautematen dute.
  • Argi-errezeptoreak: Argia hautematen dute.

Koordinazio-sistemak

Animaliek bi koordinazio-sistema dituzte:

  • Nerbio-sistema: Neuronaz osatuta dago. Sistema hori nerbio-bulkaden bidez erregulatzen da.
  • Sistema endokrinoa: Sistema hori substantzia kimikoak sortuz erregulatzen da. Erantzun motelak baina iraunkorrak ematen ditu.
  • Landareak: Zenbait substantzia kimiko sortuz koordinatzen dituzte funtzioak.

Nerbio-sistema

Nerbio-zelulek eratutako organo eta egitura guztien multzoa da. Bere ardura koordinatzea da: informazioa biltzea, interpretatzea eta erantzunak lantzea.

Ornogabeen nerbio-sistema

Ornogabeek nerbio-sistema bakunak dituzte. Bi motatakoak bereizten dira: nerbio-sareak eta gongoil-sistemak.

Nerbio-zentroak

Organo horiek errezeptoreen informazioa jasotzen dute.

Nerbioak

Nerbioek sare modukoa eratzen dute. Bi nerbio mota daude: zentzumen-nerbioak eta nerbio motorrak.

Sistema endokrinoa

Guruin endokrinoak deritzen organo berezituez osatuta dago.

Landareen erantzunak estimuluekiko

Landareek estimulu mota hauek hautematen dituzte: argi-estimuluak, grabitazio-estimuluak, estimulu mekanikoak, bero-estimuluak eta estimulu hidraulikoak.

Tropismoak

Erantzun iraunkorrak dira. Estimuluaren norabidean gertatzen badira, positibotzat hartzen dira, eta kontrako norabidean gertatzen badira, negatibotzat.

  • Fototropismoa: Zurtoinak argirantz hazten dira.
  • Geotropismoa: Sustraiak grabitatearen eraginez lur barnerantz hazten dira.
  • Tigmotropismoa: Zerbait ukitzeak eragindako erantzuna da.
  • Hidrotropismoa: Urak eragiten du.

Nastiak

Landareen zenbait atalek kanpo-estimuluekiko erreakzionatuz sortzen dituzten erantzun iragankorrak dira.

Fitohormonak (landare-hormonak)

Bizi-funtzioak erregulatzen eta koordinatzen dituzte.

Deskargatu

PDF Word HTML