Molekulen arteko indarrak eta biomolekulak: ezaugarriak, ura eta gluzidoak
1.4. Molekulen arteko indarrak
Van der Waals-en indarrak
Sakabanatze-indarrak: dipolo iraunkorrik gabeko molekulen artean sortzen diren une batean dipolo induzituak.
Dipolo-dipolo indarrak: dipolo iraunkorren karga partzialen arteko erakarpen elektrostatikoak.
Hidrogeno-zubiak: erakarpen dipolo-dipolo berezia eta sendoa; H atomo baten eta oso atomo elektronegatibo eta txikien (O, N, F) artean gertatzen da.
2. Biomolekulak
2.1. Ezaugarri orokorrak
Bioelementuak izaki bizidunetan dauden elementu kimikoak dira. Ezagutzen diren elementu kimiko guztietatik, gutxi gorabehera 70 daude izaki bizidunetan, baina 25 inguru baino ez dira izaki bizidun guztietan aurkitzen. Bioelementu horiek elkartuta izaki bizidunen molekulak sortzen dira, hau da, biomolekulak....