Beste ikastaroak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Uraren propietate biologikoak: kohesioa, bero espezifikoa eta pH-a

Kimika-n eguneratua2,82 KB

Kohesioa eta Atxikidura

Urak barruko kohesio handia dauka eta atxikidura gaitasun handia ere. Kohesioak eta atxikidurak kapilaritate fenomenoak sortzen dituzte, eta horiek izerdi gordina xilemetan igotzeko aukera ematen dute. Barruko kohesioari esker, ura ia konprimitu ezin daitekeen likidoa da.

Bero Espezifiko Handia

Urak bero espezifiko handia dauka, bero kantitate handia xurgatzeko gaitasuna baitu, bertako tenperatura nabarmen igo gabe. Hau da, urak bero asko hartu behar du berotzeko, baina, behin beroa dagoenean, mantendu egiten du.

Erreaktibotasun Kimikoa

Ura erreaktibo kimiko indartsua da. Propietate horren ondorio biologikoa hidrolisia da. Hidrolisian, urak lotura molekularrak hausten ditu. Erreakzio kimiko honetan funtsezkoak ioiak dira....

Jarraitu irakurtzen "Uraren propietate biologikoak: kohesioa, bero espezifikoa eta pH-a" »

Lehengai naturalak: mota, jatorria eta erabilerak

Teknologia-n eguneratua1,34 KB

Zer dira lehengaiak?

Produktu industrialak egiteko behar diren lehengaiak naturatik lortzen dira. Lehengaiak, industrietan behar bezala eraldaturik, produktu erabilgarriak izatera iristen dira.

Lehengaien Jatorria

Animalia Jatorrikoak

  • Artilea eta larrua: Abeltzaintzatik datoz eta ehungintzan erabiltzen dira.
  • Arrantza: Kontserbak, olioak eta irina egiteko erabiltzen da.

Landare Jatorrikoak

  • Nekazaritza: Kotoia, ehunak egiteko.
  • Basogintza: Zura, altzariak egiteko.

Meatzaritzatik (Lurpetik)

  • Metalikoak: Metalak ateratzeko erabiltzen dira, adibidez, hematitea eta bauxita.
  • Ez-metalikoak: Bestelako gaiak erauzteko erabiltzen diren mineralak dira, gatza eta sufrea, kasu.
  • Energetikoak: Ikatza, gas naturala, uranioa eta petrolioa, energia sortzeko erabiltzen dira.
...
Jarraitu irakurtzen "Lehengai naturalak: mota, jatorria eta erabilerak" »

Historiaren azterketa: iragana eta oraina ulertzeko gida

Gizarte zientziak-n eguneratua4,99 KB

Historiaren azterketa: Iragana eta Orainaren Ulermena

Historiaren azterketa

Aztertzen: Gizarte mota ezberdinen iragana eta oraina ikuspegi global batetik, kontutan izanik prozesuetan gertatzen diren aldakuntzak eta irauteak.

Zehazten: Maila desberdinen arteko interdependentzia (teknikoa, ekonomikoa, soziala, politikoa, ideologiko-kulturala).

Azaltzen: Gertakarien kausa erreal eta intentzionalak.

Eskatzen: Iturburuen erabilera (idatziak, irudiak, ahozkoak, materialak...).

Ezaugarria: Historiaren ezagupenak behin-behineko izaera hobetgarria du.

Greko-erromatar Aroa

Sei jakintzagai: Antro, Hist, Eko, Geo, Zuz, Pol.

  • Gizarte, giza izaera eta hiri/herrien arteko harremana hobeto ezagutzeko.

Pertsonaia garrantzitsuak: Xenophonte, Anaximandro, Platon, Justiniano....

Jarraitu irakurtzen "Historiaren azterketa: iragana eta oraina ulertzeko gida" »

Aristotelesen filosofia: zoriontasuna, bertuteak eta politika

Filosofia eta etika-n eguneratua2,73 KB

Aristotelesen Teoria: Zoriontasuna eta Arima

Testu honetan, Aristotelesek zorionari buruz hitz egiten du; zehazki, zoriona perfekzioa dela dio, eta gizakiek berezko lana ongi eginez lortuko dutela. Beraz, gizakiari bakarrik dagokion eginkizuna zein den jakin behar dugu.

Arima Mailak

Hiru arima maila daude, baina bakarrik azkena dagokio gizakiari:

  • Lehenengoa: Izaki bizidun guztiei dagokigu, baina landareek duten arima maila da eta bizitzea da bere eginkizuna.
  • Bigarrena: Animalia guztiek dugun arima maila da, eta bere eginkizunak hautematea eta mugikortasuna dira.
  • Hirugarrena (Arima arrazoiduna): Bakarrik arima arrazoiduna da gizakion eginkizuna; beraz, honetan ongia lortu behar dugu eta bertuteak jarraitasunez praktikatu behar ditugu zoriona lortzeko.
...
Jarraitu irakurtzen "Aristotelesen filosofia: zoriontasuna, bertuteak eta politika" »

Euskal atsotitzak, esamoldeak, sinonimoak eta antonimoak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua5,21 KB

Atsotitzak

  • Beste lekuetan ere txakurrak oinutsik ibiltzen dira.

    (Gauzak ez direla beti errazak izaten, baina leku guztietan arazoak daude.)

  • Bost zentimoko pupua eta hamar zentimoko trapua.

    (Askotan arazo txikiek irtenbide garestiagoa behar dutela uste dugu; baina benetan ez da hainbesteko arazoa izaten.)

  • Errementariaren etxean zotza nagusi.

    (Azalpena: Norbera bere arloan aditua izan arren, batzuetan bere inguruan ez ditu bere ezagutzak erabiltzen.)

  • Geroa, alferraren leloa.

    (Norbaitek egin beharrekoak egin beharrean beste zerbait egitea nahiago duenean, geroago egiteko uzten du, eta gehienetan etorkizunean egin gabe gelditzen da.)

  • Gogoa den tokian, aldaparik ez.

    (Egiten ari garena gustuko dugunean eta gogoz egiten dugunean, errazago egiten ditugu ekintzak,

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal atsotitzak, esamoldeak, sinonimoak eta antonimoak" »

Haurren ahozko hizkuntzaren garapena: etapak eta faktoreak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua4,78 KB

Ahozko Hizkuntzaren Bilakaera

Ahozkotasunaren Garrantzia

  • Hizkuntza-jardunak egitura psikologiko oso konplexua behar du.
  • Zeinuen eta arauen kode konplexuekin ikasten dute.

Hizkuntza Jabetzeko Errazten Duten Hainbat Faktore

  • Ordena nahiko erregularra da.
  • Oinarriak sendotzen laguntzen duten hainbat faktore.

Haur-Garapenaren Mendeko Faktoreak

  • Sistema neurologiko, fisiologiko eta pertzepzioen heldutasun egokia izan behar du. 5 atal: zentzumen-pertzepzioa, adimena, nerbio-sistema, sistema fono-artikulatorioa, ingurunera egokitzea.

Haurrak Helduen Bidez Eskuratzen Dituen Faktoreak

  • Elkarreragina, eragina, portaeraren transmisioa. Bereganatu eta erabili helduen laguntzarekin. 4 atal ditu: estimulazioa, motibazioa, interakzio kualitatiboa, imitazioa.

Haur Hizkuntzaren

...
Jarraitu irakurtzen "Haurren ahozko hizkuntzaren garapena: etapak eta faktoreak" »

Urdailaren eta heste lodiaren egitura: geruzak, zatiak eta peritoneoa

Biologia-n eguneratua3,03 KB

Urdailaren 3 geruza: -Serosoa: mesotelio izeneko geruza batez tapizatutako ehun konektibo laxoz osatuta, urdaila bere hadadura osan biltzen du. -Mukosa: Ehun konjuntibo nahiko trinkoak osatzen du, non odol hodi, hodi linfatiko eta nerbio akabera ugari dauden. -Muskularra: Barruan 3 gihar liso geruza daude: barnekoa, ertaina eta kanpokoa. Tunika muskular gastrikoa gihar gastrikotzat har daiteke, bere uzkurdurei esker.


Heste lodia: Materiala koloneko goranzko, beherazko eta zeharkako zatietan eta sigmoidean zehar igarotzen da eta azkenik, ondoestera. Hortik hondakinak organismotik kanporatzen dira. Heste lodia itsuan hasten da. Itsua barne peritoneoa da eta bermiforma gehigarria ere. Hauek dira bere zatiak: Itsua: -Heste lodiaren zatirk hurbilenean
...
Jarraitu irakurtzen "Urdailaren eta heste lodiaren egitura: geruzak, zatiak eta peritoneoa" »

Immunitate sistema: kontzeptuak, motak eta defentsa lerroak

Diseinua eta ingeniaritza-n eguneratua2,56 KB

Sistemaren Inmunitatearen Kontzeptuak

Inmunitate-sistema: organismo batek kanpoko edota barneko erasoen aurrean defendatzeko duen mekanismo multzoa da.

  • Kanpokoak: fisiko-kimikoak edo biologikoak.
  • Barnekoak: esatebaterako zelula tumoralak.

Mekanismoen multzoa:

Elementuak:

  • Molekulak: antigorputzak eta histamina.
  • Zelulak: linfozitoak eta beste leukozito mota.

Prozesu Biologikoak (gertaerak):

  • Sukarra: tenperaturaren igoera.
  • Hantura: infekzioa daukagunean gertatzen da.

Inmunitate Sistema Motak

Bi mota daude:

  1. Sortzetiko sistema inmunitarioa: horrekin jaiotzen gara.
  2. Hartutako sistema inmunitarioa: berariazkoa eta egokitzailea, ez dugu honekin jaiotzen erditze momentuan garatzen dugu.

Organoak

Organo primarioak:

Hezur muina eta timoa: bertan sortzen dira sistema inmunitario...

Jarraitu irakurtzen "Immunitate sistema: kontzeptuak, motak eta defentsa lerroak" »

Enpresa lankidetza akordioak: spin-off, joint venture eta inbertsio minoritarioak

Ekonomia-n eguneratua2,54 KB

Spin-off

Spin-off: Enpresa batek, bere langile kualifikatuek osatutako talde baten bidez, beste enpresa baten sorrera lagundu eta sustatzen duenean ematen den prozesua da. Enpresa berri hau, enpresa nagusiaren bazkide bihurtzen da, eta lehen enpresaren dibisio edo departamentu baten menpe egiten zen jarduera bera egingo du, baina enpresaren egituratik kanpo, azpikontratazioa dela medio. Kanporatze prozesu hau, askotan, enpresa handien desintegrazio prozesuen ondorio izaten da.

Spin-off prozesuetan, enpresa nagusiak enpresa sortu berriari laguntza tekniko eta finantzarioa ematen ohi dio. Akordio hauetan sortzen diren erlazioak bertikalak izan ohi dira, eta enpresa zaharraren eta berriaren artean sortzen diren osagarritasunetan oinarritzen dira....

Jarraitu irakurtzen "Enpresa lankidetza akordioak: spin-off, joint venture eta inbertsio minoritarioak" »

Kant-en Kritizismoa: ezagutza, etika eta metafisika

Filosofia eta etika-n eguneratua2,76 KB

Kant-en Kritizismoa eta Hiru Galdera Nagusiak

Kantentzat, filosofia oro galdera hauei erantzutea helburu duen ekintza espekulatiboa da:

1. Zer ezagut dezaket?

Sentsibilitatea pasiboa da eta inpresioak jasotzen ditu. Adimena, berriz, aktiboa da eta ideiak nahiz kontzeptuak sortzen ditu, esperientziatik eratortzen ez direnak (hala nola substantzia, kausa, existentzia, etab.). Kontzeptu hauek esperientzia-objektuak ezagutzeko, ordenatzeko eta bateratzeko erabiltzen ditu.

Horregatik, Kanten Kritizismoaren ustez, subjektuak ez du objektuaren argazki hutsa egiten; datu sentigarriak antolatu, ordenatu eta egituratzen ditu. Beraz, gauzak ez ditugu diren bezala ezagutzen (noumenoa), garen bezala baizik; hots, subjektuak objektua eraikitzen du, ezagutza...

Jarraitu irakurtzen "Kant-en Kritizismoa: ezagutza, etika eta metafisika" »