Aristotelesen filosofia: zoriontasuna, bertuteak eta politika
Laburpena
Testuak Aristotelesen filosofia praktikoa azaltzen du: zoriontasuna ongi gorena dela, arima mailak eta gizakiaren eginkizun propioa arrazoia dela. Bertute etikoak eta dianoetikoak bereizten ditu, eta gizakia animalia politiko gisa aztertzen du, polisaren eta gobernu motei buruzko ideia nagusiekin. Irakasleak eta ikasleak ideia nagusiak ulertzeko baliagarria da.
Funtsezko puntuak
- Zoriontasuna ongi gorena da, eta arima bakoitzak bere eginkizuna ongi betez lortzen da.
- Hiru arima maila daude: landarearena (bizitza), animaliena (hautematea eta mugimendua) eta arima arrazoiduna, gizakiari dagokiona.
- Aristotelesen ustez, jakintzaren bidez ongia ulertzen dugu eta, beraz, ongia egiten dugu (intelektualismo morala).
- Bertute etikoak edo moralak bi bizioen arteko erdibidea dira.
- Bertute dianoetikoak adimenaren bikaintasunak dira: eginkizun emankorra, praktikoa eta begieslea.
- Gizakia animalia politiko bat da, eta polisa da antolaketa politiko perfektuena.
- Aristotelesen ustez gobernu onena aristokrazia da, baina demokrazia ere gobernu ona izan daiteke hiritarrak ongi heziak badaude.
Aristotelesen Teoria: Zoriontasuna eta Arima
Testu honetan, Aristotelesek zorionari buruz hitz egiten du; zehazki, zoriona perfekzioa dela dio, eta gizakiek berezko lana ongi eginez lortuko dutela. Beraz, gizakiari bakarrik dagokion eginkizuna zein den jakin behar dugu.
Arima Mailak
Hiru arima maila daude, baina bakarrik azkena dagokio gizakiari:
- Lehenengoa: Izaki bizidun guztiei dagokigu, baina landareek duten arima maila da eta bizitzea da bere eginkizuna.
- Bigarrena: Animalia guztiek dugun arima maila da, eta bere eginkizunak hautematea eta mugikortasuna dira.
- Hirugarrena (Arima arrazoiduna): Bakarrik arima arrazoiduna da gizakion eginkizuna; beraz, honetan ongia lortu behar dugu eta bertuteak jarraitasunez praktikatu behar ditugu zoriona lortzeko.
Aristotelesen Filosofia Praktikoa
Zoriontasunaren ideian, gizakiaren jokabidearen helburua ongi gorena da: zoriontasuna lortzea. Aristotelesen ustez, arima bakoitzak bere eginkizuna edo funtzioa ongi betez lortzen da ongi gorena. Beraz, jarduera intelektualaren bidez zoriontsuak izan gaitezke.
Jarrera hau Platonena bezalakoa da: intelektualismo morala; hau da, jakituriaren bidez lortuko dugu ongia ulertzea eta, beraz, egitea.
Bertuteen Teoria
Bertuteen bidez ongia lortzen da, zuzentasuna eta, ondorioz, zoriontasuna. Aristotelesek bi bertute mota bereizten ditu:
- Bertute etikoak edo moralak: Gizakiaren bikaintasunak dira, gizakia on egiten dutenak. Aristotelesek horrela definitu zuen bertutea: bi bizioen arteko erdibidea.
- Bertute dianoetikoak: Bertute edo bikaintasun intelektualak dira, adimenaren ezaugarriak. Hiru mota daude: eginkizun emankorraren bertuteak, eginkizun praktikoa eta eginkizun begieslea.
Aristotelesen ustez, bertute horiek guztiak praktikatu eta indartu behar dira.
Politika: Gizakia Animalia Politiko gisa
Gizakia animalia politiko bat da: gizartean ezinbestez bizi da eta elkarbizitza ahalik eta hoberen antolatzea da bere eginkizuna. Gizartea gizakiaren ahuleziari laguntzeko sortu zen, gizabanakoak ezin duelako bere kabuz biziraun eta babestu. Antolaketa politiko perfektuena eta garatuena polisa da.
Gobernu Motak
Gobernu motei dagokienez, Aristotelesen ustez gobernu onena aristokrazia litzateke, non jakintsuak dauden boterean. Hala ere, demokrazia ez da gobernu txarra (Platonek esan zuenaren kontra). Demokrazian posible da gobernu ona izatea, baldin eta hiritarrak ongi heziak badaude eta, horren ondorioz, agintariak egokiak badira.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer da Aristotelesen arabera gizakiaren eginkizun propioa?
Arima arrazoiduna da gizakiari bakarrik dagokion eginkizuna. Horretan ongia lortu behar dugu eta bertuteak jarraitasunez praktikatu behar ditugu zoriona lortzeko.
Zer da bertute etiko bat Aristotelesen arabera?
Bertute etikoa bi bizioen arteko erdibidea da. Gizakia on egiten duten bikaintasunak dira.
Zergatik da gizakia animalia politiko bat?
Gizakia gizartean ezinbestez bizi da, eta elkarbizitza ahalik eta hoberen antolatzea da bere eginkizuna. Gizartea gizakiaren ahuleziari laguntzeko sortu zen.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.