Kant-en Kritizismoa: ezagutza, etika eta metafisika

Filosofia eta etika-n eguneratua2,76 KB

Laburpena

Testuak Kant-en filosofia kritikoaren hiru galdera nagusiak aurkezten ditu: zer ezagut dezaket, zer egin behar dut eta zer itxaron dezaket. Ezagutzaren iraultza kopernikarra, ezagutzaren a priori eta a posteriori osagaiak, agindu kategorikoa eta metafisikaren mugak azaltzen dira. Ikasleak lerro nagusiak ulertuko ditu.

Funtsezko puntuak

  • Kantentzat filosofia hiru galderari erantzutea helburu duen ekintza espekulatiboa da.
  • Adimenak esperientzia baino lehenagoko kontzeptuak (kategoriak) ditu, eta horiekin objektuak eraikitzen ditu fenomenoaren mailan.
  • Ezagutzaren iraultza kopernikarra: subjektuak ez du objektua pasiboki jasotzen, aktiboki antolatzen du.
  • Ezagutzak bi baldintza ditu: esperientziaren datuak (a posteriori) eta a priori edukiak, unibertsalak eta beharrezkoak.
  • Agindu kategorikoa egoera guztietarako balioko duen arau moral unibertsala da, eta eduki zehatzik gabe formulatzen da.
  • Kantek metafisika arrazionalista kritikatzen du: Jainkoa, Arima eta Mundua ez dira arrazoiaz ezagutzen, ez baitute intuizio sentikorrik.

Frogatu zeure burua

Kant-en Kritizismoa eta Hiru Galdera Nagusiak

Kantentzat, filosofia oro galdera hauei erantzutea helburu duen ekintza espekulatiboa da:

1. Zer ezagut dezaket?

Sentsibilitatea pasiboa da eta inpresioak jasotzen ditu. Adimena, berriz, aktiboa da eta ideiak nahiz kontzeptuak sortzen ditu, esperientziatik eratortzen ez direnak (hala nola substantzia, kausa, existentzia, etab.). Kontzeptu hauek esperientzia-objektuak ezagutzeko, ordenatzeko eta bateratzeko erabiltzen ditu.

Horregatik, Kanten Kritizismoaren ustez, subjektuak ez du objektuaren argazki hutsa egiten; datu sentigarriak antolatu, ordenatu eta egituratzen ditu. Beraz, gauzak ez ditugu diren bezala ezagutzen (noumenoa), garen bezala baizik; hots, subjektuak objektua eraikitzen du, ezagutza a priori-zko forma eta kategoriak ezartzen dizkion neurrian (fenomenoa).

Ezagutza ulertzeko modu berri honi ezagutzaren iraultza kopernikarra deitzen dio Kantek. Beraz, ezagutza eman dadin bi baldintza bete behar dira:

  • Jatorria esperientziaren (a posteriori) datuetan oinarriturik egotea.
  • Esperientzia baino lehenagoko (a priori) edukiak egotea, ezagutza posible egiten dutenak. Hauek unibertsalak eta beharrezkoak dira, subjektu guztietan amankomunak.

2. Zer egin behar dut?

Arau moral orok agindu forma du. Kanten arabera, agindu horiek kategorikoak izan behar dira; hau da, egoera guztietarako baliagarriak izan behar dira eta, horregatik, ez dute eduki zehatzik izan behar. Formulazio hau izan behar dute:

“Joka ezazu zeure jokabidea lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezala”.

Hau da, nire ekintzak jokabide eredu unibertsaltzat hartuak izateko moduan jokatu behar dut beti.

3. Zer itxaron dezaket?

Soilik arrazoiak ahalbidetzen du zientzia egotea, eta soilik esperientzia baldin badago egon daiteke zientzia. Hortaz, Metafisika ezin dela zientzia izan azalduko du Kantek.

Lan horretan, Kantek ezagutzaren mugak aztertuko ditu eta metafisika arrazionalista kritikatuz Jainkoa, Arima edo Mundua bezalako edukiak arrazoian oinarritzeko aukera ukatu egingo du; izan ere, eduki horiei ez dagokie inolako intuizio sentikorrik. Hori dela eta, erlijio naturalaren alde agertzen da, eta erlijio horretan ikusten du garaiko erlijioen arteko gatazkaren irtenbidea.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da ezagutzaren iraultza kopernikarra Kantentzat?

Kantek ezagutza ulertzeko modu berria proposatzen du: subjektuak ez du objektuaren argazki hutsa egiten, datu sentigarriak antolatu eta egituratzen ditu a priori formen bidez. Horregatik objektua subjektuak eraikitzen du fenomenoaren mailan.

Zer da agindu kategorikoa?

Arau moral unibertsala da, egoera guztietarako baliagarria, eta eduki zehatzik gabe formulatzen da. Bere formulazioa: zeure jokabidea lege orokor bihur dadin nahi bazenu bezala jokatu.

Zergatik ez da metafisika zientzia Kantentzat?

Zientzia esperientzia baldin badago egon daiteke, eta metafisikako edukiei (Jainkoa, Arima, Mundua) ez dagokie intuizio sentikorrik. Beraz, arrazoiaz soilik ezin dira ezagutu.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein da Kanten lehen galdera nagusia?
2. Nola deitzen dio Kantek ezagutza ulertzeko modu berriari?
3. Zein da agindu kategorikoaren ezaugarri nagusia?
4. Zer da fenomenoa Kantentzat?
5. Zergatik kritikatzen du Kantek metafisika arrazionalista?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.