Immunitate sistema: kontzeptuak, motak eta defentsa lerroak

Biologia-n eguneratua2,56 KB

Laburpena

Dokumentu honek immunitate sistemaren oinarrizko kontzeptuak azaltzen ditu: zer den, zein elementuk osatzen duten eta zein organo parte hartzen duten. Sortzetiko eta hartutako immunitate sistemen arteko aldeak ere jorratzen ditu. Defentsa lerro nagusiak eta sistemaren ezaugarriak (bereizketa, mugikortasuna, oroimena eta espezifikotasuna) ikasiko dituzu.

Funtsezko puntuak

  • Immunitate sistema organismoa kanpoko edo barneko erasoen aurka defendatzen duen mekanismo multzoa da.
  • Sortzetiko immunitate sistema jaiotzetik dago, eta hartutako immunitate sistema berariazkoa eta egokitzailea da, bizitzan zehar garatzen dena.
  • Organo primarioak hezur muina eta timoa dira; organo sekundarioak barea eta gongoil linfatikoak.
  • Lehen defentsa lerroak hesi fisiko, kimiko eta biologikoak dira; bigarrenak hezi humoralak (sukarra, hantura) eta zelularrak (fagozitoak, NK zelulak...) dira.
  • Hartutako immunitatean T linfozitoek inmunitate zelularra eta B linfozitoek inmunitate humorala (antigorputzak) osatzen dituzte.
  • Hartutako immunitatearen ezaugarri bereziak oroimena eta espezifikotasuna dira.

Frogatu zeure burua

Sistemaren Inmunitatearen Kontzeptuak

Inmunitate-sistema: organismo batek kanpoko edota barneko erasoen aurrean defendatzeko duen mekanismo multzoa da.

  • Kanpokoak: fisiko-kimikoak edo biologikoak.
  • Barnekoak: esatebaterako zelula tumoralak.

Mekanismoen multzoa:

Elementuak:

  • Molekulak: antigorputzak eta histamina.
  • Zelulak: linfozitoak eta beste leukozito mota.

Prozesu Biologikoak (gertaerak):

  • Sukarra: tenperaturaren igoera.
  • Hantura: infekzioa daukagunean gertatzen da.

Inmunitate Sistema Motak

Bi mota daude:

  1. Sortzetiko sistema inmunitarioa: horrekin jaiotzen gara.
  2. Hartutako sistema inmunitarioa: berariazkoa eta egokitzailea, ez dugu honekin jaiotzen erditze momentuan garatzen dugu.

Organoak

Organo primarioak:

Hezur muina eta timoa: bertan sortzen dira sistema inmunitario zelulak.

Organo sekundarioak:

Barea eta gongoil linfatikoak: biltegiratzen eta ugaltzen dira.

  • B linfozitoak gordetzen dira eta behar denean ugalduko dira.

Defentsa-Lerro Inmunitarioak

1. Sortzetiko sistema-inmunitarioa:

  • Hesi fisiko eta mekanikoak: azala eta muki-mintzak.
  • Hesi kimikoak: molekula mikrobizidak, izerdia eta urin gastrikoak.
  • Hesi biologikoak: zelula ziliodunak, fagozitoak eta flora mikrobiarrak.

2. Defentsa lerroa:

  • Sortzetiko sistemaren hezi humoralak: sukarra eta hantura.
  • Sortzetiko sistemaren hezi zelularrak: fagozitoak, eosinofiloak, basofiloak eta NK zelulak.

3. Defentsa lerroa:

1. eta 2. defentsa-lerroak gainditzen direnean.

Hartutako Inmunitate-Sistema

  • Inmunitate-zelularra: T linfozitoak.
  • Inmunitate humorala: B linfozitoak: antigorputzak.

Inmunitate Sistemaren Ezaugarriak

  • Norberaren eta besterena bereizteko gaitasuna, baita ere norberaren osasuntsua eta kaltetuta (sortzetiko sistema eta hartutako sistema).
  • Mugikortasuna: odol-hodietako kanpora joateko gaitasuna, infekzioaren lekura (sortzetiko sistema eta hartutako sistema).
  • Oroimena: infekzio bat izan ondoren, prozesu hori gogoratzeko gaitasuna: erantzun azkarragoa eta biziagoa (hartutako inmunitate-sistema bakarrik).
  • Espezifikotasuna: antigeno bakoitzarako erantzun espezifikoa du, giltza-garraila osagarritasuna (hartutako inmunitate-sistema bakarrik).

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein da sortzetiko eta hartutako immunitate sistemaren arteko aldea?

Sortzetiko immunitate sistemarekin jaiotzen gara, eta hartutako immunitate sistema berariazkoa eta egokitzailea da, bizitzan zehar garatzen dena. Hartutakoak oroimena eta espezifikotasuna ditu.

Zein dira immunitate sistemaren organo primarioak?

Organo primarioak hezur muina eta timoa dira, bertan sortzen baitira immunitate sistemako zelulak.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein da immunitate sistemaren definizio egokiena?
2. Zein organotan sortzen dira immunitate sistemako zelulak?
3. Zein linfozito mota dira antigorputzak sortzen dituztenak?
4. Zein da hartutako immunitate sistemaren ezaugarri bat?
5. Zer da sortzetiko immunitate sistemaren hesi kimiko bat?
6. Zein defentsa lerrotan sartzen dira sukarra eta hantura?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.