Antzinako eta Erdi Aroko Artearen Gida: Arkitektura eta Eskultura

Arteak eta humanitateak2,21 KB

Greziako Arkitektura

Greziar arkitekturak arkitrabe-estalki sistema bideratu zuen, eta garrantzi handia hartu zuten zutabeek, euskarri berezi gisa. Arkitektura-formetan edertasun eta ordena horiek lortu ahal izateko, hiru arkitektura-ordena bideratu zituzten greziarrek, eta ordena bakoitzak bere jarraibideak zituen.

Ordena Doriarra

Zurez eraikitzen ziren lehenengo tenpluen eskema imitatzen du. Harriz egiten zituztenean, zurezko haien itxura imitatu zuten eta jatorrizko elementu funtzionalak konposizio- eta dekorazio-elementu bilakatu zituzten.

Ezaugarri Nagusiak

  • Zutabeek ez dute oinarririk eta haien enborrak ildodunak dira.
  • Kapitel doriarrak bi osagai nagusi ditu: ekinoa eta abakoa.
  • Establamentuan hiru elementu nagusi azaltzen dira: arkitrabea, frisoa eta erlaitza.

Arkitektura Gotikoa

Katedralen gailurtzat jo genezake arte gotikoaren aroa. Biziki handitu ziren orduan hiriak eta hirietako biztanleen erlijiotasun sendoarekin batera, katedral asko eraiki zituzten urte gutxi batzuen buruan. Frantzian hasi zen mugimendua eta laster hedatu zen Europako beste lurraldeetara.

Ezaugarri Nagusiak

Gehien erabili zituzten arkitektura-formak arku zorrotza, ojiba-arkua eta gurutze-gangak izan ziren. Forma hauei esker, oso katedral handiak egitea lortu zuten eta hormaren zati handi bat beiratez argiztatzea. Katedralak oso ilunak izatetik, oso argitsuak izatera pasatu ziren beira-leiho handiei esker. Katedralen nabeak gurutze latindarrekoak izan ohi ziren eta hiru edo bost nabe izan ohi zituzten.

Aldiak

Arkitektura gotikoak hiru aldi izan zituen:

  • Aldi Klasikoa
  • Aldi Manierista
  • Aldi Berantiarra

Eskultura Greziarra

Geometrikoa zen orduko artea, aurkezpen forma estereotipatu eta antinaturalistak bideratu zituena.

Aro Arkaikoa

Gizon gazteak aurkezten zituzten, eta irudikaturiko pertsonaiei guduan edo kirolean lortutako arrakastengatik eskerrak emateko. Gazteak biluzik agertzen ziren, sorterria gerran edo erlijio-jokoetan irudikatzeko beharra sentitzen baitzuten.

Aro Klasikoa

Eskulturaren alorrean, bizkorrago garatu ziren joera naturalistak geometrizazioa alboratuz.

Deskargatu

PDF Word HTML