Karl Marx: Testuinguru Historikoa eta Soziala
Biografia
Trier (Prusia) 1818 – Londres 1883
Testuinguru Soziala
Industria Iraultza
XVIII. mendearen bigarren zatitik XIX. mendearen hasierara arte — Britainia Handia, Belgika (Valonia), etab.
Ezaugarriak
- Zientzia eta teknologiaren aplikazioa ekoizpenera.
- Ehungintza eta burdingintza industrien mekanizazioa.
- Lan-harremanen despertsonalizazioa.
- Energia-iturri berriak (lurruna, ikatza).
- Garraiobideen iraultza (trena, lurrun-itsasontziak).
- Hiri-proletalgoaren agerpena.
Ondorioak
- Demografikoak: Populazioa nekazaritza-ingurunetik hirietara mugitu zen. Migrazioak.
- Ekonomikoak: Kapitalismoa eta serieko ekoizpena.
- Sozialak: Proletalgoa eta langile-mugimenduaren sorrera.
- Ingurugirokoak: Kutsadura eta lurraren ustiaketa irrazionala.
Langile Mugimendua
Bizi-baldintzen degradazioa
- Lanaldiaren luzapena.
- Soldaten jaitsiera.
- Haurren lana.
- Gizarte-babesik eza: gaixotasun, zahartzaro eta langabezia egoeren aurrean.
Langileen kontzientzia hartzea
- Luddismoa (1811 – 1816).
- Lehen sindikatuak (Trade Unions): Erreibindikazio ekonomikoak, grebak eta kartismoa (sufragio unibertsala).
- Barne-zatiketa, errepresioa eta 1848ko iraultzaren porrota.
- Ezkerreko erakunde errepublikarrak: Alderdi Komunista eta Lehen Internazionala (1864).
- Sozialista eta anarkisten arteko zatiketa.
- Bigarren Internazionala (1889): Sozialdemokratak eta komunistak.
- Hirugarren Internazionala (Komunista) (1919).
Testuinguru Politikoa
Aliantza Santua eta Antzinako Erregimenaren Berrezarpena
- Monarkien ahalegina tradizioan legitimatzeko.
- Tronuaren eta aldarearen arteko lotura.
- Kontrairaultza eta absolutismoaren berrezarpena.
XIX. mendeko Iraultzak
- 1820: Hirurteko Liberala Espainian eta Greziaren independentzia.
- 1830: Uztaileko iraultza Frantzian (monarkia parlamentarioa ezartzen da) eta Belgikaren independentzia.
- 1848: Iraultza liberalak eta nazionalistak. Langile-mugimenduaren lehen erakustaldiak. Mugimendu iraultzaileak Frantzian (2. Errepublika), Alemanian, Polonian, Austrian eta Italian. Erregimen konstituzionalak.
Alemaniaren Batasuna eta Parisko Komuna
- 1871: Parisko Komuna, Gerra Franko-prusiarraren ondoren. 60 egun iraun zuen gobernu iraultzaileak.
- Alemaniaren batasuna (1871), Prusiaren hegemoniapean.
Iraultzen Mendea eta Gertaera Garrantzitsuak
1815ean, Waterloo-n, Napoleon betiko garaitua izan zen.
- Hasierako iraultzetan: Burgesia eta langileak Antzinako Erregimenaren aurka.
- Amaierakoetan: Langileak zapalkuntza burgesaren aurka.
Gertaera aipagarriak:
- Parisko Komuna.
- Kartisten manifestazioa Londresen (1848).
- 1848ko iraultza Parisen.
- Barrikadak Vienan (1848ko maiatzean).
- 1848ko martxoko iraultza Berlinen.