Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Lagunarteko gutuna: bakardadeari aurre egiteko aholkuak eta inprimagailu akastunaren kexa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,77 KB

Lagunarteko Gutuna: Bakardadeari Aurre Egiteko Aholkuak

Kaixo Jose!

Aspaldian ez nekien hain gaizki zeundela. Hain zaila al da harremanak izatea? Ez al daukazu inor konfiantzazko kafe bat hartzeko?

Zerbait egin behar duzu egoera hau aldatzeko, izan ere, oso irekia zara eta beti zaude prest planak egiteko. Horregatik, bultzada bat behar duzu gauza desberdin gehiago egiteko.

Aukerak Harreman Berriak Egiteko

  • Gimnasioa edo polikiroldegia: Gimnasiora joan zaitezke jende desberdinekin egoteko; edo polikiroldegian ere, gauza desberdinak ematen dituzte (spinning, padel, yoga...). Han aukera bat daukazu jendea ezagutzeko.
  • Euskaltegia: Beste aukera bat euskaltegi batera joatea da. Zu orain Bilbon zaude lanean, eta hemen euskara ia-ia ezinbestekoa da lantegian.
...
Jarraitu irakurtzen "Lagunarteko gutuna: bakardadeari aurre egiteko aholkuak eta inprimagailu akastunaren kexa" »

Euskal aditzaren subjuntiboa eta H letraren erabilera

Beste atzerriko hizkuntzak-n eguneratua2,7 KB

Aditz Laguntzailea: Subjuntiboa

NOR eta NOR-NORI Formak

PertsonaNOR (Orain)NOR (Lehen)NOR-NORI (Orain)NOR-NORI (Lehen)
NiNadinNendinNaki-da-nNenki-da-n
HiHadinHendinHaki-a/na-nHenki-a/na-n
HuraDadinZedinDaki-o-nZeki-o-n
GuGaitezenGintezenGakizki-gu-nGenkizki-gu-n
ZuZaitezenZintezenZakizki-zu-nZenkizki-zu-n
ZuekZaiteztenZinteztenZakizki-zue-tenZenkizki-zue-ten
HaiekDaitezenZitezenDakizki-e-nZekizki-e-n

NOR-NORK Formak

Subjuntiboa:

PertsonaOrain (NOR-NORK)Lehen (NOR-NORK)Lehen (Nor-hura denean)Lehen (Nor-haiek denean)
NiNaza-da-nNintza-da-nNezanNitzan
HiHaza-a/na-nHintza-a/na-nHezanHitzan
HuraDeza-n-1- -nZezanZitzan
GuGaitza-gu-nGintza-gu-nGenezanGenitzan
ZuZaitza-zu-nZintza-zu-nZenezanZenitzan
ZuekZaitza-te-zue-nZintza-te-zue-nZenezatenZenitzaten
HaiekDitza-te-
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal aditzaren subjuntiboa eta H letraren erabilera" »

Enpresa-antolakuntza: kontzeptu nagusiak eta AMIA (DAFO) azterketa

Ekonomia-n eguneratua2,35 KB

Enpresa-antolakuntzaren oinarrizko kontzeptuak

Departamentalizazioa

Departamentalizazioa enpresa sail ezberdinetan banatzeko zatiketa-prozesua da. Sailkatze hori hainbat irizpideren arabera egin daiteke: funtzioen araberakoa (ekoizpen, marketin eta finantza sailak), geografikoa edota produktuen araberakoa dira erabilienak.

Hierarkia

Hierarkiak enpresako aginpidearen banaketa formala islatzen du. Hierarkian gorantz egiten dugunean, aginpidea areagotzen da, izan ere, lanpostuek zuzendaritza-jarduera gehiago izango dituzte; beherantz egitean, berriz, aginpidea gutxituz doa, lanpostuek zuzendaritza-zeregin gutxiago izango baitituzte.

Organigrama

Enpresaren egitura irudikatzen duen grafikoa da. Organigramaren helburua erakunde bateko osagai guztiei zein...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa-antolakuntza: kontzeptu nagusiak eta AMIA (DAFO) azterketa" »

Efektu fotoelektrikoa: Einsteinen teoria eta propietateak

Fisika-n eguneratua3,02 KB

Efektu fotoelektrikoa metal bati erasotzen dion erradiazio elektromagnetikoak eragiten duen elektroi-igorpena da.

Efektu fotoelektrikoaren propietateak

  1. Igorritako elektroien kopurua eta argi erasotzailearen intentsitatea zuzenki proportzionalak dira.
  2. Metal jakin baterako, existitzen da erradiazio erasotzailearen maiztasun minimo bat, zeinaren balioaren azpitik ezin den fotoelektroirik emititu. Maiztasun horri atari-maiztasuna deritzo.
  3. Kolektorerantz doazen elektroien energia zinetikoa ez dago argiaren intentsitatearen mende, metala argiztatzen den maiztasunaren eta atari-maiztasunaren arteko kenduraren mende baizik. Beraz, energia zinetikoa eta (f - f₀) kendura proportzionalak dira.
  4. Elektroi-igorpena ia berehala gertatzen da metala argiztatzean.
...
Jarraitu irakurtzen "Efektu fotoelektrikoa: Einsteinen teoria eta propietateak" »

Burdinbideen Lege Orokorra (1855): trenbidearen garapena Espainian

Historia-n eguneratua3,94 KB

Sarrera eta Testuinguru Historikoa

Testu hau Burdinbideen Lege Orokorra da, 1855eko ekainaren 6an Gorteek agindutakoa, eta Isabel II.ak berretsi zuena. Francisco de Luxán Sustapen ministroak proposatu zien Gorteei lege hau, trenbide-sarea eraikitzeko helburuarekin. Testua Biurteko Progresistan (1854-1856) idatzi zen. Progresisten helburu nagusia modernizazio ekonomikoa zen, Europan trenbidea ekonomiaren hazkunde-motorra baitzen une hartan.

Trenbidearen helburu nagusiak biztanleria garraiatzea eta merkataritza sustatzea ziren. Industria-sektorean ere ezinbesteko faktorea izan zen, hainbat zirkulu ekonomiko mugitzen baitzituen. Europako hazkunde ekonomikoa trenbidearekin oso lotuta zegoen. Espainia, ordea, oso atzeratuta zegoen; beraz, garapen...

Jarraitu irakurtzen "Burdinbideen Lege Orokorra (1855): trenbidearen garapena Espainian" »

Seiurteko Demokratikoa (1868-1874): iraultza eta erreforma

Historia-n eguneratua2,62 KB

Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)

Seiurteko Demokratikoa (1868-1874): KLa Gloriosa izeneko 1868ko iraultzak Isabel II.aren erregealdia amaitu zuen eta Espainian liberalismo demokratikoaren hastapena markatu zuen. Kausa nagusietako bat Isabel II.aren erregealdiak sortutako ezinegona izan zen, ustelkeria eta kontrol falta handiak tarteko. Erregimen moderatuaren autoritarismoak herritarren eskubideak mugatu zituen, zentsura eta manipulazio politikoa erabiliz, eta honek desadostasun sakona sortu zuen gizartean. Beste alde batetik, 1860ko hamarkadaren amaierako krisi ekonomikoak ondorio larriak izan zituen nekazaritza eta industria sektoreetan, eta burdinbideak ere gainbehera egin zuen. Honen ondorioz, langabezia, gosea eta miseria orokortuta, klase...

Jarraitu irakurtzen "Seiurteko Demokratikoa (1868-1874): iraultza eta erreforma" »

Kimikako loturak: lotura ionikoa, metalikoa eta kobalentea

Kimika-n eguneratua7,44 KB

Atomoek elkarrekin lotuta egoten diren indarren multzoa dira, non molekulak edo kristalak sortzen diren. Era berean, likido eta solidoetan dauden molekulek elkarri eusten dieten indarrak ere badira. Lotura kimikoen izaera elektrikoa da, elkarri erakartzen diren alde + eta alde - dutelako.

Oktetoaren araua

Atomoen arteko loturak dira, bakoitzak bere aldetik baino egonkortasun handiagoa eta energia txikiagoa duten multzoak sortzeko. Atomoek 8 araua betetzen dute: balentzia geruzan 8 elektroi izatea. Hau gas nobleen konfigurazioa izatea da, eta egonkortasuna lortzeko.

Lotura ionikoa

Ionikoa: ioi positiboen eta ioi negatiboen arteko erakarpen elektrostatikoa da. Elektronegatiboenek elektroiak irabazten dituzte, anioiak eratuz, eta elektropositiboenek...

Jarraitu irakurtzen "Kimikako loturak: lotura ionikoa, metalikoa eta kobalentea" »

Giza gorputzeko hezur nagusiak eta egitura anatomikoak: zerrenda

Kirola eta gorputz hezkuntza-n eguneratua2,77 KB

Giza gorputzeko hezurrak

Hurrengo zerrendak giza gorputzeko hezur nagusiak eta horiei lotutako egitura anatomikoak biltzen ditu.

1. Gorputzeko hezur nagusiak

  • Garezurra
  • Orno zerbikalak
  • Bularrezurra
  • Humeroa
  • Saihetsezurrak
  • Erradioa
  • Kubitua
  • Eskuko hezurrak
  • Errotula
  • Tibia
  • Oineko hezurrak
  • Peronea
  • Femurra
  • Eskumuturreko hezurrak
  • Sakroa
  • Koxala
  • Orno lunbarrak
  • Omoplatoa (eskapula)
  • Klabikula
  • Beheko baraila
  • Goiko baraila

2. Garezurreko hezurrak

  • Parietala
  • Okzipitala
  • Tenporala
  • Frontala
  • Esfenoidea
  • Etmoidea

3. Aurpegiko hezurrak

  • Sudur-hezurrak
  • Korneteak
  • Beheko baraila
  • Hortzeria
  • Sudur-trenkada
  • Goiko baraila
  • Malarra
  • Sudurrekoa
  • Mentoniano zuloa
  • Artikulazio tenporo-baraila

4. Sudur-kornete eta sinusak

  • Goiko kornetea
  • Erdiko kornetea
  • Beheko kornetea
  • Sudur-hobiak
  • Baraila-sinua
  • Gelaska-etmoidalak
  • Orbita
  • Garezur-barrunbea

5.

...
Jarraitu irakurtzen "Giza gorputzeko hezur nagusiak eta egitura anatomikoak: zerrenda" »

Euskal Herriko industrializazioa eta gizarte ondorioak

Historia-n eguneratua2,59 KB

Euskal Herriko Industrializazioa eta haren Gizarte Ondorioak

XIX. mendearen erditik aurrera, industrializazioa eman zen, honek aldaketa eta ondorio sakonak ekarri zituen arlo guztietan.

Industrializazioaren Faktoreak

Industrializazioan faktore batzuk garrantzitsuak izan ziren:

  • Ingalaterrak burdina behar zuen, burdin berezia, Bessemer bihurgailua zela eta, Euskal Herrian zegoena.
  • Euskal Herrian meategiak erreka, portu edo itsasotik hurbil zeuden.
  • Esku lana merkea zen.
  • Burdina ateratzea erraza zen lurrazaleko meategiak zirelako.

Honek Ingalaterra eta Euskal Herriaren arteko merkataritza harremanak sortu zituen: burdina bidaltzen zen eta ikatza ekarri.

Kontuan hartu behar dira XIX. mendean liberalek egindako lege berriak eta honen eragina industrializazio...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko industrializazioa eta gizarte ondorioak" »

Sofistak eta Sokrates: filosofia klasikoaren bi ikuspegi

Filosofia eta etika-n eguneratua2,32 KB

Sofistak

  • Irakasteagatik kobratzen zuten eta beren irakaskuntzak arte politikoa nahi zutenei zuzentzen zitzaien funtsean.
  • Jakintza entziklopedikoa zuten. Diskurtsoa (itxia) edo agoia (eztabaida) erabiltzen zuten.
  • Pertsuasioa jazartzen zuten; argudiozko arguzien bidez, ikus-entzulea hunkitzeko gai zen, arrazoiketa bilatzen zuten. Baina bere diskurtsoak adostasun demokratikoa sortu eta legea sortu nahi zuen hirian.
  • Eszeptikoak ziren epistemologia eta moralezko erlatibistetan.
  • Aretea (bikaintasuna, bertutea) gizarte-ospearekin identifikatzen da, onarpen publikoarekin.
  • Ez dago inolako loturarik nomoen (lege politikoa) eta phisis (lege naturala) artean.
  • Atenasera iritsitako atzerritarrak ziren, potentzia handia zelako eta kontseilari politiko gisa jarduten
...
Jarraitu irakurtzen "Sofistak eta Sokrates: filosofia klasikoaren bi ikuspegi" »