Euskal Herriko industrializazioa eta gizarte ondorioak
Laburpena
Dokumentuak XIX. mendearen erditik aurrera Euskal Herrian gertatutako industrializazioa azaltzen du: faktore nagusiak, lurralde bakoitzaren garapena (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) eta prozesuak ekarritako gizarte ondorioak. Ikasleak ikasiko du nola eragin zuten meatzaritzak, burdin merkataritzak eta burgesiak, eta nola aldatu ziren hiriak, klase sozialak eta langileen bizi baldintzak.
Funtsezko puntuak
- Industrializazioa XIX. mendearen erditik aurrera gertatu zen eta arlo guztiak eraldatu zituen.
- Ingalaterrak Euskal Herriko burdina behar zuen, Bessemer bihurgailuarentzat egokia zelako.
- Bizkaian industrializazioa lehenago gertatu zen, atzerritar eta euskal burgesiaren inbertsioarekin, eta siderurgia sortu zen.
- Gipuzkoan industrializazioa motelagoa izan zen eta papergintzan eta ehungintzan oinarritu zen, armagintzarekin batera.
- Industrializazioak immigrazioa ekarri zuen, batez ere Nafarroa, Araba eta Burgostik.
- Euskal oligarkia sortu zen Bilbon eta Liga Vizcaina de Productores elkartea sortu zuen haien interesak defendatzeko.
- Langileen lan baldintzak gogorrak ziren: ordu asko, arrisku handia, aseguru eta erretiro gabe eta soldata baxuak.
Euskal Herriko Industrializazioa eta haren Gizarte Ondorioak
XIX. mendearen erditik aurrera, industrializazioa eman zen, honek aldaketa eta ondorio sakonak ekarri zituen arlo guztietan.
Industrializazioaren Faktoreak
Industrializazioan faktore batzuk garrantzitsuak izan ziren:
- Ingalaterrak burdina behar zuen, burdin berezia, Bessemer bihurgailua zela eta, Euskal Herrian zegoena.
- Euskal Herrian meategiak erreka, portu edo itsasotik hurbil zeuden.
- Esku lana merkea zen.
- Burdina ateratzea erraza zen lurrazaleko meategiak zirelako.
Honek Ingalaterra eta Euskal Herriaren arteko merkataritza harremanak sortu zituen: burdina bidaltzen zen eta ikatza ekarri.
Kontuan hartu behar dira XIX. mendean liberalek egindako lege berriak eta honen eragina industrializazio prozesuan.
Industrializazioa Lurraldeka
Bizkaia
Bizkaian industrializazio prozesua beste lurraldeetan baino lehenago eman zen. Atzerritar inbertsioaz aparte, Euskal Burgesiaren inbertsioa ere egon zen, kapital asko irabaziz. Kapital horiek, enpresak sortuz, industrializazioan inbertitu zuten: siderurgia sortuz.
Industrializazio prozesuak garraiobideak bultzatu zituen, batez ere trenbideak.
Gipuzkoa
Gipuzkoan industrializazio prozesua askoz motelagoa izan zen eta bi sektoreetan oinarrituta: papergintza eta ehungintza. Aipatzekoa da armagintza ere.
Araba
Araban industrializazioa hiriburuan gauzatu zen, askoz beranduago. Aipatzekoa Fournier kartak egiten zituen enpresa.
Industrializazioaren Ondorioak
Industrializazioak aldaketa eta ondorio asko eta oso sakonak ekarri zituen:
- Immigrazioa: Milaka pertsona etorri ziren, gehienak hurbiletik etorritakoak: Nafarroa, Araba, Burgos, etab.
- Euskal Oligarkia sortu zen: Bereziki Bilbon, Nerbioi ibaiaren eskuinaldera mugitu ziren eta ingles estiloko auzo berrietan bizi ziren. Klase kontzientzia zuten eta haien interesak babesteko "Liga Vizcaina de Productores" sortu zuten. Oso eroso bizi ziren kontzertu ekonomiko eta gero boterea ematen baitzien eta zergen kontrola baitzuten.
- Hirien garaipena: Migrazioak auzo berriak ekarri zituen, azkar egindakoak, antolakuntzarik gabekoak, kalitate eskasekoak...
- Gizartean tentsioak: Industrializazioak dena aldatu zuen, lana egiteko era, pentsamendua... baina Euskal Herrian bazegoen nekazal gizarte tradizionala.
- Langileen egoera: Langileen bizitza gogorra zen. Lana gogorra zen: ordu asko, arriskutsua, aseguru eta erretirorik gabe, soldata baxuak...
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zergatik industrializatu zen Bizkaia lehenik?
Bizkaian industrializazioa beste lurraldeetan baino lehenago gertatu zen, atzerritar inbertsioarekin eta euskal burgesiaren kapitalarekin batera. Kapital horiek siderurgia sortzeko erabili ziren.
Zer izan zen Liga Vizcaina de Productores?
Euskal oligarkiak sortutako elkartea zen, bere klase interesak babesteko. Oligarkiak bizi ziren Bilbon, Nerbioi ibaiaren eskuinaldean.
Nondik etorri ziren industrializazioko immigranteak?
Gehienak hurbiletik etorri ziren, hala nola Nafarroa, Araba eta Burgostik. Milaka pertsona iritsi ziren.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.