Euskal Poesiaren Urrezko Aroa (1954-1975)

Hizkuntza eta literatura2,89 KB

Poesiaren bilakaera (1954-1975)

Liburuez gain, EGAN eta Euzko-Gogoa aldizkariak izan ziren poesia lanen babeslekuak, baita Olerti aldizkaria ere. Kantari berrien bitartez, olerkari zahar eta garaikideen poemek entzute zabala lortu zuten.

Aita Onaindia suspertzaile

Santi Onaindia karmeldarrak bi argitalpen gauzatu zituen: Milla euskal olerki eder antologia eta Olerti poesia aldizkaria. Lehena lan erraldoia izan zen, ordura arteko poesia bildumarik osatuena. Olerti aldizkariak plataforma ederra eskaini zien adin guztietako poetei: Joan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Gabriel Aresti, Mikel Lasa eta Joxe Azurmendi.

Iparraldeko bi poeta

Iratzeder beneditarrak prosazko lanak idatzi bazituen ere, poesiara jo zuen. Biziaren olerkia da bere lanik ezagunena. Neurri askotakoak, arinak eta luzeak erabiltzen zituen, batzuetan prosa poetikoa. Gerra aurreko olerkariengandik hurbil zegoen. Jon Miranderen poemagintza, aldiz, bestelakoa da: Orhoituz eta Poemak. Mirande euskaldun berria, Parisen jaioa, paganoa eta antikristaua zen. Euskal Herriaren nortasuna defendatzeko indarkeriaren alde agertu zen. Metrikan baino, gaietan eta hizkeran daude alderik nabarmenenak. Zenbait poematan erotismo handia dago. Miranderen iritziz, erlijio kristauak borondatea ahuldu du eta antzinako jentilen kulturara itzuli behar dugu.

Hegoaldeko beste bi

Joan Mari Lekuona Oiartzunen jaio eta hil zen. Ahozko literaturarako eta poesiarako grina zuen. Muga beroak poema bilduma idatzi zuen. Lizardi eta Orixeren itzalpean, gizonaren eta oinarrizko materiaren lokarriaren bila abiatu zen. Ilargiaren eskolan gorputz atalen misterioak argitu nahi ditu. Mimodramak eta ikonoak hizkera trinko eta aberatsa du. Bitoriano Gandiaga Mendatan jaio zen, baina Arantzazun bizi izan zen. Elorri (1962) poema liburuan, Euskal Herriaren egoera korapilatsua adierazten du. Uda batez Madrilen liburuan, hiri handiko sentimendu kontrajarriak azaltzen dira.

Gabriel Aresti eta "Uhin berriko" poeta batzuk

Gabriel Aresti aurreko belaunaldiaren eta idazle gazteen arteko zubia izan zen. Euskaldun berria, hiritarra eta sekularra zen. Politikoki aktiboa, polemika sortzea maite zuen. Maldan behera (1960) bere lanik egituratuena da. Batuaren aitzindari izan zen hizkera berri batekin. Harri eta Herri, aldiz, estilo zuzenagoa eta herritarragoa zuen. Arestiren bultzadaz, gazte talde bat poesiaren bidetik abiatu zen. Xabier Leteren Egunetik egunera orduen gurpilean eta Joxe Azurmendiren Isturitzetik Tolosan barru nabarmentzen dira. Azurmendik hitzen eta hotsen arteko jolasa bilatzen du. Mikel Lasa, Ibon Sarasola eta Arantza Urretabizkaia ere aipatzekoak dira.

Deskargatu

PDF Word HTML