Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Merkatuaren oreka eta eskaintza-eskariaren aldaketak

Ekonomia-n eguneratua3,99 KB

Merkatuaren Oreka

Merkatuan bat egiten dute erosleek eta saltzaileek, bakoitzak bere kontsumo planak dituela, dagozkien eskariaren eta eskaintzaren kurba eta guzti. Ondasun eta zerbitzuen trukea gertatzeko, bi ekonomia eragileek prezio bat adostu behar dute. Puntu batean egiten dute bat kontsumitzaileen eta enpresen planek. Merkatu oreka bi modutan lor daiteke:

Merkatu Oreka Lortzeko Egoerak

  • Gehiegizko Eskaria
  • Gehiegizko Eskaintza

Gehiegizko Eskaria

Prezio jakin batean, kontsumitzaileek eskatzen duten produktu kantitatea handiagoa da enpresek eskaintzen dutena baino. Ondorioz, kontsumitzaile asko geratuko dira produktua gabe, eta asko prest egongo dira prezio handiagoa ordaintzeko.

Egoera horri gehiegizko eskaria deritzo. Eskasia dagoenez, enpresek...

Jarraitu irakurtzen "Merkatuaren oreka eta eskaintza-eskariaren aldaketak" »

Grabitazio-eremuak: kontserbakortasuna, Newtonen legea eta Keplerren legeak

Fisika-n eguneratua2,38 KB

Indar-eremu kontserbakorrak eta energia

Gorputz bat altuera jakin bateraino igotzeko, lana egin behar dugu indar grabitatorioen aurka. Lan hori, egindako bidea edozein delarik ere, pilatu egiten da energia potentzial modura, eta geroago erabat berreskura daiteke. Horrek adierazten du indar grabitatorioak indar kontserbakorrak direla.

Indar-eremu kontserbakorra da partikula bat A puntutik B puntura eramateko eremuaren indarrek egindako lana soilik hasierako eta amaierako puntuen mende daudenean, eta ez egindako bidearen mende.

Newtonen grabitazio unibertsalaren legea

Newtonen grabitazio-unibertsalaren legeak dio: "Bi partikula materialek elkar erakarri egiten dute, beren masen biderkaduraren zuzenki proportzionala den eta beren arteko distantziaren

...
Jarraitu irakurtzen "Grabitazio-eremuak: kontserbakortasuna, Newtonen legea eta Keplerren legeak" »

Materialen Propietateak eta Saiakuntzak: Gida Osoa

Teknologia5,66 KB

Materialen Propietateak

Materialen propietateak material batek egoera fisiko baten aurrean hartzen duen jarrerari deritzo. Material horren jarrera frogatzeko eta bere propietateak ezagutzeko, beharrezkoa da saiakuntza egitea. Propietateak hiru taldetan banatzen dira:

  • Propietate fisikoak: Tradizionalak hedadura eta zeharkaiztasuna dira, hau da, materialaren beraren ezaugarriak.
  • Propietate kimikoak: Ezagunenak oxidazioa eta korrosioa dira metaletan, eta gainerakoak materiala lortzeko prozedurekin eta tratamenduekin erlazionatuta daude.
  • Propietate mekanikoak: Hauek dira interesgarrienak, materialek indarrek edo desplazamenduek bezalako kanpo-eragile mekanikoen aurrean duten portaera zehazten digutelako.

Propietate Mekanikoak

  • Kohesioa: Materialaren molekulek
...
Jarraitu irakurtzen "Materialen Propietateak eta Saiakuntzak: Gida Osoa" »

Argudio-akatsak: falazia motak eta haien ezaugarriak

Filosofia eta etika-n eguneratua2,87 KB

Argudio Akatsak: Falaziak

Argudio batzuk zuzenak diruditen arren, okerrak dira; hauek dira falaziak. Falaziak bi motatakoak izan daitezke:

  • Sofismak: Nahita egindako falaziak.
  • Paralogismoak: Nahi gabe egindako falaziak.

Galdera Konplexuak

Galdera batzuek aurresuposizioak izaten dituzte. Batzuetan egokia da galdera egitea, baina askotan galderak tranpak izaten dira. Helburua: solaskidea nahastuta ustea, gerora bere kontra erabiltzeko, nahi gabe baieztapenak izan ditzanà falazia sortzea.

Falazia mota nagusiak

Ad Ignorantiam

Definizioa: Enuntziatu batzuk faltsutzat jotzea, ez delako frogatu egiazkoak direnik. Konklusioa egitean “nahitaez”, “egia biribila da” eta horrelako terminoak erabiltzean, falazia da. Termino babesleak erabiltzen direnean,...

Jarraitu irakurtzen "Argudio-akatsak: falazia motak eta haien ezaugarriak" »

Mikrobiologia: mikroorganismoak, birusak eta bakterioak

Biologia-n eguneratua6,86 KB

Mikrobiologia eta Mikroorganismoen Mundua

Mikrobiologia: Mikroorganismoak ikertzen dituen zientzia da.
Mikroorganismoak: Mikroskopioz behatu behar diren organismoak dira.

Mikroorganismoen Sailkapen Orokorra

Mikroorganismoak bi talde nagusitan sailka daitezke:

  1. Forma azelularrak (ez daude zelulaz osatuta): Birusak (azido nukleiko mota batez, DNA edo RNA, eta proteinez osatuak), prioiak eta biroideak.
  2. Egitura zelularra dutenak:
    • Arkeobakterioak: Muturreko baldintzetan bizi ohi dira (tximinia bolkanikoak, ingurune gaziak). Ikuspuntu biokimikotik, eukariotoen antz handiagoa dute eubakterioena baino.
    • Eubakterioak edo bakterioak: Prokarioto zelulabakarrak.
    • Eukariotoak (zelulabakarrak edo zelulanitzak): Protozooak (zelulabakarrak), alga mikroskopikoak eta onddoak
...
Jarraitu irakurtzen "Mikrobiologia: mikroorganismoak, birusak eta bakterioak" »

Karl Marx: alienazioa, lana eta materialismo historikoa

Beste ikasgaiak-n eguneratua6,77 KB

Alienazioa eta Lana Marxen Filosofian

Alienazioaren Kontzeptua

  1. Zertan datza alienazioa?

    Bere burua ez identifikatzea edo ez ezagutzea da.

  2. Feuerbachen arabera, Jainkoa zergatik da alienatzailea?

    Gizakiak, Jainkoa sortu duena, Jainkoa bere gainetik balego bezala gurtzen duelako.

  3. Zer kritika egiten dio Marxek Feuerbachen gizakiari buruzko kontzeptuari?

    Feuerbachen gizakia ez da gizaki erreala, abstrakzio bat baizik.

  4. Zer esan nahi du Marxek erlijioa herriaren opioa dela esaten duenean?

    Esan nahi du erlijioa zapalduak zapalduta mantentzeko tresna baino ez dela, eta hobeto baten promesek gizartea aldatzeko gogoa moteldu eta onartezinak diren egoerak onargarri bihurtzen dituztela.

Lanaren Balorazioa eta Alienazio Bikoitza

  1. Orokorrean, nola baloratzen du lana

...
Jarraitu irakurtzen "Karl Marx: alienazioa, lana eta materialismo historikoa" »

Sarako Eskola: XVII. mendeko euskal literatura mugimendua

Latina-n eguneratua3,17 KB

Sarako Eskola: XVII. Mendeko Euskal Literaturako Mugimendua

XVII. mendea izpiritualtasunaz beteriko mendea zen, eta euskal idazle batzuk elkartzea erabaki zuten, ezaugarri komunak zituztelako eta inspirazio handiko garaia zelako. Sarako eskolako idazleek batzen dituzten ezaugarriak:

  • Gehienak liburu erlijiosoak idazten zituzten, elizgizonak ziren.
  • Guztiek heziketa humanistiko sakona zuten.
  • Talde bat osatzen zuten eta elkarri eliz-oniritziak eta poemak idatzi zizkioten.
  • Bereziki olerkigintza jorratu zuten.

Axular

Pedro de Aguerre y Azpilicueta (Axular), 1556an Urdazubian jaio zen eta 1644an hil zen Saran. Oso garrantzitsua izan zen Sarako eskolarako, ordezkari nagusia izan zen eta euskal prosalari onena konsideratuta dago. Arazoak izan zituen Harostegi...

Jarraitu irakurtzen "Sarako Eskola: XVII. mendeko euskal literatura mugimendua" »

Xabier Lizardi: bizitza, obra eta estiloa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,91 KB

Xabier Lizardi (Jose Maria Agirre)

Xabier Lizardi (jaiotzez Jose Maria Agirre, Zarautz, 1896 – Tolosa, 1933) Tolosako enpresa bateko gerentea izan zen. 37 urterekin hil zen.

Literaturzalea zen, eta euskal literatura klasikoaz gain, Espainiako literatura klasikoa eta garaikidea, baita idazle latindarren eta greziarren testuak ere ezagutzen zituen. EAJko politikaria izan zen.

Obra Nagusiak

Poesia, antzerkia, narrazioa eta artikulugintzan aritu zen. Hauek dira bere lan garrantzitsuenak:

  • Bizirik zegoela, Biotz-begietan (1932) liburua argitaratu zuen.
  • Bultzi lehiotik poema azterketan sartuko da.
  • Hil ostean, Umezurtz poemak (1934) eta Itz Lauz (1934) argitaratu ziren.

Estiloaren Ezaugarriak

Lizardiren estiloa oso pertsonala eta berritzailea izan zen, eta...

Jarraitu irakurtzen "Xabier Lizardi: bizitza, obra eta estiloa" »

Frankismoaren garaia Euskal Herrian: errepresioa, ekonomia eta oposizioa

Historia-n eguneratua3,33 KB

Diktaduraren hasierako urteetan, Frankistak ez ziren herritarrek eskubide eta ideia zapalketa gogorra pairatu zuten. Erregimenak II. Errepublikak sortutako erakundeak deuseztatzeaz gain, euskal kultura baztertu edota debekatu zuten; Eusko Jaurlaritza erbestean zegoen. Gerraosteko urteak gogor samarrak izan ziren, aipatutako errepresioarekin batera, herritar gehienek eskasia sufritu baitzuten.

II. Mundu-gerran frankismoa ezabatzeko kanpo-laguntza posible zelakoan

Aliatuekin – gerra hura irabaziko zutenekin- harreman onak edukitzen saiatu ziren. Gerra hotzaren garaian frankismoak lortutako onarpen internazionalak euskal oposizioaren itxaropena zapuztu zuen.

Aldaketa ekonomikoak

Ekonomian aldaketa asko gertatu ziren. Autarkiaren urteak -1950eko...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren garaia Euskal Herrian: errepresioa, ekonomia eta oposizioa" »

Ehun-motak eta haien ezaugarriak: epitelioa, konektiboa, muskulua eta nerbio-ehuna

Biologia-n eguneratua4,58 KB

Epitelio-ehuna

Epitelio-ehuna: Egiturak estaltzen ditu, substantziak jariatzen eta etengabe berriztatzen.

Estaldura-epitelioa

Estaldura-epitelioa: Gorputzaren azalerak estaltzen ditu, barru zein kanpokoak. Egiturak babesten dituzte; batzuk substantziak xurgatzen dituzte, eta beste batzuk ez. Espazio gutxi dituzte, oso gutxi eraldatuak eta gutxi espezializatuak. X2

Guruin-epitelioa

Guruin-epitelioa: Substantziak jariatzen espezializatua.

Ehun-konektiboak

Ehun konektiboak: Gainontzeko ehunak elkartzen, eusten, elikatzen eta babesten dituzte.

Konjuntiboa

Konjuntiboa: Gainontzeko ehunak lotu eta erlazionatzen ditu.

  • Kolageno eta elastina ugari
  • Funtsezko substantzia dentsua eta urtsua
  • Fibroblastoak: matrizea sortzen duten zelulak
  • Gantz-zelulak: lipidoak gordetzen
...
Jarraitu irakurtzen "Ehun-motak eta haien ezaugarriak: epitelioa, konektiboa, muskulua eta nerbio-ehuna" »