Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Metabolismoa, izaki bizidunen sailkapena, zelula-organuluak eta biomolekulak: laburpen eskematikoa

Biologia-n eguneratua3,13 KB

Metabolismoa eta Nutrizioa

Metabolismoa: Zelularen barruan gertatzen diren eta energia lortzea helburu duten erreakzio kimikoen multzoa da. Prozesu hauek entzima espezifikoen bitartez katalizatzen dira, ibilbide metabolikoen bidez kateatuz eta erredox (oxidazio-erredukzio) prozesuak erabiliz.

Nutrizio motak

  • Autotrofoak: Ingurunetik elikagai ez-organikoak hartu eta euren elikagai organiko propioak sintetizatzen dituzte.
  • Heterotrofoak: Beste izaki bizidun batzuetatik lortutako elikagai organikoak hartzen dituzte.

Fotosintesiaren faseak

  • Fase argitsua: Kloroplastoetako tilakoideen mintzean gertatzen da.
  • Fase iluna: Kloroplastoen stroman gertatzen da.

Izaki Bizidunen Sailkapena

Zelula anitzeko izaki bizidunak

  • Talo motakoak: Alga eta onddoak.
  • Briofitoak: Goroldioak
...
Jarraitu irakurtzen "Metabolismoa, izaki bizidunen sailkapena, zelula-organuluak eta biomolekulak: laburpen eskematikoa" »

Klima eta eguraldia: oinarriak eta Euskal Herriko klima motak

Geologia-n eguneratua4,52 KB

Eguraldia eta Klima: Zer Dira?

Eguraldia leku konkretu bateko atmosferaren egoera da. Klima, berriz, atmosferaren batez besteko egoera da, leku bateko tenperaturei eta prezipitazioei dagokienez, gutxienez 30 urteko denboraldi batean. Beraz, leku bateko eta une zehatz bateko egoera atmosferikoa eguraldia da, eta denboran zeharreko batez bestekoa klima.

Bai klima bai eguraldia aztertzeko, fenomeno atmosferikoak aztertu behar dira, batez ere troposferan, atmosferaren beheko geruzan. Behatoki meteorologikoetan egiten da datuen bilketa, eta gero datu horiek erabiliko dira klima aztertzeko.

Eguraldiaren azterketa egiten duen zientzia meteorologia da, eta klimarena, berriz, klimatologia. Klimatologiak klimak sailkatu, azaldu eta horien ondorioak aztertzen...

Jarraitu irakurtzen "Klima eta eguraldia: oinarriak eta Euskal Herriko klima motak" »

Fusibleak, babes-gailuak eta motor asinkrono trifasikoak: gida laburra

Teknologia-n eguneratua3,42 KB

Fusiblea: Funtzioa eta Babesa

Fusiblea konexio-aparatu bat da, zirkuitu elektriko bat irekitzeko balio duena. Horretarako, korronteak balio jakin bat denbora-tarte batez gainditzen duenean, korrontea eteten du, zirkuitua babestuz.

Errele Termikoa: Gehiegizko Intentsitatearen Babesa

Errele termikoa babes-gailu bat da, gehiegizko intentsitateak gailu termiko baten bidez detektatzen dituena, zirkuitua eta konektatutako ekipoak babesteko.

Etengailu Magnetotermikoa: Zirkuituaren Kontrola

Etengailu magnetotermikoa konexio-aparatu mekaniko bat da, zirkuituaren baldintza normaletan korronteak ezartzeko, jasateko eta eteteko balio duena. Era berean, zirkuituaren baldintza anormaletan (adibidez, gainkarga edo zirkuitulaburra) korrontea eteteko ere erabiltzen...

Jarraitu irakurtzen "Fusibleak, babes-gailuak eta motor asinkrono trifasikoak: gida laburra" »

Euskadiko klimak: faktoreak, motak eta ezaugarriak

Geografia-n eguneratua3,87 KB

Euskadiko Klimen Sintesia

Definizioa

Lurreko leku batean, denbora luzean atmosferak duen egoera orokorrari deritzo.

Klima Faktoreak

  • Latitudea

    45º inguruan dagoenez, klima hezea eta epela da.

  • Altitudea

    Oso aldakorra da, 0,65 gradu 100 metroko.

  • Erliebea

    Mendilerroen kokapena ekialde-mendebaldekoa da. Ebroko haranean hezetasuna txikia da, prezipitazioak urriak, eta tenperatura-bitartea handiagoa. Föhn efektua iparraldeko Kantauriko kostaldean nabarmena da.

  • Itsasoaren Eragina

    Mexikoko itsaslaster beroek prezipitazio ugari ekartzen dituzte Kantauriko itsasora. Neguan 10 gradu inguru eta udan 20 gradu inguru. Brisa efektua ere badago.

  • Faktore Termodinamikoak

    Jet Stream. Atmosferaren zirkulazioa beheko geruzetan: antizikloiak dira nagusi. Europako antizikloiek

...
Jarraitu irakurtzen "Euskadiko klimak: faktoreak, motak eta ezaugarriak" »

Espainiako litologia: eremu silizeoa, kareharrizkoa eta buztintsua

Geologia-n eguneratua5,66 KB

LITOLOGIA: Koropleta Mapa

Irudi legenda, non eremu silizeoak laukiz... Mapak eskala grafikoa du. Mapa litologikoak hiru eremu litologiko ezberdinen banaketa erakusten du:

Eremu Silizeoa

Iberiar Penintsulako (IP) mendebaldeko erdialdean, Galizia-Asturiasko lurretatik hasi eta mesetaren mendebaldetik jarraitzen du (Portugal barne), Salamanca, Extremadura eta Huelvako eremua hartuz. Penintsulako ekialdeko erdialdean adar moduan sarrerak ditu (Kantauriar mendikatearen ekialdeko zatia, Sistema Zentrala, Toledoko mendiak, Sierra Morena), baita irlak sortuko balitu bezala ere (Pirinio axiala, Iberiar mendikatearen zonalde batzuk, Kataluniako kostaldeko mendiak eta Sistema Betikoa). Nafarroan: Alduide, Oroz-Betelu eta Aiako Harrien mendigune zaharretan,...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako litologia: eremu silizeoa, kareharrizkoa eta buztintsua" »

Materialen propietate mekaniko, fisiko eta termikoak: laburpena

Teknologia-n eguneratua4,69 KB

Materialen Propietate Mekanikoak

Gogortasuna

Material batek beste batek marrarik ez egiteko duen erresistentzia da.

Harikortasuna

Trakzio indar bat eraginez, deformazio iraunkorra hartzeko gaitasuna.

Hauskortasuna

Aldez aurretik apur bat edo ezer ez deformatu gabe apurtzen diren materialen ezaugarria.

Zailtasuna

Apurtzea eragiteko behar den energia kantitatea neurtzen du.

Trakzioarekiko Erresistentzia

Apurtzea eragiten duten karga egoerak aplikatzen direnean, azalera-unitate bakoitzeko sortzen den indarra da.

Elastikotasuna

Deformazioa eragiten duen indarra desagertzean, aurreko forma berreskuratzeko gaitasuna.

Nekeari Erresistentzia

Aldian aldiko esfortzuak, behin eta berrirokoak, jasateko gaitasuna.

Xaflakortasuna

Konpresio indar bat eraginez, deformazio...
Jarraitu irakurtzen "Materialen propietate mekaniko, fisiko eta termikoak: laburpena" »

Axular eta Gero: biografia, obra eta literatur ezaugarriak

Latina-n eguneratua2,82 KB

Pedro Agerre "Axular" (1556-1644)

Biografia

Pedro Agerre Azpilikueta, Axular izengoitiz ezagunagoa, apaiza eta euskal idazle handienetakoa da. Jaiotzez nafarra, goitizena bere baserritik datorkio, Lapurdiko mugan dagoen Urdazubiko Axular baserritik, hain zuzen. Salamancako Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Apaiztu ondoren, Donibane Lohizunera joan zen. 1600ean, Sarako parrokiako erretore izendatu zuten, eta han bizi izan zen hil arte. Idazle, sermoilari eta hiztun oparoa izan zen, eta horregatik izan zuen hainbesteko eragina geroko euskal idazleengan.

Obra, gaiak eta balioa: Gero

Obra bakarra eman zuen argitara: Gero, bi partetan banatua eta berezia. Erlijio- eta aszetika-liburua da, kristauak bide zuzenetik ez aldentzeko eta salbaziorako...

Jarraitu irakurtzen "Axular eta Gero: biografia, obra eta literatur ezaugarriak" »

Sozializazioa: definizioa, etapak eta birsozializazioa

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,03 KB

Sozializazioa: Zer da eta nola garatzen da?

Sozializazioa prozesu bat da, non gizabanako bakoitzak bere gizarteko kultura bereganatu, identitate propioa garatu eta pertsona bilakatzen den. Bizitza osoa ematen dugu sozializatzen, baina bi etapa bereizten dira:

1. Lehen mailako sozializazioa

Haurtzaroan gertatzen da, familiaren baitan. Etaparik garrantzitsuena da, gizabanakoa gizarteratzea baitu helburu. Haurrak familiakoen jarrerak eta balioak hartzen ditu, eta etxeko giroarekin identifikatzen hasten da. Prozesu hau ez da soilik ezagutza bidezkoa; alderdi emozionalak ere berebiziko eragina du.

2. Bigarren mailako sozializazioa

Prozesu horretan mundu instituzionalak barneratzen dira. Erakundeetan parte hartu beharko du gizabanakoak. Berak erabakiko...

Jarraitu irakurtzen "Sozializazioa: definizioa, etapak eta birsozializazioa" »

Iberiar penintsulako klimak eta landaredia: klima kontinentala, lehorra eta mendikoa

Geografia-n eguneratua2,92 KB

Klima Kontinentala

Iberiar penintsularen barnealdean kokatzen da (Ebro haranaren erdiko zatian izan ezik). Prezipitazio urriak eta moderatuak dira (300-800 mm). Bitarte termiko handia (16ºC-tik gora). Itsasoaren eraginik ez.

Hiru eremu bereizten dira:

Ipar Goi-lautada eta Guadalajara, Teruel eta Cuencako Goi-lautadak

Udak freskoak (22ºC-tik behera). Neguak hotzak (6ºC-tik behera). Izozteak eta lainoak ohikoak dira.

Hego Goi-lautada eta Ebroren Haranaren Ertzak

Udak beroak (22ºC-tik gora). Neguak hotzak, baina izozteak ez dira oso ugariak.

Extremadura eta Andaluziaren Barnealdea

Udak oso beroak. Neguak moderatuak (6-10ºC).

Klima Lehorra (Subdesertikoa, Estepa)

Iberiar penintsularen hego-ekialdea (HE) eta Ebro haranaren erdiko zatia. Prezipitazio...

Jarraitu irakurtzen "Iberiar penintsulako klimak eta landaredia: klima kontinentala, lehorra eta mendikoa" »

Bergarako Ituna (1839): testuaren azterketa eta iruzkina

Historia-n eguneratua1,95 KB

1. Bergarako Ituna (1839)

Testua: Bergarako Ituna

Testuaren sailkapena

Testu hau testuinguru historiko jakin batean kokatzen da: I. Karlistaldiaren amaieran eta iraultza liberalaren garaipenaren ondorengo garaian. Bergarako Itunaz ari gara.

Testuaren azterketa

Testu honetan, 1839an Esparterok eta Marotok sinatutako Bergarako Besarkadaren akordio multzoko hiru artikulu agertzen dira:

  • Foruen mantenua: Esparterok Gorteen aurrean foruak mantentzea gomendatuko du, betiere 1837ko Konstituzioa eta Isabel II.aren agintea onartzen badira.
  • Armaden integrazioa: Karlisten armadak liberalen armadan sartzeko aukera onartzen da.
  • Nafarroa eta Araba: Ituna sinatu ez zuten Nafarroako eta Arabako tropei baldintza hauekin bat egiteko ateak irekita uzten zaizkie.

Iruzkina

Itun...

Jarraitu irakurtzen "Bergarako Ituna (1839): testuaren azterketa eta iruzkina" »