Madozen desamortizazioa (1855): legea, testuingurua eta ondorioak

Historia-n eguneratua3,06 KB

Laburpena

Testu honek 1855eko desamortizazio orokorraren legea azaltzen du, Pascual Madozen ideian oinarritua. Desamortizazioa zer den, zergatik egin zen eta zein testuingurutan kokatzen den erakusten du. Ikasleak legearen egitura, lehenengo eta laugarren atalen edukia eta ondorio ekonomiko eta sozialak ikasiko ditu.

Funtsezko puntuak

  • Desamortizazioa lurren expropiazioa da: gobernuak lurrak hartu eta gero saltzeko.
  • 1855eko legea Pascual Madozen ideiari jarraituz Gorte Konstituziogileek egin zuten.
  • Lurrak lurjabe gutxiren esku zeuden, eta asko 'hilda' zeuden, erabili gabe.
  • Lur 'hilda' horiek gehienak Elizaren eskuetan zeuden.
  • I. atalak salmentan dauden lurrak zehazten ditu eta IV. atalak salmentetako irabaziak nola erabiliko diren.
  • Esparteroren aurrerakoien gobernuan egin zen; Elizaren aurkako neurriak ere hartu ziren.
  • Ondorioz, udalek eta nekazariek baliabideak galdu zituzten, eta lurjabetasunaren arazoa ez zen konpondu.

Frogatu zeure burua

Hemen agertzen den testua 1855. urtean izandako desamortizazio orokorrari buruzkoa da.

Testuaren izaera eta egitura

Lege bat adierazten duen testua da, izaera juridikokoa beraz, eta lehen mailako iturria. Honen egilea Gorte Konstituziogileak izan ziren, Pascual Madozen ideiari jarraituz.

Egiturari dagokionez, testuaren lehen lerroetan Isabel II.a erreginak egindako legearen aurkezpena agertzen da. Bestetik, I. eta IV. atalak agertzen dira.

Atalen edukia

  • I. atala: Bi azpiatal ditu. Lehenengoan salmentan dauden lurrak zehazten dira, eta bigarrenean salbuespenak.
  • IV. atala: Salmenten ondorioz lortutako irabaziekin zer egingo den azaltzen da.

Desamortizazioa zer den eta zergatiak

Testua ulertzeko, lehenik eta behin desamortizazioa zer den ulertu behar da. Kasu honetan, desamortizazioak lurren expropiazioa esan nahi du: gobernuak hainbat lur beretzat hartzea gero saldu ahal izateko.

Gobernuak hori egin zuen, garai hartan Espainian lur asko zeudelako lurjabe gutxiren esku. Gainera, lur haietako asko "hilda" zeuden, ez ziren erabiltzen, alegia. Lur "hilda" hauek, gehienak, Elizaren eskuetan zeuden, eta gobernuak bereganatu zituen produkzioa handitzeko nahian.

Bestetik, lurjabe horietako asko hirietan bizi ziren, beren lurretaz asko arduratu gabe. Gobernuak lur hauen produktibitatea handitu nahi zuen inbertsioen bidez, mekanizazioa handituz.

Testuinguru historikoa eta politikoa

Gogoratu behar da 1855eko hau ez zela Espainian egindako lehen desamortizazioa izan. XIX. mendearen hasieran Karlos IV.ak eta Floridablancak desamortizazio bat egin zuten, garrantzi handikoa izan ez bazen ere. 1836an beste desamortizazio bat burutu zen, oraingoan Mendizabalen eskutik. Hau Madozena bezain garrantzitsua izan zen, monastegi eta komentuen lurrak gobernuaren eskuetara pasatu zirelako.

Testuinguruari dagokionez, Isabel II.a zen garai hartan Espainiako erregina. Honek, normalean, moderatuei ematen zien boterea, aurrerakoiak alde batera utziz. Hala ere, desamortizazio hau Biurteko Progresistaren garaian eman zen.

O'Donell eta Serranoren "Manifestua herriari"k istilu asko sortarazi zituen herrian. Horren ondorioz, Isabel II.ak boterea aurrerakoiei ematera behartua ikusi zuen bere burua. Espartero izan zen, orduan, gobernuburua. Gorte berriak deitu ondoren, aurrerakoien boterea ezarrita geratu baitzen.

Esparterok hainbat neurri hartu zituen Elizaren aurka: Jesuitak Espainiatik kanporatu zituen, elizatik kanpoko prozesioak debekatu, eta testuan jorratzen den bigarren desamortizazio garrantzitsua aurrera eraman zuen.

Ondorioak

Desamortizazioak hainbat ondorio ekarri zituen. Elizaz gain, udalek eta nekazariek ere kalte handia jaso zuten; azken hauek baliabide-iturri bat galdu zuten.

Lurjabetasunaren arazoa ez zen konpondu; gobernuak eskuratutako lur horiek lehen lur asko zituztenen eskuetara joan baitziren.

Hala ere, nekazari batzuek aurrezteko aukera izan zuten, eta horren ondorioz nekazaritza pixka bat garatzea lortu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da desamortizazioa?

Testuaren arabera, desamortizazioak lurren expropiazioa esan nahi du: gobernuak lurrak bereganatzen ditu gero saltzeko ahal izateko.

Zergatik egin zen 1855eko desamortizazioa?

Espainian lur asko lurjabe gutxiren esku zeuden eta asko erabili gabe zeuden; gobernuak produkzioa handitu nahi zuen.

Nork egin zuen 1855eko desamortizazioa?

Testuaren arabera, Gorte Konstituziogileek egin zuten, Pascual Madozen ideiari jarraituz, Biurteko Progresistaren garaian.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zer esan nahi du desamortizazioak testuaren arabera?
2. Nork lortu zuen lurren lehen jabetza, desamortizazioa baino lehen?
3. Zein atalek zehazten du salmentan dauden lurrak?
4. Zein gobernuk egin zuen 1855eko desamortizazioa?
5. Zer ondorio izan zituen desamortizazioak nekazarientzat?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.