XX. mendeko euskal literatura: politika, aldizkariak eta euskal letren etxea

Historia-n eguneratua3,61 KB

Laburpena

Dokumentuak XX. mendeko euskal literatura hiru zatitan banatzen du: 1936ko gerra aurrekoa, diktadura garaia eta ondorengoa. Lehen zatian euskal nazionalismoaren sorrera, industrializazioaren eragina eta 1900-1930 bitarteko euskal letren etxearen eraikuntza aztertzen dira, aldizkari eta erakunde nagusiekin batera.

Funtsezko puntuak

  • Pizkunde literarioa XIX. mende amaieran hasi zen, eta 1936 arte 300 liburu baino gehiago argitaratu ziren.
  • 1893an Sabino Arana Goirik aldarrikatu zuen "Euzkotarren aberria Euzkadi da", euskal nazionalismoaren oinarria.
  • Industrializazioak (batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan) eta PSOEren agerpenak Bilbon (1879) nazionalismoaren planteamenduetan eragin handia izan zuten.
  • Euskal Herriko erakunde nagusiak 1918-1927 bitartean sortu ziren: Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia eta Euskaltzaleak.
  • Aldizkariek euskal literatura indartu zuten, hala nola Euskal Erria, Eskualduna eta Euskal Esnalea.
  • Julio de Urquijok Revista Internacional de Estudios Vascos aldizkaria sortu zuen 1907an, euskal klasikoak berreskuratuz.

Frogatu zeure burua

XX. Mendea

hiru zatitan banatzen da, 36ko gerra aurrekoa, diktadura sasoia eta ondorengoa. Pizkunde literarioa XIX. mende amaieran hasi eta hazi zen poliki-poliki. Menderik emankorrenetakoa izan zen; horren lekuko dira 1936. urtera arte argitaratu ziren 300 liburuak. Literaturaren inguruan festa, azoka, lehiaketa ugari egin ziren Euskal Herrian zehar.

Politika

XIX. mendearen azken hamarkadan euskal politikagintzan eragin handia izango zuen planteamendua agertu zen: euskal nazionalismoa, mugimendu foralistaren lekukoa hartuko zuena. 1893an Sabino Arana Goirik (1865-1903) aldarrikatu zuen, “Euzkotarren aberria Euzkadi da”.

Hortik aurrera euskarazko literaturaren helburu nagusia Euskal Nazioaren oinarriak ezartzea eta sustatzea izango zen. Nazionalismoaren planteamenduetan eragin handia izan zuten XX. mende hasieran jazotako aldaketek eta gertaerek: industrializazioak –Bizkaian eta Gipuzkoan batez ere– populazioaren hazkundeak, Partido Socialista Obrero Español-aren agerpenak Bilbon (1879).

Alde batetik, industrializazio azkarrak eragindako ekonomiaren egoera ezin hobeak eragin baikorra izan euskal kulturaren hainbat arlotan, hala nola euskal filologian (R. M. de Azkuek eta Julio de Urquijok rol garrantzitsua jokatu zuten; Urquijok Revista Internacional de Estudios Vascos, R.I.E.V. sortu zuen 1907an), musikan, arkeologian zein etnografian (Telesforo de Aranzadi, J. M. Barandiaran).

1900-1930. Euskal letren etxea eraikitzen

XX. mendearen lehen herenean euskal letren etxeak, euskal literaturaren sistema literarioak, hainbat ahuldade agertzen ditu.

Liburua ez da sistemaren gunea, eta literatura aldizkarietan agertzen da maiz. Dena dela, mendearen lehen urteetan gaur arte iraun duten zenbait erakunde nagusi agertu ziren eta erakunde horiek eman zioten bultzada euskal literaturaren esparruari.

EUSKO IKASKUNTZA 1918 EUSKALTZAINDIA 1919 EUSKALTZALEAK 1927

Aldizkariek egin zuten harreman bide oparoa. XIX. mendearen bukaeratik zetorren bultzada baten eraginez, aurrera egin zuten euskal literatura indartze:

•Donostiako Euskal Erria (1880-1918) aldizkaria,

•Baionako Eskualduna (1887-1944)

•Donostiako Euskal Esnalea (1908-1931), Gure Herria (1921...) eta Euskal erriaren alde (1911-1931).

•Guztien gainetik ospe handia lortu zuen Julio Urkixok fundatu eta mantendu zuen RevistaIntenacional de EstudiosVascos (1907). Euskal klasikoak berreskuratu zituen, ahal zela edizio fakzimilarrak eskainiz. Baina tokia egin zion era berean literaturari.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer izan zen euskal literaturaren helburu nagusia XX. mende hasieran?

XIX. mende amaieratik aurrera, euskal literaturaren helburu nagusia Euskal Nazioaren oinarriak ezartzea eta sustatzea izan zen.

Zein erakunde sortu ziren 1918 eta 1927 artean?

Eusko Ikaskuntza (1918), Euskaltzaindia (1919) eta Euskaltzaleak (1927) sortu ziren, eta gaur arte iraun duten erakunde nagusiak dira.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein urtetan aldarrikatu zuen Sabino Arana Goirik "Euzkotarren aberria Euzkadi da"?
2. Zein aldizkari sortu zuen Julio de Urquijok 1907an?
3. Zein eragin izan zuen industrializazioak euskal nazionalismoan?
4. Zein aldizkaria argitaratu zen Baionan?
5. Zenbat liburu argitaratu ziren 1936. urtera arte?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.