Francisco de Goya: Estiloa, Aldiak eta Obra Nagusiak
Francisco de Goya: Estiloa, Aldiak eta Obra Nagusiak
Estiloa eta Eraginak
Francisco de Goya margolariaren estiloa bere garaiko estiloetan (Rokoko eta Neoklasizismoa) sailka dezakegu hasieran. Baina bere estilo pertsonalak eragin handia izan zuen ondorengo mugimenduetan: Erromantizismoan, Espresionismoan, Inpresionismoan eta Surrealismoan.
Tradizioari bizkarra eman eta hizkuntza berri bat sortu zuen:
- Erromantikoa da pasioa, ordena eza, hildakoak eta jasanezinak diren arloak ikutzerakoan.
- Espresionista da kolore eta bolumen bihurrien trataeran.
- Surrealista da amesgaiztoak gai nagusi egitean.
Garapen estilistikoan, askea zen, eten gabe adierazteko formula berrien bila. Akademietatik urrunduta, muturrekoa zen: errealista zein irudimen handikoa, eta gozoa