Historiaurrea: Paleolitoa, Neolitoa eta Metal Aroa
1. gaia: Historiaurrea
Zer da historiaurrea?
Historiaurrea lehen hominidoak agertu zirenetik (duela bost milioi urte) idazkera asmatu zenera arte (duela 5.000 urte inguru) igarotako aldia da.
Historiaurreari buruz dakizkigun gauzak arkeologiari esker ateratakoak baino ez dira, historiaurreko gizakiek ez baitziguten utzi inolako agiri idatzirik.
Aztarna arkeologikoak aurkitu eta horien azterketak egin ahala, ondorio berriak ateratzen dira.
Zer da hominizazio prozesua?
Gizakiok hominizazioaren emaitza gara. Eboluzio prozesu luze horren bidez, beste primate batzuengandik bereizten gaituzten ezaugarriak hartzen joan ginen. Eboluzio horretan gertatutako eraldaketa fisiko nagusiak honako hauek izan dira:
- Gizakia hankabikoa bihurtzea.
- Eskuak beste hainbat