Kolonialismoa eta XIX-XX. Mendeko Gizarte eta Kultura Aldaketak

Arteak eta humanitateak5,39 KB

Asian eta Ozeanian Hedadura Koloniala

Txina eta Persia ondoan zeuden. Ohikoagoak ziren kontzesioen sistema eta eragin-eremuen banaketa. Lurralde batzuk, Erresuma Batuaren, Frantziaren eta Herbehereen esku geratu ziren.

Beste potentzia batzuk hedatze kolonialean murgildu ziren:

  • Errusiak Siberia gehitu, Indiarantz eta Txinarantz hedatuz.
  • AEBek Espainia Filipinetatik eta Puerto Ricotik kanporatu zituen.

Kolonialismoaren Ondorioak: Gizarte Indigenetan Izandako Inpaktua

Ondorioak negatiboak izan ziren.

Arlo politikoan

Bertako gobernuak suntsitu edo atzerriko kontrolaren menpe geratu ziren. Kolonizatzaileek mugak nahierara jarri zituzten, gatazka etnikoak sortuz, lurralde berean aurkako herriak elkartu edo banatu zirelako.

Arlo demografikoan

Heriotza-tasak behera egin zuen medikuntzan eta higienean egindako aurrerapenei esker. Hala ere, leku batzuetan biztanle indigenen kopurua behera egin zuen, gaixotasunak kutsatu eta eskulangile gisa esplotatu zirelako.

Arlo ekonomikoan

Potentzia kolonizatzaileek indigenak lan egitera behartu zituzten, haien etekinak lortzeko; lurrak kendu zizkieten; beste era bateko merkataritza ezarri zuten, industrializazioa saihestuz.

Gizarte-arloan

Bestelako gizarte bat ezarri zen. Kontraste gogorra zegoen gutxiengo atzerritarraren eta herritar indigenen artean. Lehenengoek gobernua eta aberastasuna kontrolatzen zituzten eta auzo aberatsetan bizi ziren. Bigarrenek, lan egin behar zuten eta hiritik bereizita zeuden auzoetan edo erreserbetan bizi ziren.

Kulturaren arloan

Hizkuntza, sinesmen eta kultura indigenak baztertu eta atzerrikoak ezarri ziren, bertakoak desagertuz.

Metropolientzako Ondorioak

Herri kolonizatzaileentzat kolonialismoak gaitasun politikoa, aberastasunak, industrializaziorako estimulua eta beste zibilizazio batzuk ezagutzeko aukera ekarri zituen.

Nazioarteko gatazka politiko eta ekonomikoak areagotu zituen, Lehen Mundu Gerraren arrazoi nagusietako bat izanik.

Kultura eta Artea

Kultura: Zientziaren Nagusitasuna

Metodo positibista hartu zen. Horregatik, esperimentazioan oinarritutako teoriek bakarrik zuten balio, eta aurrerapen mugagabea posible zela sinesten zen. Adibideak:

  • X izpiak (Röntgen)
  • Erradiaktibitatea (Curie senar-emazteak)

Arte Adierazpenak

Arkitektura Modernoa: Burdina, Kristala eta Hormigoia

II. Industria Iraultzan, azkar eta merke eraiki beharra zegoen, eta horretarako material berriak erabili ziren:

  • Burdina: Pieza aurrefabrikatu gisa erabil zitekeen, espazio zabalak euskarri gutxirekin estaliz.
  • Kristala: Burdinarekin lotuta zegoen, arintasuna eta argitasuna ematen zituen.
  • Hormigoia: Eraikinen zimenduetan eta egituran aplikatzen zen, horri esker altueran gora egin zitekeen. Ura, harea, legarra eta zementua nahasiz sortzen zen; geroago, sare metalikoa gehitu zitzaion.

Hasieran, berotegietan, tren-geltokietan eta zubietan erabiltzen ziren. Arkitekto tradizionalak aurka zeuden, baina batzuek material berriak erabiltzen zituzten, leihoetan edo estalkietan, adibidez.

Arkitektura Berria Europan eta AEBetan

Europan: Erakusketa unibertsalei esker garatu zen, eraikinetan material berriak erabiliz. Adibidez, 1851ko Londresko Kristalezko Jauregia.

Modernismoa: Arrakasta handia izan zuen. Mugimendu estetiko hori 1890-1910 bitartean garatu zen. Material berriak erabili zituzten, naturan oinarritutako forma uhindu eta asimetrikoak bilatuz. Arte guztiak integratu zituen, fatxaden, barrualdeen apainketaren eta altzarien ardura hartuz.

AEBetan: Chicagoko Eskolan sortu zen. Hiri horretan sute handi bat izan zen 1871n. Eraikin berriak sortu zituzten, altuera handikoak eta apaingarririk gabeak. Irtenbidea zimenduetan, hormigoian, burdinan eta kristalean ikusi zuten. Igogailuak asmatu ziren, eta horri esker lehen etxe-orratzak sortu ziren.

Pintura: Mugimendu Berriak, Inpresionismoa eta Postinpresionismoa

Inpresionismoa: 1870 inguruan sortu zen. Pintore batzuek atmosferaren eta argiaren inpresioa islatu nahi zutenean. Pintzelkada solteak erabili zituzten eta aire zabalera atera ziren. Pintore nabarmenak:

  • Claude Monet
  • Auguste Renoir
  • Edgar Degas

Postinpresionismoa: 1886an sortu zen. Pintoreek inpresionismoaren mugimenduaren inguruan egindako berrikuspena izan zen.

  • Van Gogh: Kolore puru eta irrealak, pintzelkada kurbatu eta lodiak erabiliz.
  • Gauguin: Kolore indartsu eta lauak erabiliz.

Lehen Abangoardiak

XX. mendearen hasieran, ez zuten inpresionismoarekin eta postinpresionismoarekin zerikusirik.

Fauvismoa

Fauvismoak garrantzi handia eman zion marrazkiari eta koloreari. Kolorea modu lauan aplikatzen zen (errealitatearekin zerikusirik gabe). Henri Matisse, 1904.

Espresionismoa

Espresionismoa 1905ean sortu zen. Sentimenduak adierazten zituen. Koloreak indarrez aplikatzen ziren, irudi barnerakoiak eta gai tragikoak sortuz. Edvard Munch.

Kubismoa

Kubismoa 1907an hasi zen. Forma geometrikoetan deskonposatzen ziren, eta zenbait ikuspuntutatik irudikatu eta gero osagai independenteak konbinatzen ziren. Picasso.

Deskargatu

PDF Word HTML