DBH mailako Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Historiaurrea: Paleolitoa, Neolitoa eta Metal Aroa

Arteak eta humanitateak-n eguneratua6,57 KB

1. gaia: Historiaurrea

Zer da historiaurrea?

Historiaurrea lehen hominidoak agertu zirenetik (duela bost milioi urte) idazkera asmatu zenera arte (duela 5.000 urte inguru) igarotako aldia da.

Historiaurreari buruz dakizkigun gauzak arkeologiari esker ateratakoak baino ez dira, historiaurreko gizakiek ez baitziguten utzi inolako agiri idatzirik.

Aztarna arkeologikoak aurkitu eta horien azterketak egin ahala, ondorio berriak ateratzen dira.

Zer da hominizazio prozesua?

Gizakiok hominizazioaren emaitza gara. Eboluzio prozesu luze horren bidez, beste primate batzuengandik bereizten gaituzten ezaugarriak hartzen joan ginen. Eboluzio horretan gertatutako eraldaketa fisiko nagusiak honako hauek izan dira:

  • Gizakia hankabikoa bihurtzea.
  • Eskuak beste hainbat
...
Jarraitu irakurtzen "Historiaurrea: Paleolitoa, Neolitoa eta Metal Aroa" »

Arte erromatarra: arkitektura eta eskultura, epe historikoak eta ezaugarriak

Arteak eta humanitateak-n eguneratua2,82 KB

Epe Historikoak

Erromako historian hiru epe nagusi bereizten dira:

  • Monarkia garaia
  • Errepublika garaia (K.a. VI. - K.a. I.): Garai honetan erromatarrak Italiar penintsulatik lehenengo eta gero Mediterraneotik zehar hedatu ziren.
  • Inperio garaia: K.a. 30. urtean hasi zen Augusto enperadorearekin. K.o. IV. mendean inperioa bitan zatitu zen: Mendebaldeko Inperioa, hiriburua Erroman; eta Ekialdeko Inperioa, hiriburua Konstantinoplan. Mendebaldeko Inperioa erori zen V. mendean germaniar inbasioen ondorioz, eta Ekialdekoak XV. mendera arte iraun zuen.

Arkitektura

Ezaugarri orokorrak

Erromatarrek oso izaera praktikoa izan zuten eta horregatik beraien arkitektura erabilgarria izango da. Beraz, garrantzi handiagoa ematen diote egiturari estetikari baino.

Arkitektura

...
Jarraitu irakurtzen "Arte erromatarra: arkitektura eta eskultura, epe historikoak eta ezaugarriak" »

Arkitektura gotikoko eta erromanikoko terminoen hiztegia

Arteak eta humanitateak-n eguneratua2,27 KB

Absidea. Elizaren burualdean dagoen zatia; oro har, erdizirkularra ematen zieten izena.

Arbotantea. Arku-formako elementu arkitektonikoa, eraikinen kanpoaldean egoten dena; gangaren alboko bultzadak jaso eta kontrahormetara igortzen ditu.

Arku polilobulatua. Elkar ebakitzen duten hiru zirkunferentzia-arkuz edo gehiagoz osatutako egituradun arkua.

Arrosa-leihoa. Beiratez apaindutako leiho zirkularra, katedral gotikoetako portadetan jartzen zena.

Beiratea. Bastidore edo marko batean muntatzen diren beirazko koloretako piezen multzoa; ateak edo leihoak estaltzeko erabiltzen da.

Erdi-puntuko arkua. Zirkunferentzia erdi baten itxura duen arkua.

Erretaula. Eskulturak, erliebeak edo pinturak jartzeko egitura, oro har, egurrezkoa. Elizetako aldarearen atzealdean

...
Jarraitu irakurtzen "Arkitektura gotikoko eta erromanikoko terminoen hiztegia" »

Al Andalus: ekonomia, gizartea, hiriak eta kultura-ondarea

Arteak eta humanitateak-n eguneratua3,82 KB

Ekonomia Aberatsa

Al Andalusko biztanle gehienak nekazaritzan aritzen ziren. Labore garrantzitsuenek zerealak, mahatsondoa eta olibondoa izaten jarraitu zuten.

Ureztatzeko teknikak garatu zituzten, eta horri esker, ekoizpenak gora egin zuen. Labore berriak ere sartu zituzten:

  • Kotoia
  • Azukre-kanabera
  • Indigoa

Hirietan, kalitate handiko eskulangintza garatu zuten: zeramika, larrugintza, etab. Al Andalus merkataritza biziko gunea izan zen. Produktuak munduko beste eskualde batzuetan saltzen ziren, eta haien truke, esklaboak eta urrea ekartzen zituzten.

Gizarte Heterogenoa

Konkistaren ondoren, musulmanak kristauekin eta juduekin toleranteak izan ziren hasieran, eta bi talde horiek Al Andalusen bizitzen jarraitu zuten. Talde boteretsuena konkistatzaileek...

Jarraitu irakurtzen "Al Andalus: ekonomia, gizartea, hiriak eta kultura-ondarea" »

Inpresionismoa eta Postinpresionismoa: ezaugarriak eta artistak

Arteak eta humanitateak-n eguneratua2,83 KB

INPRESIONISMOA

XIX. mendearen erdialdean, batez ere Frantzian, garatu zen mugimendu artistikoa.

Ezaugarriak

  1. Gaia: Benetako gaia argia da, eta bere efektu aldakorrak paisaian (landatarra eta hiritarra). Aire librean margotzen dute: «plein air».
  2. Pintzelkada: Soltea, laburra, urduria eta arina. Momentuko argiaren eragina islatzeko pintatu behar zuten, argia aldakorra baita egunean zehar orduen eta egoera atmosferiko desberdinen arabera.
  3. Marrazkiaren lerroa: Ia inpresionista guztiengan marrazkia desagertzen da, eta kolorea nagusituko da haien lanetan.
  4. Kolorea: Biziak, argiak eta puruak, paletan nahastu barik. Bata bestearen ondoan aplikatzen zuten, uste zutelako begiek erretinan nahastuko zituztela. Kolore beltza ez dute erabiltzen; koloreak koloreztatuagoak
...
Jarraitu irakurtzen "Inpresionismoa eta Postinpresionismoa: ezaugarriak eta artistak" »

Kolorea hizkera plastikoan: argia, pigmentuak eta pertzepzioa

Arteak eta humanitateak-n eguneratua2,53 KB

Kolorea Hizkera Plastikoan

1-Kolorea hizkera plastikoaren osagaia da, puntua, lerroa, planoa eta testura bezala. Gizakiak eta animalia batzuek duten pertzepzio subjektiboa da, argi ikusgaiko uhin-luzerek sortua.

Argia eta Kolorearen Pertzepzioa

2-Koloreak ezin ditugu argirik gabe ikusi, ARGIA ezinbesteko elementua da koloreen pertzepzioan. Isaac Newton izan zen lehena kolorea argia dela frogatzen. Argi izpia prisma batetik igarotzean ortzadarraren koloretan deskonposatzen zela ikusi zuen.

Argi Ikusgaia eta Uhin Elektromagnetikoak

3-Argia energia izanik uhin elektromagnetikoz osatuta dago, eta beste uhin batzuk bezala zabaltzen da: irratia, soinua... Argi ikusgaia giza-begiak ikus dezakeen espektro elektromagnetikoaren zatiari deitzen zaio, (380-...

Jarraitu irakurtzen "Kolorea hizkera plastikoan: argia, pigmentuak eta pertzepzioa" »

Greziako Arkitektura: Ezaugarriak, Ordenak eta Eraikinak

Arteak eta humanitateak3,36 KB

1) Greziako arkitektura

A) Ezaugarriak

  • Garrantzia: mendebaldeko arkitekturen eragina.
  • Oinarrizko kontzeptuak: orekatua, simetrikoa, ordenatua, harmonizatua.
  • Klasikotasuna: Gizakiaren neurria; Arkitrabe sistema.

B) Arkitektura ordenak

Doriarra, joniarra eta korintiarra (neurrien konbinaketaren oreka bilatuz).

Eraikuntza motak

Tenplua

  • Greziako arkitekturako eraikin tipikoena.
  • Aro arkaikoa.
  • Jainkoaren etxetzat zuten greziarrek tenplua, haren irudia gordetzen baitzen barruan, eta apaiz gutxi batzuk baizik ez ziren hartan sartzen.
  • Tenpluaren kanpoaldean ospatu ohi ziren kultuaren araberako zeremoniak.
  • Pronaos: ataria.
  • Naos: jainko edo jainkosaren estatua atau erreferentzia egokitzen zen gela.
  • Opistodomos: tenplua oparituriko jainkoari egiten zitzaizkion eskaintzak.
...
Jarraitu irakurtzen "Greziako Arkitektura: Ezaugarriak, Ordenak eta Eraikinak" »

Erromatar eta Bizantziar Zibilizazioak: Botere, Arte eta Hirigintza

Arteak eta humanitateak4,67 KB

Erroma aintzinako botere militar eta politiko boteretsuena izan zen, eta hainbat modutan gobernatu zuen bere lurraldea.

Erromatar Inperioaren Zabalkundea

Lurralde asko konkistatu zituen, Europa, Afrika iparraldea eta Ekialde Hurbila barne, ejertzito handi eta disziplinatu baten laguntzaz. Hiriak fundatu zituzten, kontrol politikorako zentro, kultur eta merkataritza guneak izan zirenak. Gizarte eredua sortu zuten, oinarrituta esklabotzan eta hierarkia sozialean.

Eraikuntza teknika aurreratuak erabili zituzten, eta zibilizazio komun bat sortu zuten inperio osoan zehar, honako ezaugarri hauekin:

  • Hizkuntza: latina
  • Zuzenbidea: zuzenbide erromatarra
  • Bizimodua: ohitura partekatuak

Sistema Politiko Desberdinak

Erromak hainbat sistema politiko izan zituen historian...

Jarraitu irakurtzen "Erromatar eta Bizantziar Zibilizazioak: Botere, Arte eta Hirigintza" »

Humanismoa eta Errenazimentuko Artea Europan

Arteak eta humanitateak3,25 KB

Humanismoa

Humanismoa Italiatik Europa osora zabaldu zen mugimendu intelektuala izan zen. Haren oinarriak printzipio filosofikoetan eta antzinateko literatura klasikoan zeuden.

Garai hartan Europan inprenta asmatu zuten, eta horri esker ideiak lehen baino azkarrago zabaldu ziren liburuen bidez.

Filosofo nabarmenak

  • Tomas Moro: teorikorik nabarmenena izan zen. Haren pentsamendua moral kristauan oinarritzen zen. Utopia lanean monarkia despotikoa, materialismoa, jabetza pribatua eta pribilegioak kritikatu zituen.
  • Nicolás Maquiavelo: pertsonaia garrantzitsuenetakoa. Bere pentsamendu errealistak ez zuen printzipio moralei jarraitzen. Printzea lanean agintearen autonomiari eta agintzeko moduari buruzko ideiak azaldu zituen. Haren iritziz, agintzeko maltzurkeria
...
Jarraitu irakurtzen "Humanismoa eta Errenazimentuko Artea Europan" »

XX. Mendeko Abangoardiak: Fauvismoa eta Espresionismoa

Arteak eta humanitateak10,05 KB

XX. Mendeko Abangoardiak: Sarrera eta Testuingurua

XX. mendean zehar, arte estiloak azkar eta modu nahasian garatu ziren. Iraupen gutxiko mugimenduak agertu ziren, eta egileak, askotan, batetik bestera pasa egiten ziren. Ingurune historiko gisan, abangoardia historikoak deituak izan zirenak, mende hasieratik Bigarren Mundu Gerrara arte iraun zuten; gerra biek eten larria suposatu zutelarik.

Pentsamendu eta Zientziaren Ekarpenak

Ulertu ahal izateko, zientzia mailan zein pentsamendu alorrean egindako ekarpenak hartu behar ditugu kontuan. 1902an, Freudek Ametsen Interpretazioa argitaratu zuen, giza inkontzientea ezagutu ahal izateko oinarria jarriz. Urte batzuk geroago, 1907an, Albert Einsteinek Erlatibitatearen teoria formulatu zuen, fisika tradizionala...

Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Abangoardiak: Fauvismoa eta Espresionismoa" »