Greziako Arkitektura: Ezaugarriak, Ordenak eta Eraikinak
1) Greziako arkitektura
A) Ezaugarriak
- Garrantzia: mendebaldeko arkitekturen eragina.
- Oinarrizko kontzeptuak: orekatua, simetrikoa, ordenatua, harmonizatua.
- Klasikotasuna: Gizakiaren neurria; Arkitrabe sistema.
B) Arkitektura ordenak
Doriarra, joniarra eta korintiarra (neurrien konbinaketaren oreka bilatuz).
Eraikuntza motak
Tenplua
- Greziako arkitekturako eraikin tipikoena.
- Aro arkaikoa.
- Jainkoaren etxetzat zuten greziarrek tenplua, haren irudia gordetzen baitzen barruan, eta apaiz gutxi batzuk baizik ez ziren hartan sartzen.
- Tenpluaren kanpoaldean ospatu ohi ziren kultuaren araberako zeremoniak.
- Pronaos: ataria.
- Naos: jainko edo jainkosaren estatua atau erreferentzia egokitzen zen gela.
- Opistodomos: tenplua oparituriko jainkoari egiten zitzaizkion eskaintzak.
Tenplu garrantzitsuenak
- Aro arkaikoa: Paestum hiriko tenplua – Italiako hegoaldean (ordena joniarra), Apoloren tenplua – Delfosen (ordena joniarra) eta Heraren tenplua – Olinpian (ordena joniarra).
- Aro klasikoa: Aphaiaren tenplua – Eginan (ordena doriarra), Zeusen tenplua – Olinpian (ordena doriarra), Agrigentoko tenplua – Sizilian (ordena doriarra), Partenon – Atenasen (ordena doriarra) eta Atenea Nike eta Ereikton – Atenas Akropolian (ordena joniarra).
- Aro helenistikoa: Apoloren tenplua – Didiman (ordena joniarra) eta Olimpeion – Atenasen (estilo korintoarra).
Antzoki edo teatroak
- Temenos edo santutegien osagarri ziren.
- Harmailek gainazpikaturiko kono moztu baten itxura hartzen zuten eta eremu bateko maldaz baliatu ohi ziren atontzeko, orchestra (koruaren lekua) izeneko gune zirkular batetik gora abiatuta.
- Harmailen aurrean eta orchestra baino gorago eraikitzen zen eszena, antzezlanen jokalekua.
- Epidauroko antzokia eta Dionisioren antzokia, Atenasen, dira Greziako teatro garrantzitsuenak.
“Temenos” edo santutegiaren garrantzia
- Thesauro: poli greziarrek eraikitzen zituzten jainkoen aldeko eskaintza-gune hauek, erlijio-gaietan ere zein baino zein kartsuago lehiatzearren.
- Santutegi garrantzitsuak: Olinpia (Zeusi opatua), Delfos eta deloskoa (Apolori opatua), Epidaurokoa (Asklepiori opatua), Eleusiskoa (Demeterri opatua) eta Atenea (Atenasko akropolian).
C) Hirien egitura
Hesituriko mendi baten inguruan hedatu ziren hiri asko (akropolis = goi hiria). Goialde haietan eraiki zituzten tenplu nagusiak.
- Agora: hiri erromatarretako foruaren antzeko funtzioa betetzen zuen plaza publiko handi zabal hark. Bertan bilera politikoak egiten ziren, baita merkataritza trukeak edota zeremonia batzuk.
- Stoa: atari zutabedunez inguraturik zeuden agora haietako batzuk, stoa izenekoak, eta haien inguruan eraiki ohi ziren Bouleterion eta beste etxe nagusi batzuk.
D) Hirigintza aro klasikoan eta helenistikoan
Hirigintza mailako irizpide arrazionalagoak bideratu nahi izan ziren, kale-ordena ortogonalen araberako oinplanoen bitartez eta osasun eta saneamendurako irizpideak gogoan edukirik.