Kolorea hizkera plastikoan: argia, pigmentuak eta pertzepzioa
Laburpena
Dokumentuak kolorea hizkera plastikoaren osagai gisa aztertzen du, pertzepzioaren oinarria den argiarekin lotuta. Argi ikusgaia, objektuen koloreak, daltonismoa, argi kolorea eta pigmentu kolorea, kolore primarioak eta zirkulu kromatikoa azaltzen ditu. Irakurleak kolorearen sorrera fisikoa eta plastikoa ulertuko ditu.
Funtsezko puntuak
- Kolorea hizkera plastikoaren osagaia da, puntua, lerroa, planoa eta testurarekin batera.
- Argi ikusgaia 380-720 nm arteko uhin elektromagnetikoen zatia da.
- Objektuek islatzen dituzten uhinen arabera ikusten ditugu koloreak; uhin guztiak islatzen dituen objektua zuria da, denak xurgatzen dituena beltza.
- Argi kolore primarioak GORRIA, BERDEA eta MOREA dira eta sintesi gehigarria eragiten dute.
- Pigmentu kolore primarioak MAGENTA, CYAN eta HORIA dira eta sintesi kengarria eragiten dute.
- Daltonismoa koloreak bereizteko ezintasuna da, ohikoena berdea eta gorria nahastea.
Kolorea Hizkera Plastikoan
1-Kolorea hizkera plastikoaren osagaia da, puntua, lerroa, planoa eta testura bezala. Gizakiak eta animalia batzuek duten pertzepzio subjektiboa da, argi ikusgaiko uhin-luzerek sortua.
Argia eta Kolorearen Pertzepzioa
2-Koloreak ezin ditugu argirik gabe ikusi, ARGIA ezinbesteko elementua da koloreen pertzepzioan. Isaac Newton izan zen lehena kolorea argia dela frogatzen. Argi izpia prisma batetik igarotzean ortzadarraren koloretan deskonposatzen zela ikusi zuen.
Argi Ikusgaia eta Uhin Elektromagnetikoak
3-Argia energia izanik uhin elektromagnetikoz osatuta dago, eta beste uhin batzuk bezala zabaltzen da: irratia, soinua... Argi ikusgaia giza-begiak ikus dezakeen espektro elektromagnetikoaren zatiari deitzen zaio, (380-720nm).
Objektuen Koloreak eta Uhinen Isla
4-Gorputz guztiek uhinak xurgatu eta islatzen dituzte. Islatzen dituzten uhinen arabera ikusiko ditugu objektuen koloreak. Limoiaren kasuan argi horia soilik islatzen du.
5- Argi uhin guztiak islatzen baditu objektua zuria ikusiko dugu eta denak xurgatzen baditu beltza ikusiko dugu.
Daltonismoa: Koloreen Bereizketa Eza
6-Begiek ez dutenean modu egokian jasotzen informazioa edo garunera seinale elektrikoak bidali behar dituzten zelulak ez daudenean ongi, daltonismoa bezalako fenomenoak ematen dira. Pertsona hauek ez dira gai koloreak behar bezala bereizteko. Daltoniko guztiek ez dituzte kolore berberak nahasten, baina ohikoa izaten da berdea eta gorria nahastea.
Argi Kolorea vs. Pigmentu Kolorea
7-Argi kolorea argia bera da, argi zuriaren deskonposizioan hainbat argi kolore ikus ditzakegu. Pigmentu kolorea pintatzeko edo inprimatzeko erabiltzen den materia da.
Kolore Primarioak
Argi kolore primarioak: GORRIA, BERDEA eta MOREA dira. Sintesi gehigarria deitzen zaio argi guztien batura argi zuria delako. Pigmentu kolore primarioak: MAGENTA, CYAN eta HORIA dira. Sintesi kengarria deitzen zaio pigmentuak nahastean argia kentzen delako eta beltzaren antzeko kolore iluna lortzen da.
Zirkulu Kromatikoa
8-Zirkulu kromatikoa koloreak klasifikatzeko modu bat da:
- Hiru kolore primarioak posizio triangeluarrean kokatuta daude.
- Kolore primarioak nahastuz sekundarioak lortuko ditugu, bi primarioen erdian kokatuz.
- Sekundarioa eta primarioa nahastuz tertziarioak lortuko ditugu, etab.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zergatik ezin ditugu koloreak argirik gabe ikusi?
Argia ezinbesteko elementua da koloreen pertzepzioan. Argirik gabe ez dago koloreen ikusmenik.
Zein da argi kolore eta pigmentu kolore arteko aldea?
Argi kolorea argia bera da, eta pigmentu kolorea pintatzeko edo inprimatzeko erabiltzen den materia da.
Zer da zirkulu kromatikoa?
Koloreak klasifikatzeko modu bat da. Hiru kolore primarioak triangelu batean kokatzen dira, eta primarioak nahastuz sekundarioak lortzen dira.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.