Batxilergoa mailako Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Barrokoa: historia, ezaugarriak eta arkitektura

Arteak eta humanitateak-n eguneratua2,41 KB

Barrokoa: Sarrera

XVI. mendearen bukaeran sortu eta Rococorekin bukatzen da, XVIII. mendearen erdian. Mendebaldeko Europan hasi zen eta gero zabaltzen joan zen. Hainbat egoera historikok eraginda: Erreforma protestanteak, monarkia absolutuen ezarpena. Elizak eta Nobleziak boterea zentralizatu nahi izango dute eta funtzio propagandistikoa beteko du. Errealitatea eta egunerokotasuna bilatuko da. Monumentaltasuna, harrigarria dena, luxuzkoa... interesatzen zaie. Honek boterea eta autoritatea islatzen du. Barrokoa mugimenduaren artea da: eskulturan tentsio dramatikoarena; pinturan airetiko perspektiba lorpenarena eta arkitekturan urbanismo eszenografikoarena.

Arkitektura Barrokoa: Ezaugarri Orokorrak

Errenazimentuaren eskemak baino konplexuagoak bilatzen...

Jarraitu irakurtzen "Barrokoa: historia, ezaugarriak eta arkitektura" »

Antzinako Greziako emakume filosofo garrantzitsuenak: Teano, Aspasia, Diotima, Hiparkia eta Hipatia

Arteak eta humanitateak-n eguneratua1,99 KB

Antzinako Greziako Emakume Filosofoak

Teano Krotonakoa (k.a. VI. mendea)

Pitagorasen ikaslea izan zen. Filosofoa eta matematikaria, artean eta naturan edertasuna eta harmonia nagusi zirela azaldu zuen, proportzio matematikoak ikertuz. Urrezko zenbakia erabili zuen oreka eta ordena kosmikoaren funtsezkotzat.

Aspasia Miletokoa (k.a. V. mendea)

Mileton jaioa, Atenasen bizi izan zen. Hetaria gisa lan egin zuen, kultura handiko pertsonekin solasean jardunez. Emakume argia izanik, filosofia eta erretorika eskolak eman zituen. Bere ikasle ospetsuen artean Sokrates, Anaxagoras eta Perikles izan zituen.

  • Periklesekin bikotea osatu zuen.
  • Bere etxea Atenasko gune kultural, filosofiko eta literario nagusietakoa bihurtu zen.

Diotima Mantineakoa (k.a. IV. mendea)

...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Greziako emakume filosofo garrantzitsuenak: Teano, Aspasia, Diotima, Hiparkia eta Hipatia" »

Goi Errenazimendua eta Manierismoa: artea XVI. mendean

Arteak eta humanitateak-n eguneratua4,67 KB

Goi Errenazimendua (Cinquecento)

Goi Errenazimendua XVI. mendearen lehen zatiari dagokio. Artista nagusiak hauek izan ziren:

  • Florentzia eta Erroma: Leonardo Da Vinci, Michelangelo eta Rafael.
  • Venezia: Tiziano.

Bigarren zatitik aurrera Manierismoa sortu zen. Ezaugarri nagusiak:

  • Irudiaren batasunaren bilaketa.
  • Obraren osagaiak konposizioaren mendean ezartzea.
  • Forma geometriko soilen erabilera konposizioa egituratzeko.
  • Marrazketaren nagusitasuna kolorearen aurretik.

Pintura

Leonardo Da Vinci

Errenazimenduko artista osoa zen (pintorea, marrazkilaria, eskultorea, arkitektoa, idazlea...). Edertasuna idealizatu gabe izadian aurki daitekeela uste zuen. Garrantzi handia eman zien argiari, itzalari eta aireko perspektibari, bolumena nabarmenduz.

Teknikak eta Teoriak:

...
Jarraitu irakurtzen "Goi Errenazimendua eta Manierismoa: artea XVI. mendean" »

Arte gotikoa: ezaugarriak eta testuinguru historikoa

Arteak eta humanitateak-n eguneratua2,26 KB

Testuinguru Historikoa

XII. mendea amaitzean gauzatu zen estilo gotikoa, aldaketa teknologiko, ekonomiko, sozialen, politikoen eta filosofiko-erlijiosoengatik, XV. mendera arte iraun zuelarik. Frantzian hasi zen mugimendua eta azkar hedatu zen Espainian, Alemanian, Italian eta Europako beste lurraldeetan.

XII. mendearen erdialdetik aurrera, merkataritza azkar hedatu zen eta merkataritza-bide berriak zabaldu ziren ekialderantz. Horrekin batera, hiriko bizimodua berpiztu zen. Hiriak hazi ziren eta hiri-giroko gizarte-molde berri bat garatu zen. Burgesia gero eta indartsuagoa zen. Hirietan gremioak sortu ziren, lanbide bereko artisauek osatuak.

Europako gizartearen pentsamoldea aldatu zen; hiriak handitu ziren eta burgesia eta monarkiak gero eta...

Jarraitu irakurtzen "Arte gotikoa: ezaugarriak eta testuinguru historikoa" »

Maskaradak, xaribariak eta pastoralak: euskal jai eta antzerki tradizionalak

Arteak eta humanitateak-n eguneratua3,75 KB

Maskaradak

Maskaradak jai-giroko dantza eta musikaz lagunduriko mimo eta adierazpen mintzatuak dira, itxura asko har ditzaketenak.

Taldeak

  • Gorriak (bertako jendea)
  • Beltzak (atzerritarrak)

Maskaradetan musikariak ere izaten dira, saio osoan zehar jotzeko. Herriaren sarreran, bideoa etzanda aurkituko dute (barrikada). Horixe da maskaradaren funtsa kokatzen den lekua.

Pertsonaiak (Gorriak)

  • Txerreroa: Maskarada irekitzen duena da. Zaldi buztana duen makila luze bat darama eskuan.
  • Gathuzaina: Eskuan sorgin-guraizeak daramatza.
  • Kantiniersa: Edan-upel txiki bat darama lepotik zintzilik.
  • Zamaltzaina: Txerreroaren antzera doa jantzita, baina gerri bueltan zurezko tramankulu bat dauka.
  • Entseina: Bandera edo entseina eramaten duelako esaten zaio horrela.
  • Marexolak:
...
Jarraitu irakurtzen "Maskaradak, xaribariak eta pastoralak: euskal jai eta antzerki tradizionalak" »

Errenazimentuko arkitektura eta eskultura: ezaugarri nagusiak eta ordezkariak

Arteak eta humanitateak-n eguneratua2,39 KB

Arkitektura Errenazentista

Antzinateko forma arkitektonikoak berreskuratu ziren, arkitektura klasikoaren printzipio eta eskema jakinak jarraituz:

  • Ordena arkitektonikoetan oinarritutako diseinua.
  • Elementu klasikoen berreskurapena: zutabea, taulamendua, frontoia, arkua, pilarea, atea eta leihoa.
  • Giza arrazoian eta Antzinateko ereduen prestigioan oinarritutako espazioen antolaketa.

Arkitektura kalkulu arrazionalerako eta apaindura zibilerako tresna bihurtu zen.

Garaiak eta Ordezkariak

  • Quattrocentoa (Florentzia): Brunelleschi (Santa Maria del Fiore katedraleko kupula, Inuzenteen ospitalea).
  • Cinquecentoa: Bramante (San Pietro in Montorio, Belvedereko eskailera) eta Michelangelo (Biblioteca Laurenzianako eskailera, San Pedro basilikako kupula).
  • Espainia:
...
Jarraitu irakurtzen "Errenazimentuko arkitektura eta eskultura: ezaugarri nagusiak eta ordezkariak" »

Errenazimentua eta Humanismoa: Aro Modernoaren hasiera

Arteak eta humanitateak-n eguneratua2,35 KB

1. Errenazimentuaren sorrera Italian

XVI. mendean Errenazimentua izenez ezagutzen den aldia sortu zen Italian. Estilo gotikoa gaitzetsiz, iturri klasikoetara itzuli beharra aldarrikatzen zen. Italiako kulturan Quattrocento eta Cinquecento izenez ezagutzen diren bi mendeak dira horren lekuko.

Florentzia, Erroma eta Venezia izan ziren Errenazimentua garatu zuten hiri nagusiak. Medici familiak eragin erabakigarria izan zuen garaiko ideiak eta artelanak zabaltzen zituzten artistak eta literatoak bultzatzen eta babesten, monarkia katolikoa bermatuz. Garai honetan Petrarka, Michelangelo eta Leonardo da Vinci nabarmendu ziren.

2. Gizarte eta ekonomia aldaketak

Egitura feudalaren gainbehera burgesiaren indartzearekin batera gertatu zen. Italiako hiriak...

Jarraitu irakurtzen "Errenazimentua eta Humanismoa: Aro Modernoaren hasiera" »

Errealismoa eta nobela errealista: ezaugarriak eta nobelagile nagusiak

Arteak eta humanitateak-n eguneratua3,5 KB

Errealismoa: Mugimendua eta Testuingurua

1850etik aurrera, erromantizismoa ahuldu zen, eta ia mende bukaeraraino iraungo zuen mugimendua sortu zen: Errealismoa. Zientzia eta teknologiaren aurrerapenek hainbat aldaketa ekarri zituzten.

Literatura Errealistaren Ezaugarriak

Literaturaz gain, arkitekturan, musikan eta pinturan ere islatu zen errealismoa.

  1. Errealitatearen analisi zientifikoa: Idazleek zehaztasuna bilatzen dute, behaketa nagusi delarik.
  2. Gizarte egoeraren salaketa: Hiri industrial berrietako bizi-baldintza penagarriak aurkezten dira. Gai nagusiak: dirua, boterea eta arazo politikoak. Ahalik eta objektiboena izan nahi dute, hizkuntza-erregistro desberdinak erabiliz gizarte-maila desberdinetako pertsonaiak aurkezteko.
  3. Gertakarien sinesgarritasuna:
...
Jarraitu irakurtzen "Errealismoa eta nobela errealista: ezaugarriak eta nobelagile nagusiak" »

Pintura gotikoa: Trecento, Florentziako eta Sienako eskolak eta gotiko flandestarra

Arteak eta humanitateak-n eguneratua3,17 KB

Pintura Gotikoa: Estilo Nagusiak eta Ezaugarriak

Erromanikoaren elizetako horma-pintura desagertu zen, eta margotzeko lekua aldatu zen (erretaulak eta triptikoak), baita miniaturak ere sortu ziren. Pintura gotikoa hiru estilotan sailka dezakegu:

  • Trecentoko Gotikoa (Italiako Gotikoa)
  • Pintura Flandestarra

Trecentoko Gotikoa (XIV. Mendea)

Italian sortu zen. Horma-pintura ez zen desagertu, eta lan gehienak freskoak dira. Trecento esaten diote italiarrek XIV. mendeari, kultura-giroa adierazteko.

Naturaltasun Handiaren Ezaugarriak

Irudiek sakontasuna dute, espazioan kokatuta daude, itzalak adierazten dira, bolumenak eta sentipenak adierazten dira.

Florentziako Eskola

Cimabue izan zen aitzindaria eta Trecento pinturaren sortzailea. Giottok, berriz, irudiei...

Jarraitu irakurtzen "Pintura gotikoa: Trecento, Florentziako eta Sienako eskolak eta gotiko flandestarra" »

Euskal literaturaren hastapenak: inprenta, Errenazimendua eta Axular

Arteak eta humanitateak-n eguneratua3,7 KB

Inprentaren Sorrera eta Bere Eragina Euskal Literaturan

XVI. mendea Pizkunde garaia izan zen. Inprentaren sorrerak erabat aldatu zuen ordura arteko egoera, liburuen zabalkundea erraztuz eta Europako hizkuntza askotan literaturaren hastapenak bultzatuz. Giro aproposa sortu zen literaturarako.

  • 1456an, Gutembergek inprenta sortu zuen. Lehen liburua Biblia izan zen.
  • Ordura arte, eskuizkribuak urriak eta garestiak ziren, eta latinez idazten ziren gehienbat, aberats eta intelektualen eskuetan zeudenak.
  • Inprentaren sorrerarekin, liburuak ugaldu eta merkatu egin ziren, eta herri hizkuntzetara itzultzen hasi ziren.
  • Inprenta erabakigarria izan zen Erdi Arotik Aro Modernorako urratsean.

Trentoko Kontzilioa (Erlijioan)

Trentoko Kontzilioa (1545-1563) Eliza Katolikoaren...

Jarraitu irakurtzen "Euskal literaturaren hastapenak: inprenta, Errenazimendua eta Axular" »