Euskal literaturaren hastapenak: inprenta, Errenazimendua eta Axular

Arteak eta humanitateak-n eguneratua3,7 KB

Laburpena

Dokumentuak XVI. mendeko testuingurua azaltzen du: inprentaren sorrera, Trentoko Kontzilioak erlijioan eragindako aldaketak eta Errenazimendua. Ondoren Pedro Axular idazlearen biografia eta bere obra nagusia, Gero, aurkezten dira, euskal prosaren ikuspegitik.

Funtsezko puntuak

  • Gutenbergek 1456an inprenta sortu zuen, eta lehen liburua Biblia izan zen.
  • Inprentarekin liburuak ugaldu eta merkatu ziren, eta herri hizkuntzetara itzultzen hasi ziren.
  • Trentoko Kontzilioa (1545-1563) Eliza Katolikoaren XIX. sinodo orokorra izan zen, eta Kontrarreformaren irizpide garrantzitsuak eman zituen.
  • Errenazimenduak gizakiaren birbalorazioa (antropozentrismoa) eta arrazoia nagusitu zituen, teozentrismotik aldatuz.
  • Pedro Axular (Pedro Agerre Azpilikueta) Urdazubin jaio zen 1556an eta Saran hil zen 1644an; Sarako Eskolako ordezkari nagusia izan zen.
  • Axularren liburu bakarra Gero da (1643), literatura aszetikoko obra bi partetan eta hirurogei kapituluz osatua.

Frogatu zeure burua

Inprentaren Sorrera eta Bere Eragina Euskal Literaturan

XVI. mendea Pizkunde garaia izan zen. Inprentaren sorrerak erabat aldatu zuen ordura arteko egoera, liburuen zabalkundea erraztuz eta Europako hizkuntza askotan literaturaren hastapenak bultzatuz. Giro aproposa sortu zen literaturarako.

  • 1456an, Gutembergek inprenta sortu zuen. Lehen liburua Biblia izan zen.
  • Ordura arte, eskuizkribuak urriak eta garestiak ziren, eta latinez idazten ziren gehienbat, aberats eta intelektualen eskuetan zeudenak.
  • Inprentaren sorrerarekin, liburuak ugaldu eta merkatu egin ziren, eta herri hizkuntzetara itzultzen hasi ziren.
  • Inprenta erabakigarria izan zen Erdi Arotik Aro Modernorako urratsean.

Trentoko Kontzilioa (Erlijioan)

Trentoko Kontzilioa (1545-1563) Eliza Katolikoaren XIX. sinodo orokorra izan zen. Paulo III.ak deitu zuen, eta Pio IV.ak eman zion amaiera. Erreforma Protestanteak zalantzan jarri edo ukatutako irakaspenak argitzen ahalegin handia egin zuen. Eliza Katolikoaren Kontrarreformarako irizpide garrantzizkoak eman zituen, eta aparteko eragina izan zuen Mendebaldeko Elizan ondorengo mendeetan.

Trentoko Kontzilioaren ondoko Erreforma Katolikoak herri-hizkuntzen eliz erabilpena onartu zuen, bereziki katekesi lanetarako. Diozesiek eta Ordena Erlijiosoek, hala nola frantziskotarrek, josulagunek edo karmeldarrek, sermoi garaian hizkuntza hautatu behar izaten zuten. Herri eta aldartearen arabera, erdaraz, baina baita euskaraz ere, egiten zuten.

Errenazimendua (Filosofian)

  • XVI. mendea Berpizkunde garaia dugu. Gizarte hierarkizatua hautsiko denez, bizimodu eta pentsaera berri bat zabalduko da.
  • Gizakiaren birbalorazioa (antropozentrismoa) eta arrazoia (zentzu kritikoa eta esperimentazioa) nagusituko dira.
  • Paradigma aldaketa bat gertatuko da: teozentrismotik antropozentrismora.
  • Erreferentziatzat natura hartuko dute, eta gizartea aberasteko, antzinateko ohituretara joko dute; Grezia eta Erromako jakinduria zabaldu beharra dagoela pentsatuko dute.

XVI. Mendeko Mugimendu Garrantzitsuena

XVI. mendeko testuinguruaz jabetzeko, honako alor hauek nabarmendu behar dira. Kulturari dagokionez, mende honetan Europan gertaturiko mugimendurik garrantzitsuena Errenazimendua izan zen.

  • Mugimendu honek sekulako susperraldia eragin zuen:
    • Zientzietan (adibidez, Leonardo da Vinci eta Galileo Galilei).
    • Artearen eta kulturaren arlo askotan (adibidez, Michelangelo Buonarroti eta Botticelli).
    • Letren munduan, latinarekin batera, tokian tokiko hizkuntzak indartzen hasi ziren.
Pedro Axular

Pedro Agerre Azpilikueta, “Axular” izenez ezaguna, Urdazubin (Nafarroa) jaio zen 1556an, eta Saran (Lapurdi) hil zen 1644an. Axular izena hartu zuen, izen bereko baserrian jaio zelako. Euskal idazlea, Sarako Eskolako ordezkari nagusia eta euskal literaturako prosa idazlerik onenatzat hartua izan zen.

Hainbat ikasketa egin zituen: Iruñean Teologia, eta Lleidan eta Salamancan Gizarte Zientziak, Erretorika eta Filosofia. 1596an apaiztu zen, eta lau urtez predikari izan zen Donibane Lohizunen.

Axularrek liburu bakarra idatzi zuen: Gero, bi partetan partitua eta berezia (1643). Literatura aszetikoko obra da, eta hirurogei kapitulu ditu. Liburuaren edukia atsotitz honetan laburbiltzen da: “Gero dioenak, bego dio”. Alegia, lana gerorako uztea alferraren leloa dela frogatzen du. Autore klasiko askoren argumentuak eta esaldiak erabiltzen ditu, maisutasunez eta edertasunez.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Noiz sortu zuen Gutenbergek inprenta?

Testuaren arabera, Gutenbergek inprenta 1456an sortu zuen, eta lehen liburua Biblia izan zen.

Noiz izan zen Trentoko Kontzilioa?

Trentoko Kontzilioa 1545etik 1563ra izan zen. Paulo III.ak deitu zuen, eta Pio IV.ak amaitu zuen.

Zer da Axularren liburu nagusia?

Axularren liburu bakarra Gero da (1643). Literatura aszetikoko obra da, bi partetan partitua eta hirurogei kapitulu dituena.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein urtetan sortu zuen Gutenbergek inprenta?
2. Zein izan zen inprentaren lehen liburua?
3. Zein izan zen Trentoko Kontzilioaren helburu nagusietako bat?
4. Zein da Errenazimenduaren paradigma aldaketa?
5. Non jaio zen Pedro Axular?
6. Zein da Axularren liburu bakarra?
7. Zenbat kapitulu ditu Geroren?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.