Unibertsitatea mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Idazten ikasteko faseak: haurren idazkuntza-garapena

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,27 KB

Idazten Ikasteko Faseak

Imitazioaren Fasea

  • Idazte ekintzaren keinuak imitatzen dituzte.
  • Grafiaren zenbait ezaugarri formal imitatzen dituzte.
  • Elementu figuratiborik ez: ez ditu elementu figuratiborik egiten; adibidez, ez du etxea egiten, badaki etxearen irudia ezin dela irakurri, letrak jarri behar dituela.
  • Linealitatea: linealtasunean idazten dute, badakite ezkerretik eskumara idazten dela.
  • Banaketa: hasieran ez ditu letrak eta zenbakiak desberdintzen; aldiz, fasearen amaieran, letrak idazteko eta zenbakiak kontatzeko direla dakite.
  • Elementu grafiko motak: zirkuluak, makilatxoak, kakoak... Hitzak borobilez eta marratxoz konposatuak daudela uste dute.
  • Idazkera bereizgabeen garaia.
  • Hitza eta objektuaren arteko harremana: hitza eta objektuaren arteko
...
Jarraitu irakurtzen "Idazten ikasteko faseak: haurren idazkuntza-garapena" »

Parte-hartzea: kontzeptua, onurak eta Blumberg-en parte-hartze-motak

Gizarte zientziak-n eguneratua2,45 KB

Parte-hartzearen kontzeptua

French-en arabera parte-hartzea honako hau da: erabakia partekatzea, hots, erabakia batera (elkarrekin) hartzea. Hala ere, J. R. P. French Jr.-ek parte-hartzearen definizio luzeago bat ematen du: parte-hartzea prozesu bat da non pertsona (edo pertsona-talde) bi edo gehiagok elkarri eragiten dieten plan, politika edo erabaki bat hartzeko orduan; eta erabaki horiek ondoren erabakia hartu duten guztiengan eta haien mendekoengan eragina izango dute.

Zer espero genezake parte-hartzetik?

Parte-hartzeak ondorio positibo asko ekarri ohi ditu, honakoak, esaterako:

  • Lan-giro baketsua
  • Motibazioa
  • Interesa
  • Enpresarekiko atxikimendua
  • Satisfazioa (asetasuna)
  • Produktibitatea
  • Identifikazioa

Blumberg: Parte-hartzeko moduak

Paul Blumberg-ek parte-...

Jarraitu irakurtzen "Parte-hartzea: kontzeptua, onurak eta Blumberg-en parte-hartze-motak" »

Animalia ornogabeak: sailkapena eta ezaugarriak

Biologia-n eguneratua3,65 KB

Animalia Ornogabeak (Invertebratuak)

Talde honetako animaliak dira ugariena, espezie guztien %95 baino gehiago osatzen baitute. Haien ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Mugikortasuna: Aktiboak edo sesilak izan daitezke (adibidez, koralak).
  • Eskeletoa: Exoeskeletoa izan dezakete (intsektuak bezala) edo ez (zizareak bezala).
  • Ingurunea: Lurrean, ur gezatan zein ur gazitan aurki daitezke.

1. Poriferoak eta Knidarioak

Poriferoak (Esponjak)

  • Sesilak dira eta itsasoan bizi dira.
  • Zaku formako gorputza dute, poro ugari dituena.
  • Iragazketa bidez elikatzen dira.

Knidarioak (Medusak, Koralez)

  • Simetria erradiala eta gorputz biguna dute.
  • Barrunbe gastrobasikularra dute (aho-uzki bakarra).
  • Garroak dituzte, zelula erresumingarriekin hornituak.
  • Bi bizi-fase ezberdinetan
...
Jarraitu irakurtzen "Animalia ornogabeak: sailkapena eta ezaugarriak" »

Hirugarren sektorea: definizioa eta aldaketak Espainian

Gizarte zientziak-n eguneratua2,58 KB

Eraldatzen ditu eta horien barruan daude harreman ondasunak, jakinik ezin direla merkantilizatu ezta administratu ere, baizik eta subjektuen artean eraikitzen diren harreman propioen arabera daudela. Sektore ez diru irabazleak eremu horretan kokatzeko gaitasuna eduki behar du, elkartasunaren bitartez.

2.1. Definizioaren arazoa

Hirugarren sektorea osatzen duten erakunde ez diru irabazleak bost ezaugarriren bidez zehaztu daitezke:

  • Formalizatuak dira, hau da, maila bateraino instituzionalizatuak daude.
  • Pribatuak dira, hau da, instituzionalki Estatuarengandik banatuak daude. Erakunde ez diru irabazleak ez badira gobernuaren tresneriak, horrek ez du esan nahi ezin dutela laguntzarik jaso. Gakoa da erakunde ez diru irabazleak, beraien oinarrizko egituran,
...
Jarraitu irakurtzen "Hirugarren sektorea: definizioa eta aldaketak Espainian" »

Metodo hipotetiko deduktiboa, falazia ohikoenak eta egia irizpideak

Filosofia eta etika-n eguneratua3,34 KB

1. Metodo Hipotetiko Deduktiboa

Natura zientzietako metodo honek hiru maila ditu:

  • Protokolozko enuntziatuak: Enpirikoki egiaztatzeko moduko fenomenoak azaltzen dituzte.
  • Legeak: Enuntziatu unibertsalak dira, fenomeno jakin batzuen portaera edo erlazio erregularrak eta iraunkorrak aztertzen dituzte. Hasieran hipotesiak besterik ez dira izaten, baina, egiaztatuta geratzen direnean, lege naturaltzat hartzen dira.
  • Teoriak: Enuntziatu unibertsalak dira, eta horietatik zientzia baten lege guztiak deduzi daitezke.

5. Falazia Ohikoenak

Argudioetan akatsak sortzen dituzten arrazoibideak dira:

  • Galdera konplexuak: Galdera batzuek aurresuposizioak izaten dituzte. Batzuetan egokia da halako galderak egitea, baina solaskidearentzat tranpak ere izaten dira askotan.
...
Jarraitu irakurtzen "Metodo hipotetiko deduktiboa, falazia ohikoenak eta egia irizpideak" »

HPB ikasleen hezkuntza erantzuna eta eskolatzea (1998ko araudia)

Magisteritza-n eguneratua2,72 KB

1. Hezkuntza Premia Bereziak dituzten Ikasleei emandako Hezkuntza Erantzuna (DEKRETUA 118/1998)

HPBak Atzematea eta Baloratzea

Talde Multiprofesionalak (kontsultorea, Berritzegunea, etab.) arduratzen dira HPBak atzemateaz eta baloratzeaz.

HPBak eskolatze aurretik antzematen ez badira, taldeko tutoreak egindako hasierako ebaluazioa izango da abiapuntua.

Ebaluazioari buruzko Oharrak

  • Lehen Hezkuntzarako ez dago eskalarik txostenak betetzeko.
  • Ez dira testak pasatuko (ez da gure ardura).
  • Hasierako ebaluazioa: jarrera eta jokaera aztertzea.

2. HPBak dituzten Ikasleak Eskolatzeko Irizpideei buruzko AGINDUA (1998/07/20)

IV. Atalburua: Gela Egonkorretan Eskolatzea

Etxetik ahalik eta hurbilen dagoen eskolara joateko eskubidea. Gela Egonkorretan eskolatzea (PT

...

Jarraitu irakurtzen "HPB ikasleen hezkuntza erantzuna eta eskolatzea (1998ko araudia)" »

Euskal Herriko landaredia: baso motak eta eremu begetalak

Geografia-n eguneratua5,62 KB

EREMU BEGETALAK: Ozeaniarra: 1.baso hsoto erorkorra(udazkenean erori), enbor zuzen eta lehuna. -pagoak:beroa ez, baina hotza ondo jasan eta hezetasun handi abehar. Kareharri eta silizio lursaietan, karetsua nahoago. Kantabriar mendikatean eta nafarroako prinioetan dago. -Haritza: uda beroak ez jasan, hotza ez hain ondo onartu eta ezetasun gutxiago. altuera txikiagoetan hazi. Zur gogorra. Galizian eta bizkaiko golkoaren inguruan daude. -Gaztainondoa: gizakien ondorioz sortua. Fruitu eta zur aprobetxagarriak. /transiziozko klima ozeanikoan baso mixtoak: ametza eta erkametza. Gaur egun, azkar hasi eta aprobetxatzeko pinua eta eukalipto. 2.Zakardia eta belardia: zakardia sastraken landareri trinkoa da. Altuera txiki batetik 4m tara neur.Baso hosto
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko landaredia: baso motak eta eremu begetalak" »

Errusiar Iraultzaren jatorria: tsarismoa eta 1905eko iraultza

Historia-n eguneratua2,71 KB

Iraultzaren Jatorria

Errusia tsarista XX. mendearen hasieran

XX. mendearen hasieran, Errusia tsarista Erregimen Zaharrean errotuta zegoen. Monarkia absolutua zegoen, eta tsarrak, Nikolas II.ak, estatuko botere gorena zuen. Gobernatzeko, noblezian, Eliza ortodoxoan, armadan eta burokrazian bilatzen zuen babesa.

Duma (parlamentua) zegoen, baina botere mugatua zuen, eta tsarrak nahi zuenean deitu nahiz desegin zezakeen. Ez zegoen askatasun politikorik; horrez gain, polizia politikoak oposiziokoak zirenak gogortasun handiz jazartzen zituen.

Artean, ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen. Biztanleriaren % 80 nekazaria zen. Landa-eremuko jabetza-sistema ia feudala zen, tresnak oso oinarrizkoak ziren eta produktibitatea txikia; horrela, gehienak miseria...

Jarraitu irakurtzen "Errusiar Iraultzaren jatorria: tsarismoa eta 1905eko iraultza" »

Ekonometriako kolinealtasun, heteroszedastizitate eta egitura aldaketa diagnostikoak: metodoak eta formulak

Ingelesa-n eguneratua5,32 KB

Kolinealtasun Anizkoitza

Ez dago erlazio linealik. Erlazio lineal zehatza. Erlazio lineal ez-zehatza.

α > 0,05 Ho onartu / α < 0,05 Ho baztertu

A Metodoa: Definizioa eta Zeinua

Erlazioa badute eta ez-esperotako zeinua lortzen bada, kolinealtasun susmoa.

B Metodoa: Eredua Multzoka eta Banaka Esanguratsua

Eredua multzoka esanguratsua: F = (R² / (k-1)) / ((1-R²) / (T-k)) = (KAB / (k-1)) / (HKB / (T-k)). F ~ F(k-1, T-k).

Aldagaiak banaka esanguratsuak: T = beta estimatua / perturbazio estimatua (errore estandarra). T ~ t(T-k). p-balioan finkatu; ez badaukagu t-baliotik, estatistikoa eta grafikoan gainontzekoa.

Eredua multzoka esanguratsua bada eta aldagaietako bat gutxienez banaka ez-esanguratsua bada, kolinealtasun susmoa.

C Metodoa: Sample Correlation

...
Jarraitu irakurtzen "Ekonometriako kolinealtasun, heteroszedastizitate eta egitura aldaketa diagnostikoak: metodoak eta formulak" »

Diktadura frankista Euskal Herrian: Errepresioa eta garapena

Elektronika9,08 KB

Diktadura frankista Euskal Herrian (1937-1975)

1. Autarkia (1939-1959): Errepresioa eta miseria

Gerraostea: Errepresio politiko eta soziala

Euskal lurraldea okupatzean gaitzespenak hasi ziren. Agintari politikoko askoren kontrako errepresioa eta askatasun publikoen kontrola abiatu ziren; baita apaizgo nazionalistaren kontrako errepresioa ere. Kontzertu Ekonomikoaren ezabatzea Bizkaian eta Gipuzkoan ("probintzia traidoreak"). Errepresioak irakaskuntzaren munduari eragin zion. Komunikabideei dagokionez, guztiak itxi eta beraien ondasunak Mugimenduko prentsaren esku jarri zituzten. Antzekoa gertatu irratiarekin. Euskara eta euskal kulturaren zeharkultural eta sinboliko guztiak zigortu ziren. Ezin zen euskaraz hitz egin, ezta izenik erabili Erregistro...

Jarraitu irakurtzen "Diktadura frankista Euskal Herrian: Errepresioa eta garapena" »