Teknikarien pentsamoldea eta lan-egoera gaur egungo gizartean
Teknikarien pentsamoldea
Teknikarien bereizgarrietako bat beren pentsamoldea da. Teknikariengandik espero den lehen gauza zientzia-ezagutza menderatzea da. Ez dio hainbeste axola zenbat dakiten, zer jakintza-maila duten edo zenbateraino espezializatuta dauden; haien ezagutzaren izaerak du garrantzia: aurretiaz esan dugunez, haien jakintza zientifiko-teknikoa da; zientzia dute funts eta oinarri, arazo konkretuei trebeziaz eta iaiotasunez irtenbidea aurkitzeko.
Badakigu zientziaren ezaugarri behinena metodoak direla; metodoak zientifikoak badira, zientifikoa da ezagutza. Ikaste-prozesua luzea izan ohi da, eta planteamendu ordenatua eta sistematikoa eskatzen du. Hortik dator teknikari gehienek hezkuntza-maila altua jaso izana, unibertsitate-mailakoa...