Unibertsitatea mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskararen Historia: Metodologia, Bilakaera eta Ikerketa

Hizkuntza eta literatura3,48 KB

Mundua ezagutzeko moduak

Kontua ez da zer ikertzen den, nola ikertzen den baizik. Horren arabera, metodo zientifikoa erabiltzen duten alor guztiak zientziak dira.

Jorge Wagensberg zientzia-hedatzaileak (1998) emandako azalpenetan oinarrituta, errealitatea ezagutzeko moduak hiru nagusitan laburbil daitezke: ezagutza errebelatua, ezagutza artistikoa eta ezagutza zientifikoa.

Ezagutza errebelatua

Bi hatsarretan oinarritzen da: (1) errealitate osoa ezagutzen duen izaki bat bada (jainkoa); (2) izaki horrek bere ezagutzaren parteren bat errebelatzea erabakitzen du. Adibidez, kreazionista kristauek uste dute Jainkoak Biblian errebelatu zuela munduaren sorrera.

Ezagutza artistikoa

Konplexutasun mugagabeak irudikapen mugatu baten bitartez transmititzean datza...

Jarraitu irakurtzen "Euskararen Historia: Metodologia, Bilakaera eta Ikerketa" »

Nazioarteko Merkataritza eta Inbertsioa: Gakoak eta Tresnak

Ekonomia7,03 KB

Nazioarteko Negozioetako Arriskuak eta Tresnak

Nazioarteko negozioetan arrisku handienetako bat inportatzaileak ez ordaintzearena da. Hona hemen arrisku horri aurre egiteko bi tresna nagusiak:

  • Kreditu dokumentarioa: Tresna honek esportatzaileari segurtasun handiena ematen dio. Inportatzaileak bere bankuari agintzen dio ordainketa bermatzeko, eta esportatzaileak salgaiak bidali dituela frogatzen duen dokumentazioa aurkezten duenean, bankuak ordainketa egiten du. Horrenbestez, ordainketa ez dago soilik inportatzailearen borondatearen menpe, bankuaren bermearekin babestuta baizik. Dokumentazioa zuzen aurkeztea ezinbestekoa da, bestela bankuak ordainketa atzera bota dezake.
  • Esportaziorako kreditu-asegurua: Kasu honetan, esportatzaileak aseguru-konpainia
...
Jarraitu irakurtzen "Nazioarteko Merkataritza eta Inbertsioa: Gakoak eta Tresnak" »

Palankamendu Operatiboa eta Finantzarioa: Gakoak eta Analisia

Ekonomia5,12 KB

Zer da palankamendu operatiboa?

Palankamendu operatiboa enpresaren kostu-egiturarekin lotuta dagoen kontzeptua da, bereziki kostu finkoak daudenean sortzen dena. Funtsean, salmenten aldaketa batek etekinetan duen eragina neurtzen du; hau da, saldutako unitateen % 1eko aldaketa batek etekinetan zenbateko aldaketa eragiten duen.

Palankamendu operatiboa altua denean, salmenten aldaketa txiki batek etekinen aldaketa handia eragiten du, betiere gainerako aldagaiak konstante mantentzen badira. Horregatik, kostu finko handiak dituzten enpresek palankamendu operatibo handiagoa izaten dute, kostu aldakorren pisua handiagoa duten enpresekin alderatuta.

Hala ere, kostu finko handiak izatea ez da berez ona edo txarra, egoera ekonomikoaren araberakoa baita:...

Jarraitu irakurtzen "Palankamendu Operatiboa eta Finantzarioa: Gakoak eta Analisia" »

Garapen kognitiboa garapen afektiboa

Hizkuntza eta literatura2,38 KB

Europako ikuspegitik

CEFRren helburua Europan hizkuntza gaitasuna deskribatzeko eta konparatzeko irizpideak bateratzea da. Lorpen handiena maila sistema bateratua sortzea da izan da (A1–C2). Sistema horrek herrialdeen arteko mugikortasuna errazten du.

Bere indarguneetako bat izaera deskriptiboa da. Ez du irakasteko modua inposatzen. Ikaskuntzari eta ebaluazioari buruz hausnartzeko oinarri bat eskaintzen du. Ekintzan oinarritutako ikuspegia du. Gainera, komunikazio gaitasun osoa kontuan hartzen du, ez bakarrik gramatika.

Hala ere, praktikan askotan maila eskala soil batera murriztu da eta batzuetan administrazio tresna bihurtu da. Gainera, maila altuenak etapa guztietan aplikatzea ez da beti egokia. Maila altuek heldutasun linguistiko eta kognitibo...

Jarraitu irakurtzen "Garapen kognitiboa garapen afektiboa" »

Erretorika, Oratoria eta Elkarrizketa Sokratikoa: Filosofia Klasikoa

Filosofia eta etika4,43 KB

Erretorika eta Oratoria: Sofisten eta Sokratesen Ikuspegiak

Erretorika eta oratoria Antzinako Greziatik gaur egunera arte iraun duten kontzeptuak dira. Esate baterako, politikaren arloan oso presente daude, alderdi politiko bakoitzak herritarrak konbentzitu behar baititu beraiei botoa emateko. Hala ere, nahiz eta oso baliatuak izan, haien erabilera asko eztabaidatu izan da, eta galdera sortu da ea denok jakin beharko genukeen gaitasun bat ote den.

Sofisten Ikuspegia: Erlatibismoa

Alde batetik, sofisten ikuspegia dugu. Hauek erlatibismo moral eta epistemologikoaren aldekoak ziren; hau da, ez dago egia absolutu edo unibertsalik, iritzi desberdinak baizik. Horren adibide, garai edo kultura bakoitzaren arabera aldatzen diren sinesmenak aipatzen zituzten....

Jarraitu irakurtzen "Erretorika, Oratoria eta Elkarrizketa Sokratikoa: Filosofia Klasikoa" »

Musika Hezkuntzaren Onurak eta Metodologia Nagusiak

Psikologia eta soziologia2,68 KB

Musikaren Onurak Haurren Garapenean

Musikak haurren garapen integrala bultzatzen du hainbat arlotan:

Garapen Kognitiboa

  • Memoria, kontzentrazioa, arreta eta pentsamendu abstraktua hobetzen ditu.
  • Hizkuntzak eta irakurketa ikasten laguntzen du.

Garapen Motorea

  • Instrumentuak jotzeak eta dantzak koordinazioa eta motrizitate fina hobetzen dituzte.
  • Haize-instrumentuak (tronpeta, klarinetea, etab.) eta abestea arnasketa eta jarrera ona edukitzen laguntzen dute.

Gizarte eta Emozio Dimentsioa

  • Musikak inklusioa bultzatzen du (denok parte hartu dezakegu).
  • Autoestimua eta konfiantza hobetzen ditu, batez ere jendaurrean abesten edo jotzen denean.

Dimentsio Terapeutikoa

  • Haur hiperaktiboen tentsioa murrizten eta aldartea hobetzen laguntzen du.
  • Gorputza eta burua orekatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Musika Hezkuntzaren Onurak eta Metodologia Nagusiak" »

Hannah Arendt: Pentsamendu Kritikoa eta Gizartea

Filosofia eta etika5,48 KB

Gaitz Erradikala eta Gaizkiaren Hutsaltasuna

Alde

Arendten "gaizkiaren hutsaltasuna" kontzeptuak erakusten du pertsona arrunt batek ere gaitza egin dezakeela, pentsatu gabe eta aginduak itsu-itsuan betez. Hau oso garrantzitsua da gaur egungo gizartean, non askotan jendeak ez duen bere ekintzen ondorioetan hausnartzen. Beraz, Arendtek kontzientzia kritikoa eta pentsamendu autonomoa defendatzen ditu.

Kontra

Arendtek dio totalitarismoan sortzen den gaitza ez dela zigorgarria ezta barkagarria ere. Baina horrek giza eskubideen eta justiziaren oinarriak kolokan jar ditzake: zigorra eta barkamena funtsezkoak dira gizarte batean bizikidetza bermatzeko. Gizaki guztiak, baita gaizkileak ere, moralki aztertzeko eta epaitzeko gaitasuna duten izakiak dira.

Ondorioa

Arendtek...

Jarraitu irakurtzen "Hannah Arendt: Pentsamendu Kritikoa eta Gizartea" »

Irakaskuntza Estrategiak eta Girotzea HH-n

Psikologia eta soziologia2,48 KB

Girotze Estrategiak

Girotzeko estrategiak (girotzea) ikasgelako jardueretarako edo ariketetarako ingurune egokia ezartzeko diseinatutako metodoak dira.

  • Helburua: Ikaskuntza eta kontzentrazioa bultzatuko dituen giroa sustatzea.
  • Estrategiak: Musika leuna, argiztapen egokia edo ikasgela elkarreragina eta sormena sustatzeko moduan antolatzea barne har dezakete. Ondo ezarritako girotze batek ikasleak eroso eta motibatuta senti daitezen laguntzen du.

Irakaslearen Estrategiak HH-ko Klaseetan

  • Errutinaren erabilera: Eguneroko jarduerek arau sozialak eta ohiturak barneratzen laguntzen dute. Haurrek, adibidez, beren gauzak gordetzen ikasten dute, denbora antolatzen eta etorkizuneko ekintzak aurreikusten dituzten bitartean.
  • Egun berezietako jarduerak: Ekitaldiak
...
Jarraitu irakurtzen "Irakaskuntza Estrategiak eta Girotzea HH-n" »

Kanpoko bezeroak

Biologia2,72 KB

Elikagaiak dira pertsonen energia-iturri. Guztiok, ordea, ez ditugu energia-behar berak: gure eguneroko jardunak baldintzatzen du, hein batean, zenbat energia behar dugun.

Nola lortzen da energia
Gizakiok ezin dugu energia zuzenean lortu; hori dela-eta, jana baliatzen dugu energia gureganatzeko. Gorputzeko zelulek energia bihurtzen dute kanpoko inguruneko materia, hau da, elikagaiak, metabolismoa deritzon prozesu baten bidez.
Gure gorputzak elikagaien honako substantzia hauek besterik ezin dituzte erabili: proteinak, gantzak, karbohidratoak, bitaminak eta mineralak. Sustantzia horiei, nutriente deitzen zaie. Nutriente horietatik, energia ematen duten bakarrak karbohidratoak, proteinak eta gantzak dira; horregatik, nutriente energetiko deritze....

Jarraitu irakurtzen "Kanpoko bezeroak" »

Atxikimendu motak eta ondorioak: Heziketa ziurraren gakoak

Psikologia eta soziologia3,01 KB

Atxikimendu moten ondorioak eta garrantzia

Atxikimendu ziurraren ondorioak

Atxikimendu ziurren kasuan, ondorioak positiboak dira:

  • Iguripen sozial onak, enpatia, gaitasun soziala.
  • Harreman intimoak sortzeko gaitasuna, konfiantza eta zaintza.

Zergatik da hain garrantzitsua atxikimendu ziurra?

Garunaren heltze egokia eman delako, oinarri sendo eta positiboa eskainiz:

  • Bizitza emozionalerako: konfiantza, enpatia, maitasuna, umorea, poza, pazientzia, sormena eta ekimena garatzeko.
  • Etorkizuneko harreman sozialak baldintzatuko ditu.
  • Funtzionamendu neuroinmunologikoa (Burke, 2015): Haurtzaroan esperientzia txarrak behin eta berriz pairatzen zituzten umeen helduaroko osasuna okerragoa zen.
  • Norbere buruari zentzua aurkitzea (Bayon et al., 2012): “Self integratua”
...
Jarraitu irakurtzen "Atxikimendu motak eta ondorioak: Heziketa ziurraren gakoak" »