Erabateko Instituzioak eta Burokraziaren Eragina

Lan heziketa eta orientazioa2,16 KB

Goffmanen "erabateko instituzioak"

Gizakiok osatutako erakunde oro, edozein delarik bere egitura, bere kideei pentsamolde eta jokamolde jakin eta egoki batzuk kutsatzen saiatzen da, erakundeak modu eraginkorrean funtziona dezan. Egitura burokratikoak ere, noski, bere tresna eta baliabideak ditu sentimendu eta jarrera apropos horiek bere kideengan barneratzeko eta sustatzeko.

Modu erraz eta labur batean adierazita, tresna eta baliabide horiek prozesu bikoitz batean gorpuzten dira:

  • Ageriko sozializazio prozesua
  • Ezkutuko sozializazio prozesua

Ageriko sozializazioari dagokionez, badira hainbat erakunde, Erving Goffmanek erabateko instituzio deitzen dienak, zeintzuen helburu nagusia, sozializazio programa zehatz eta zorrotzen bitartez, hasberrien pentsaera eta portaera aldatzea den. Adibidez:

  • Monasterioak
  • Espetxeak
  • Ospitale psikiatrikoak

Esan beharra dago, ordea, erakunde gehienak ez direla "erabatekoak" eta, ondorioz, ageriko sozializazioa bigarren mailan gelditzen dela; eskuarki, instituzio espezializatuetan burutzen da, ikastetxeetan nagusiki.

Azterketa enpirikoa: Enpresa tamaina eta ordainsariak

Pentsa daiteke erakunde bateko burokratizazio-maila zenbat eta altuagoa izan, bertako kideek edo langileek orduan eta poztasun edo asetasun murritzagoa erakutsiko dutela. Hipotesi hori zuzena litzateke, baldin eta erakunde orotan kideek motibazio berdinak baleuzkate, hots, kide guztiek burokraziarekiko amorru berdina izango balute. Baina, antza denez, ez da horrela gertatzen.

Izan ere, zenbait ikerketa enpirikotan frogatu denez, langileen jarrera aldatu egiten da enpresa motaren arabera:

  • Enpresa handiak: Langileek lanarekiko jarrera monetarioa eta instrumentala izan ohi dute. Beren lanaren alde ekonomikoei dagokienez (bereziki soldatari), sentikorrak dira oso; alde ez-ekonomikoez, ostera, askoz gutxiago arduratzen dira.
  • Enpresa txikiak: Langileek soldata baxuagoak onartzen dituzte, ordainsari ez-ekonomiko gehiago eta altuagoak eskatuz.

Deskargatu

PDF Word HTML