Motorrak, Mekanismoak eta Automatismoen Oinarriak
Bi Alditako Eztanda-Motorra
Bi alditako eztanda-motorraren funtzionamendua bi fase nagusitan banatzen da:
1. Aldia: Eztanda eta Ihesa
Pistoia PMSean (Puntu Hila Goren) dagoenean, eztanda gertatzen da. Gasak hedatu egiten dira, pistoia beherantz bultzatuz, ihesbidea askatu arte. Gasak irten ondoren, pistoiak oraindik beherantz jarraitzen du.
Pistoia jaisten den neurrian, pistoipean dagoen fluidoa konprimitu egiten da, honek sarrera bidea askatu arte. Une honetan, beheko fluidoa gorantz pasatzen da eta ganbara barruan gelditu diren errekuntzako gasak kanporatu egiten ditu.
2. Aldia: Konpresioa eta Sarrera
Pistoia PMItik (Puntu Hila Behere) gorantz abiatzen da, sarrera fasea osatuz, sarrera eta ihesbidea estali arte. Une honetatik aurrera, konpresioa...