Materialen Propietateak eta Motak
Aluminioaren propietateak:
- Korrosioarekiko erresistentzia ona du.
- Biguna da.
- Ez da herdoiltzen.
- Plastikotasun ona du.
Aluminioaren erabilpenak: Kotxeen gurpilen llantak, latak, linea elektrikoak, ispiluen estaldurak, txirrinduaren koadroa, lapiko handiak.
Zura
Egurra erabili ahal izateko ondo lehortuta egon beharra du. Horrela, oholaren forma ahalik eta gehien egonkortzeko, itxuraldatze eta okertzeak murrizteko, iraunkortasuna handitzeko, zura egokitzeko, lana, itsatsia eta akabera errazteko eta garraioaren kontsumoa murrizteko.
Zur-produktuak
- Aglomeratuak: Txiribil txikietan eginda daude; txiribilak itsasgarriarekin nahasi eta prentsatu egiten dira. Itsasgarri bereziak sortu direnetik, aire zabalean ere erabiltzen dira. Edozein neurritakoak, egonkorrak,