Sentsoreak, Transduktoreak eta Kontrol Sistemak

Teknologia2,27 KB

Sentsoreak: Transduktoreak eta Kaptadoreak

Kontrolatu nahi den prozesua identifikatu ondoren, aldagaiak neurtu (haiekin zuzenean erlazionatutako propietate edo lege baten bitartez) eta neurketaren emaitza modu erabilgarrian adieraztea da eman beharreko lehen urratsa.

Sentsoreak dira eginkizun hauetaz arduratzen direnak. Beraz, sentsoreak magnitude baten balioak neurtzeko eta modu egokian erabiltzeko eginkizuna duten kontrol-sistema bateko elementuak dira. Sentsoreak, izen generikoaz aparte, transduktore eta detektore edo kaptadore izenez ere ezagutzen dira.

  • Transduktorea: Sarreran duen sistemaren seinalea irteeran duen sistemara transmititzen duen gailua da. Halaber, sarrerako magnitude jakin bat (fisikoa, kimikoa, etab.) errazago prozesatuko den irteerako beste magnitude batean (normalean seinale elektrikoan) bihurtzen duen elementu gisa defini daiteke.
  • Kaptadorea: Sistemaren irteerako seinalea egokitzen duen transduktorea da. Seinalea, behin egokituta, berriro erabil daiteke.

Horrenbestez, transduktorearen eta kaptadorearen arteko desberdintasuna sisteman duten kokagunean datza.

Konparadoreak

Kasu batzuetan, magnitudearen balioa espero den bezalakoa den edo ez egiaztatu behar da. Horixe da, hain zuzen ere, konparadorearen eginkizuna. Irteerako balioaren eta espero den balioaren (erreferentziazko balioa) diferentziaren araberako seinalea ematen duten elementuak dira. Akats-detektore ere esaten zaie. Diferentzia horri akats-seinalea edo seinale eraginkorra esaten zaio.

Erreguladoreak edo Kontroladoreak

Konparazioa egin ondoren, konparadoreak sortutako seinaleak (akats-seinalea) sistemaren berehalako erantzuna eragin beharko luke. Horrela, erreguladoreak berehala aktuatu behar du kontrolaturiko seinale-aldagaian. Erreferentzia-seinale aldagaiaren aldaketei jarraituz edo perturbazioek eragindako ondorioak zuzenduz, lastertasun handiz, gehiengo zehaztasunarekin eta oszilazio posible txikienarekin.

Elementu horietan zehaztasun handiz ajustatu behar izaten dira hainbat parametro, nahi den erantzuna lortzeko asmoz. Beraz, elementu hau kontrol-sistemaren nukleotzat kontsidera dezakegu.

Deskargatu

PDF Word HTML