Hozteko Makinak eta Bero-Ponpak: Osaera eta Zikloak

Teknologia2,49 KB

Osaera

Hozteko makina erabilienak konpresiozkoak dira eta oinarrizko lau elementuz osatuta daude: konpresorea, kondentsadorea, hedapen-sistema eta lurrungailua.

Konpresorea

Fluido frigorigenoa lurrin-egoeran konprimitu egiten da. Hau egiteko, konpresorea motor elektriko batez eragiten da, eta horri W energia jakin bat eman behar zaio.

Kondentsadorea

Hemen fluido frigorigenoa hozketaren bidez likido bihurtzen da. Egoera honetan Q1 kaloria askatzen da.

Hedapen-sistema

Fluidoaren presioa txikiagotu egiten da, lurrungailuaren presiora egokitu arte.

Lurrungailua

Hemen lurrundu egiten da fluido frigorigenoa. Egoera-aldaketa hau egiteko, Q2 bero-kantitatea hartzen du ingurutik, elementuaren hozketa gertatzen delarik. Hozte-ganbaratik beroa hartzerakoan, ganbara bera hoztuko da, hozkailu bihurtuz. Lurrundu ondoren, fluidoa hasierako egoerara itzultzeko berriz ere konpresorera igaroko da, eta beste ziklo bat igaroko da.

Ziklo Teorikoa: Carnot-en Zikloa

Hozteko makinaren ziklo teorikoa motor termikoaren zikloaren alderantzizko noranzkoan gertatzen da:

  1. A-B konpresioa: Bolumena V1-etik V2-ra jaitsi eta presioa P1-etik P2-ra igotzen da. Fase honetan, konpresoreak jarduteko behar duen energia (W) hartzen du.
  2. B-C likidotzea edo kondentsazioa: Presioa ia konstante mantentzen da; bolumena, aldiz, V2-tik V3-ra jaisten da. Fase honetan, makinak Q1 bero-kantitatea askatzen du iturri berora.
  3. C-D hedapena: Bolumena V3-tik V4-ra pixka bat igo eta presioa P2-tik P1-era jaisten da.
  4. D-A lurrunketa: Presio konstantean, bolumena V4-tik V1-era igotzen da. Makinak Q2 bero-kantitatea iturri hotzetik xurgatu eta hoztea gertatzen da. Fluidoak hasierako balioak berreskuratzen ditu (P1 eta V1), eta berriz has daiteke zikloa.

Funtzionamendu Printzipioa

Hozteko makinentzat azaldu dugun printzipio berbera da; ezberdintasun bakarra lortu nahi den helburuan datza:

  • Hozteko makinak lurrungailuan hozte-efektu bat sortzea du helburu, eta horretarako bakarrik proiektatzen da.
  • Bero-ponpek lurrungailuan hozte-efektu bat eta kondentsadorean berotze-efektu bat sortzea dute helburu, eta bi eginkizunetarako proiektatzen dira.

Osaera

Bero-ponpa batek hozteko makinak edo instalazioak dituen elementu berberak ditu.

Deskargatu

PDF Word HTML