Aljebra Boolearra, Ate Logikoak eta Zirkuitu Integratuak
Boole-ren Aljebra
George Boole matematikari ingelesak sortutako aljebrak bi elementu besterik ez ditu, digitu bitarrak edo bit direlakoak (ingelesetik eratorritako izena: binary digits): 0 eta 1. Boolek ez zuen ezagutu bere aljebrak izan zuen eragin izugarria.
Aplikazio Praktikoak
- Hainbat problema teknologiko gure zenbaki-sistema hamartarretik bi zenbakiko sistemara itzul daitezke.
- 0 eta 1 digituak elkarren aurkako bi egoera fisikoekin identifika daitezke; adibidez, etengailua irekita (0) edo itxita (1) izatearekin, eta bonbilla itzalita (0) edo piztuta (1) izatearekin.
- Batuketa, biderketa eta ukazio bitarrak fisikoki egin daitezke, zirkuitu elektroniko, pneumatiko, hidrauliko eta abarren bidez. Baina elektronikaren inplementazioak abantaila handiak