Osagai Elektronikoak: Kondentsadoreak, Transistoreak eta Diodoak
Kondentsadoreak
Kondentsadoreek karga elektrikoa pilatzeko eta gero erabiltzeko balio dute. Isolatzaile batez banatutako metalezko 2 plakak osatzen dute. Plakek terminal bana dute lotuta, zirkuituan konektatzeko. Farad (F) unitatetan neurtzen da.
Kondentsadore baten terminalak pilara konektatzen baditugu, kondentsadorea ia bat-batean kargatzen da. Behar duen denborari karga-denbora deritzo, eta deskargatzeko behar duenari, deskarga-denbora. Bat kargatzeko eta deskargatzeko behar duen denbora kontrolatzeko tenporizadoreak sortzen dira.
Transistoreak
Material erdieroalezko hiru geruzak osatzen dute, eta hiru terminal dituzte. Transistorearen terminalei kolektore, igorle eta oinarri deritze.
- Etete-egoera: Rb oso handia bada, Ib=0 da eta ez du uzten kolektoretik igorlera korrontea pasatzen. Transistoreak etengailu ireki bat bezala jokatzen du.
- Egoera aktiboa: Rb gutxitzean, Ib handitzen da eta kolektoretik igorlera korrontea pasatzen da. Korronte-irabazia 100ekoa izan ohi da gutxi gorabehera.
- Asetasun-egoera: Oinarrizko intentsitatea pixkanaka handitzen badugu, kolektoreko intentsitateak ez du handitzen jarraituko une batetik aurrera. Transistoreak etengailu itxi bat bezala jokatzen du.
Erdieroaleak eta Diodoak
Silizioa eta germanioa dira adibide nagusiak. Tentsio bat ezartzen bada edo tenperatura igotzen bada, elektrizitatea eroaten dute. Erdieroaleak kanpoko energia jasotzen dutenean elektrizitatea eroan dezaketen materialak dira. Propietateak hobetzeko dopatu edo ezpurutu egiten dira, beste substantzia batzuen atomoak sartuz.
- P motako eroalea: Eragile dopatzaileak elektroien gabezia du. Elektroiak falta direnez, hutsuneak sortzen dira eta elektroiak erraz higi daitezke.
- N motako eroalea: Eragile dopatzaileak eroankortasun elektrikoa hobetzen laguntzen du, elektroiak gehituz.
LED Diodoa
Light Emitting Diode (LED) edo diodo argi-igorlea da. Diodoen portaera bera du: eroale bihurtzen da zuzenean polarizatuta badago, baina berezitasun bat du: argitu egiten da korrontea eroaten duenean.