Pneumatika: Aire konprimituaren printzipioak eta osagaiak
Pneumatikoak
Pneumatikoak: nahi diren efektu mekanikoak lortzeko aire konprimituaren ikasketaz eta aplikazioaz arduratzen den teknika.
Ezaugarri fisikoak
Aireak beregan indarra egitean bolumena asko gutxitzeko gaitasuna du. Airea ontzi elastiko baten barruan sartzean uniformeki zabaltzen da. Oso biskositate txikia du, beraz hodietan zehar erraz igaro edo abiatzen da. Tenperaturarekin densitate-aldaketa handiak izaten ditu.
Aire komprimituaren abantailak eta desabantailak
Abantailak
- Airea ugaria eta doanena da.
- Giro arriskutsuetan ez dago eztandarako arrisku handirik.
- Oso gutxi kutsatzen du eta ihesak erraz antzematen dira.
- Airez eragindako elementuen abiadura eta indarrak erraz erregula daitezke.
Desabantailak
- Airea tratatua izan behar da.
- Osagai pneumatikoekin ezin dira lortu indar handiegiak.
- Aire konprimituaren ihesek olio-igorpenak sortzen dituzte eta hauek eragin txarra izan dezakete.
Oinarrizko printzipio fisikoak
Presioa: azalera-unitateko egindako indarra bezala definitzen da.
Emaria: denbora-unitatean sekzio batetik pasatzen den fluido bolumena bezala definitzen da.
Pascalen printzipioa: itxita dagoen fluido baten gainean egindako presioa noranzka guztietan hedatzen da, indar berdinak azalera berdinetan eraginez; indarrak ontziaren hormetan perpendikularki eragiten dute.
Pneumatikoen osagaiak
Konprimatutako airearen ekoizpena eta tratamendua:
- Konpresoreak: osagai garrantzitsuenetakoak; airea hartu eta sarrerakoa baino presio handiagorekin ateratzen duen makina.
- Hozgailuak: konpresioan berotu den airea hozten duten elementuak.
- Biltegiak: konprimatutako airea gordetzeko erabiltzen diren ontziak.
- Iragazkiak: konprimatutako aireak daraman zikinkeriak kentzen dituzten elementuak.
- Presio-erregulatzaileak: irteerako presioa konstante mantentzen duten elementuak.
- Lubrifikatzaileak: marruskadura gutxitzeko eta osagaiak babesteko lubrifikatzen duten elementuak.
Lan elementuak
- Motoreak: barnean palak dituen gurpil bat dute. Presiopeko aireak haien gainean ekiten duenean, ardatza birarazten du.
- Zilindroak: komprimatutako airearen energia mugimendu zuzen bihurtzen duten elementuak.
Presioa eta unitateak
Presioa
Emaria
Pascal
1 bar = 1 atm = 1 kp/cm2 = 100 kPa =
N/m2