Beste ikastaroak mailako Teknologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Materialen gogortasuna eta trakzioa neurtzeko saiakuntzak

Teknologia-n eguneratua2,59 KB

1. Marradurarekiko Gogortasun Saiakuntzak

Gogortasuna material batek beste bat marratzeko duen gaitasuna da; beraz, material gogorrago batek beste material bat marratzen du.

Mohs-en Metodoa

Metodo honen arabera, materialak eskala bateko materialak marratzeko duten gaitasunaren arabera sailkatzen dira. Zenbat eta materiala gogorragoa izan, eskalako goragoko mailako materialak marratuko ditu. Eskala material bigunetik gogorretara egina da.

Martens-en Metodoa

Metodo honetan, aztertu nahi den materiala esklerometro izeneko tresna bat erabiliz marratzen da, eta marraren zabaleraren arabera neurtzen da gogortasuna: zenbat eta marra zabalagoa izan, materiala bigunagoa da.

2. Gogortasuna Neurtzeko Saiakuntzak Sarpen Estatikoaz

Metodo hauetan, gogortasuna...

Jarraitu irakurtzen "Materialen gogortasuna eta trakzioa neurtzeko saiakuntzak" »

Lehengai naturalak: mota, jatorria eta erabilerak

Teknologia-n eguneratua1,34 KB

Zer dira lehengaiak?

Produktu industrialak egiteko behar diren lehengaiak naturatik lortzen dira. Lehengaiak, industrietan behar bezala eraldaturik, produktu erabilgarriak izatera iristen dira.

Lehengaien Jatorria

Animalia Jatorrikoak

  • Artilea eta larrua: Abeltzaintzatik datoz eta ehungintzan erabiltzen dira.
  • Arrantza: Kontserbak, olioak eta irina egiteko erabiltzen da.

Landare Jatorrikoak

  • Nekazaritza: Kotoia, ehunak egiteko.
  • Basogintza: Zura, altzariak egiteko.

Meatzaritzatik (Lurpetik)

  • Metalikoak: Metalak ateratzeko erabiltzen dira, adibidez, hematitea eta bauxita.
  • Ez-metalikoak: Bestelako gaiak erauzteko erabiltzen diren mineralak dira, gatza eta sufrea, kasu.
  • Energetikoak: Ikatza, gas naturala, uranioa eta petrolioa, energia sortzeko erabiltzen dira.
...
Jarraitu irakurtzen "Lehengai naturalak: mota, jatorria eta erabilerak" »

Uhal eta poleen gida: motak, erabilera eta mantentze-lanak

Teknologia-n eguneratua3,02 KB

Uhalak eta poleak

1. Uhal motak

Ezagutzen dituzun uhal motak hauek dira:

  • Banda bakarreko uhal trapeziala
  • Uhal lauak
  • Abiadura-aldagailuzko uhalak
  • Uhal sinkronoak
  • Uhal ildokatuak edo artekak dituztenak

2. Noiz erabiltzen dira uhal sinkronoak?

Uhal sinkronoak irristatze-eza segurtatu behar denean erabiltzen dira.

3. Uhal baten konposizioa

Uhal baten konposizioa hiru atal nagusitan banatzen da:

  • Armadura: Uhal barruan sartuta dauden kable batzuek osatzen dute. Lanerako ahalmen handia, trakzio-erresistentzia eta malgutasun ikaragarria ematen diote uhalari, eta luzapena mugatzen dute.
  • Barne-nahastea: Honek ematen dio uhalari bere ohiko forma. Ukipen-gainazaleko esfortzu trapezialak armadurak luzerako esfortzu bihurtzea da bere zeregina.
  • Estaldura: Ehun baten bidez
...
Jarraitu irakurtzen "Uhal eta poleen gida: motak, erabilera eta mantentze-lanak" »

Materialen propietate mekanikoak, korrosioa eta material zeramikoak

Teknologia-n eguneratua3,01 KB

Materialen Propietate Mekanikoak

  • Kohesioa: Material baten molekulak lotzen dituen indarra (adibidez, altzairua).
  • Gogortasuna: Beste material batzuk marratzeko gaitasuna (adibidez, diamantea).
  • Elastikotasuna: Indar deformatzailea desagertzean, deformatutako gorputz batek hasierako forma berreskuratzeko duen gaitasuna (adibidez, goma).
  • Plastikotasuna: Deformatutako material batek, apurtu gabe, forma berria hartzeko duen gaitasuna (adibidez, plastilina).
  • Harikortasuna: Plastikoki deformatzeko (hariak sortuz) duten gaitasuna (adibidez, altzairua).
  • Xaflakortasuna: Plastikoki deformatzeko (xaflak sortuz) duten gaitasuna (adibidez, aluminioa).
  • Zailtasuna: Kanpoko esfortzu gogorren aurrean materialek, apurtu gabe, deformatzeko duten gaitasuna (adibidez, plastilina)
...
Jarraitu irakurtzen "Materialen propietate mekanikoak, korrosioa eta material zeramikoak" »

Fresagailu Mota Nagusiak: Horizontala, Bertikala eta CNC

Teknologia646,47 KB

Fresagailu Mota Nagusiak

Fresagailu Horizontala

Fresagailu horizontalak fresa zilindrikoak erabiltzen dituzte, ardatz horizontal batean montatuta daudelako. Alde batetik akzionamendu-motorea izaten dute eta bestetik, ardatza bermatuta doan errodamendua.

gIkbwkGd27wAAAABJRU5ErkJggg==

Fresagailu Bertikala

Fresagailu bertikalak mekanizazio-ardatza mahaiarekiko elkartzut izaten du. 3 ardatzetan zehar mugitu daiteke: bertikalki eta horizontaleko planoan zeharreko beste 2 ardatzetan.

Bertikalki, mahaia edo erreminta bera mugitu daiteke, eta beste 2 ardatzetan zehar, mahaia da mugitzen dena. Mugimendu hauei esker, geometria bereziak eta konplexuak egiteko aukera dago. 3 ardatzetan zehar une berean mugitzeko aukera ematen du.

Xafla edo pieza lauak, edo paralelepipedo moduko koskorrak...

Jarraitu irakurtzen "Fresagailu Mota Nagusiak: Horizontala, Bertikala eta CNC" »

Metodo optiko eta espektroskopikoak: IR, Raman, XRF eta LIBS

Teknologia5,91 KB

Metodo optiko eta espektroskopikoak

Metodo optikoak: erradiazio elektromagnetikoa (uhin eta partikula izaera) oinarri hartuta sailkatzen dira. 1) Espektroskopikoak: argi partikulen propietateetan oinarritzen dira. Absortzioa (erradiazioa guztia edo zati bat absorbatzen da), emisioa (erradiazio bidez kitzikatutako atomoek argia askatzen dute), dispertsioa (Raman) eta fluoreszentzia (XRF). 2) Ez espektroskopikoak: argi uhinen propietateetan oinarritzen dira, adibidez difrakzioa.

Absortzioa

Erradiazioa materiarekin elkarreragiten du, eta egoera kitzikatuak sortzen dira (E ↑). 1) Atomikoa: UV-Vis argia laginaren zehar pasatzen denean, uhin-luzera jakin batzuk absorbatzen dira, lerro estuak sortuz. 2) Molekularra: trantsizio elektronikoak (UV, Vis)...

Jarraitu irakurtzen "Metodo optiko eta espektroskopikoak: IR, Raman, XRF eta LIBS" »

Ur-turbinak eta zentral hidroelektrikoak: motak, funtzionamendua eta galerak

Teknologia4,01 KB

Zentral elektrikoak

1. Oinarrizkoak

Nuklearrak, termikoak eta berriztagarriak.

2. Puntakoak

Hidraulikoak eta ziklo konbinatuak.

3. Erretserbakoak

Termikoak.

Zentral hidroelektrikoak

  • Dabilen ura darabiltenak (O)
  • Metaketa urtegiak (P)
  • Ponpatze zentralak (P)
  • Mareek eragindakoak (O)

Energia elektrikoaren erabilera

  1. Kontsumoa
  2. Ureztapena
  3. Energia elektrikoa

Oinarrizko ekuazioak

Potentzia mekanikoa: Pm = η · Ph

Potentzia hidraulikoa: Ph = ρ · g · Q · H

Potentzia berdina lortzeko, r↓ w↑. Turbina merkeagoa da, baina w↑↑ → v↑↑ → p↓↓, kabitazio arriskua eta marruskaduraren ondoriozko galerak ↑↑.

Alternadoreak

Ustiapen handiak (>10 MW)

Alternadore sinkronoa: N = 60 · f / pp

Ustiapen txikiak (<10 MW)

Alternadore asinkronoa. Sareak berak finkatzen...

Jarraitu irakurtzen "Ur-turbinak eta zentral hidroelektrikoak: motak, funtzionamendua eta galerak" »

Instalazio Elektrikoen Oinarriak eta Motor Asinkronoak

Teknologia3,45 KB

1. Lurreko konexioen eskemak

Lurreko konexioen eskemek (lehen neutroaren erregimen izenaz ezagunak) banaketa-transformadorearen sekundarioaren neutroa eta ekipoen masak lurrera konektatzeko era definitzen dute. Lurrerako konexioen bitartez, korronteak edo deskargak lurrera bideratzen dira.

2. Kontaktu motak

  • Zuzeneko kontaktua: Pertsonak edo animaliak tentsioa duen atal eroale batekin kontaktuan jartzen direnean.
  • Zeharkako kontaktua: Pertsonak edo animaliak, isolamendu-akats baten ondorioz, tentsiopean jarritako atalekin kontaktuan jartzen direnean.

3. Intentsitateak

  • Korronte normala: Hargailu batek bere balio minimoaren eta nominalaren artean xurgatzen duen korrontea da.
  • Korronte nominala: Hargailu batek %100eko kargan lan egiten duenean xurgatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Instalazio Elektrikoen Oinarriak eta Motor Asinkronoak" »

Mendiko jantzi teknikoak: Materialak eta geruza-sistema

Teknologia3,92 KB

Mendiko janzkera eta material teknikoak

Materialen ezaugarri nagusiak

  • Transpiragarritasuna: Hezetasuna eta lurrunak ehunetik askatzeko gaitasuna da. ISO 11092 arauaren arabera neurtzen da. RET indizeak ehuna zeharkatzeko ur-lurrunak behar duen energia neurtzen du; zenbat eta txikiagoa izan, jantzia orduan eta hobea da.
  • Iragazkaiztasuna: Oihalaren erresistentzia likido batek zeharka ez dezan. ISO 811:1981 arauaren arabera neurtzen da. Schmerber test-ak urak ehuna zeharkatzeko behar duen altuera (mm-tan) neurtzen du.

Osagaiak, ehunak eta zuntzak

Zuntz naturalak

  • Landare-sorburukoak: Kotoia.
  • Abere-sorburukoak: Artilea.
  • Onurak: Gozoa eta erosoa.
  • Eragozpenak: Hidrofiloak dira, haizea pasatzen uzten dute, bolumen handia dute eta ez dira erraz lehortzen.

Zuntz

...
Jarraitu irakurtzen "Mendiko jantzi teknikoak: Materialak eta geruza-sistema" »

NPN Transistorearen Funtzionamendua eta Eroankortasun Esperimentuak

Teknologia297,07 KB

NPN Transistorea eta Irabaziaren Analisia

1. Zein motatako transistorea agertzen da eskema elektronikoan?

Eskeman agertzen den transistorea NPN motatakoa da.

2. Polimetroa erabiliz, adierazi transistorearen terminal bakoitza eta bere irabazia (β).

  • Terminalak: C (Kolektorea), B (Basea) eta E (Emisorea).
  • Irabazia (β): 320

“Esan daiteke Ic korrontea Ib baino 320 aldiz handiagoa dela.”

Zirkuitu irekia: Elektrodoak ukitzen ez direnean

3. Elektrodoek elkar ukitzen ez dutenean, kalkulatu:

  • a) Basearen intentsitatea (Ib): 0
  • b) Kolektorearen intentsitatea (Ic): 0
  • c) Transistorearen egoera: Ebakita (OFF egoera)

Zirkuitu itxia: Elektrodoen arteko kontaktua

4. Elektrodoek elkar ukitzen dutenean kalkulatu:

A+cqVbj71id9AAAAAElFTkSuQmCC

Giza Gorputzaren Eroankortasun Esperimentuak

Esku lehorrak

...
Jarraitu irakurtzen "NPN Transistorearen Funtzionamendua eta Eroankortasun Esperimentuak" »