Fresagailu Mota Nagusiak: Horizontala, Bertikala eta CNC
Fresagailu Mota Nagusiak
Fresagailu Horizontala
Fresagailu horizontalak fresa zilindrikoak erabiltzen dituzte, ardatz horizontal batean montatuta daudelako. Alde batetik akzionamendu-motorea izaten dute eta bestetik, ardatza bermatuta doan errodamendua.
Fresagailu Bertikala
Fresagailu bertikalak mekanizazio-ardatza mahaiarekiko elkartzut izaten du. 3 ardatzetan zehar mugitu daiteke: bertikalki eta horizontaleko planoan zeharreko beste 2 ardatzetan.
Bertikalki, mahaia edo erreminta bera mugitu daiteke, eta beste 2 ardatzetan zehar, mahaia da mugitzen dena. Mugimendu hauei esker, geometria bereziak eta konplexuak egiteko aukera dago. 3 ardatzetan zehar une berean mugitzeko aukera ematen du.
Xafla edo pieza lauak, edo paralelepipedo moduko koskorrak mekanizatzeko erabili ohi dira. Pieza zilindrikoak mekanizatu ahal izateko, utillaje berezi batzuk erabili behar izaten dira.
CNC Fresagailua
CNC fresagailuak pieza beraiek bakarrik mekanizatzen dituzte. Langileak aurrez programatu behar du bertan mekanizatu beharreko pieza, nahiz eta makinan bertan programatzera iritsi daitekeen.
Makina mota hauen abantaila nagusiena da, pieza berdinak behin programatuta nahi adina aldiz egin daitezkeela. Era berean, makina pieza batekin lanean ari denean, langilea beste bat prestatzen egon daiteke, fabrikazio-denbora osoak murriztuz.
Makina hauek 3 ardatzetik, gaur egun 5 ardatzera iritsi dira. Ardatzek pieza konplexuagoak egiteko aukera ematen dute, izan ere, beraien arteko mugimendu-koordinazioaren bidez, geometria bereziak lortzea baita. Hala ere, kontuan izan behar da makina bakoitzak bere mugak dituela.
Aurpegiketa Tangentziala
Aurretiko aurpegiketa edo planeaketa izan beharrean, fresaren ebaketa-ezpainen altuerak ematen badu behintzat, pieza tangentzialki mekanizatzean datza. Eragiketa mota hauetan, ebaketa-hortzak bere osotasunean jatea ahalbidetzen du, baina aurrez esan bezala, oso kontuz ibili behar da hortzaren luzera baino altuera handiagoak ez mekanizatzeko.
Normalean pieza estuen alboak mekanizatzeko erabiltzen da.