Instalazio Elektrikoen Oinarriak eta Motor Asinkronoak

Teknologia3,45 KB

1. Lurreko konexioen eskemak

Lurreko konexioen eskemek (lehen neutroaren erregimen izenaz ezagunak) banaketa-transformadorearen sekundarioaren neutroa eta ekipoen masak lurrera konektatzeko era definitzen dute. Lurrerako konexioen bitartez, korronteak edo deskargak lurrera bideratzen dira.

2. Kontaktu motak

  • Zuzeneko kontaktua: Pertsonak edo animaliak tentsioa duen atal eroale batekin kontaktuan jartzen direnean.
  • Zeharkako kontaktua: Pertsonak edo animaliak, isolamendu-akats baten ondorioz, tentsiopean jarritako atalekin kontaktuan jartzen direnean.

3. Intentsitateak

  • Korronte normala: Hargailu batek bere balio minimoaren eta nominalaren artean xurgatzen duen korrontea da.
  • Korronte nominala: Hargailu batek %100eko kargan lan egiten duenean xurgatzen duen korrontea da.

4. Gainkarga eta zirkuitulaburra

  • Gainkarga: Intentsitate nominala baino %5-%50 handiagoa den korrontea, gehiegizko eskaeragatik edo matxurengatik.
  • Zirkuitulaburra: Potentzial ezberdineko bi punturen arteko ustekabeko kontaktua (faseen artean edo fase eta neutroaren artean).

5. Babesgailuak: Fusiblea eta Etengailu Magnetotermikoa

  • Fusiblea: Gainkargen eta zirkuitulaburren aurkako babesgailua. Haril metaliko kalibratu bat urtzen da zirkuitua irekitzeko. Ezaugarriak: intentsitate nominala, ebaketa-ahalmena, fusible mota (aM, gG) eta eraikuntza-forma.
  • Etengailu magnetotermikoa: Instalazioa babesteko gailu automatikoa. Ezaugarriak: intentsitate nominala, ebaketa-ahalmena, desarra-kurba eta polo kopurua.

6. Ebaketa-ahalmena eta Etengailu Diferentziala

  • Ebaketa-ahalmena: Aparatuak hondatu gabe eten dezakeen zirkuitulaburreko gehienezko korrontea (kA-tan).
  • Etengailu diferentziala: Pertsonak eta instalazioak kontaktuetatik eta isolamendu-akatsetatik babesten ditu. Ezaugarriak: intentsitate nominala, sentikortasuna, motak eta polo kopurua.

7. Akatsak eta Hautakortasuna

  • Akats-korrontea (Id): Isolamendu-akats batengatik lurrera doan korrontea.
  • Sentikortasuna (IAN): Etengailu diferentzialak detektatu dezakeen gutxieneko akats-korrontea.
  • Hautakortasuna: Akats batetik hurbilen dagoen babesgailuak zirkuitua eteten du, gainerako zerbitzua mantenduz (anperemetrikoa edo kronometrikoa).

8. Lurreko instalazioaren elementuak

  • Lurreko elektrodoak, lurreko eroalea, lur-hartuneko bornea eta lurreko lineak.

9. Motor asinkrono trifasikoak

Sareko energia mekaniko bihurtzen dute. Errotore motak: urtxintxa-kaiolakoa (kaiola bikoitzekoa, arteka sakonekoa) eta eraztun labainkorrekoa.

Motorraren osagaiak

Estatorea, errotorea, harilkatua, ezaugarri-plaka, ardatza, errodamenduak, borne-kaxa eta haizagailua.

Konexioak eta abiadura

  • Konexioak: 6 borneko kaxa (izarra edo triangelua). Tentsio txikienarekin triangelua, handienarekin izarra.
  • Abiadura sinkronoa: Eremu magnetikoaren abiadura.
  • Abiadura asinkronoa: Errotorearen abiadura.
  • Lerradura: Abiadura sinkronoaren eta asinkronoaren arteko aldea.

Deskargatu

PDF Word HTML