Osagai Elektronikoen Oinarrizko Gida: Funtzionamendua eta Ikurrak
1. Erresistentziak
Zer dira? Korrontearen intentsitatea mugatzeko erabiltzen diren osagai elektronikoak dira.
Ikurra:
2. Potentziometroak
Zer dira? Balio aldakorra duten erresistentziak dira.
Ikurra:
3. Fotoerresistentziak edo LDR-ak
Zer dira? Argiaren intentsitatearen arabera balio aldakorra duten erresistentziak dira.
Funtzionatzeko era
Argiaren intentsitatea handitzen bada, LDRaren erresistentzia txikiagotu egiten da. Aldiz, argiaren intentsitatea txikitzen bada, LDRaren erresistentzia handitu egiten da.
Ikurra:
4. Termistoreak
Zer dira? Tenperaturaren arabera balio aldakorra duten erresistentziak dira.
Motak eta funtzionamendua
- NTC (Negative Temperature Coefficient): Tenperatura igotzean, erresistentziaren balioa txikitu egiten da.
- PTC (Positive Temperature