Ur-turbinak eta zentral hidroelektrikoak: motak, funtzionamendua eta galerak
Zentral elektrikoak
1. Oinarrizkoak
Nuklearrak, termikoak eta berriztagarriak.
2. Puntakoak
Hidraulikoak eta ziklo konbinatuak.
3. Erretserbakoak
Termikoak.
Zentral hidroelektrikoak
- Dabilen ura darabiltenak (O)
- Metaketa urtegiak (P)
- Ponpatze zentralak (P)
- Mareek eragindakoak (O)
Energia elektrikoaren erabilera
- Kontsumoa
- Ureztapena
- Energia elektrikoa
Oinarrizko ekuazioak
Potentzia mekanikoa: Pm = η · Ph
Potentzia hidraulikoa: Ph = ρ · g · Q · H
Potentzia berdina lortzeko, r↓ w↑. Turbina merkeagoa da, baina w↑↑ → v↑↑ → p↓↓, kabitazio arriskua eta marruskaduraren ondoriozko galerak ↑↑.
Alternadoreak
Ustiapen handiak (>10 MW)
Alternadore sinkronoa: N = 60 · f / pp
Ustiapen txikiak (<10 MW)
Alternadore asinkronoa. Sareak berak finkatzen du sinkronismoa.
Abiadura espezifikoa
Brauer-en formula: nq = N · Q0,5 / H0,75
Makina batek duen biraketa-abiadura (bira/min) 1 m-ko jauziarekin lan egiten duenean eta bere barrutik 1 m³/s-ko emaria igarotzen denean.
Turbina motak
Pelton (ekintzakoa)
Osagaiak: zaintze balbula, banagailua, injektorea, deflektorea, zorrotada babeslea, geldialdirako zorrotada babesgarria, euskarria, behealdeko burdin sarea, isurbide kanala, aireztatze sistema, ardatza eta kojineteak.
Erreakziozkoak
- Ganbara kiribila: Francis, Deriaz
- Kaplan: kiribila eta erdikiribila
- Tubularrak: elikatze hodi zuzena
Errodetean ura periferiatik sartu behar da, errodetean ura homogeneoki banatzeko.
- Aurrebanagailua
- Banagailua: alabe zuzentzaileak. Zilindrikoa: Francis, Kaplan, Deriaz. Konikoa: Deriaz, tubularrak.
- Errodetea: emaria tangentzialki sartzean emari optimoa lortzen da.
- Xurgagailu difusorea: Ha mailaren aldea aprobetxatu eta errodetearen irteerako Ec berreskuratzen du.
Francis
- Geldoak (nq txikia): b1 ↓ eta D1 > D2, alabe kopurua ↑, N ↑
- Arruntak: b1 ertaina eta D1 ≈ D2, alabe kopurua ertaina, N ertaina
- Azkarrak: b1 ↑ eta D1 txikia
Kaplan
- Erregulazio sistema bikoitza
- Helize: soilik banagailua
- Semi-Kaplan: soilik alabeak
Tubularra
Kaplanen aldaera, jauzi oso txikientzat. Q ↑↑, fluxu axiala.
Ponpa-turbina (Francis familiakoak)
Alabe kopurua ↓ (5-9), alabe luzeagoak, urperagarritasun handiagoa. P moduan lan egiteko D1 handiagoak behar dira. η ↓ %2-3, xurgagailu txikiagoa, ΔP ↓ eta η ↓.
Pelton-en galerak
Energetikoak
- Marruskadura: injektorean eta koilaretan. f(c) eta c ↑↑; zorrotada-aire trinkotasuna galtzea.
- Desbideratzea: koilaran sartzean eta uztean.
- Orpokatzea: aurreko eta atzeko orpokatzea.
- Interferentzia: energia utzi eta geroko urak koilaren, zorrotaden edo deflektoreen kontra jo dezake; diseinu egokia behar da.
Bolumetrikoak
- Josketa: zorrotadak ez du koilara jotzen; diseinu txarra edo funtzionamendu puntutik urrun.
Mekanikoak
- Barne galerak: errodetearen eta airearen arteko marruskadura.
- Kanpo galerak: kojineteetako marruskadura, junturak...