Beste ikastaroak mailako Teknologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Buztinak: Propietateak, Aplikazio Moduak eta Onurak

Teknologia2,9 KB

Buztinak: Definizioa eta Ezaugarriak

Buztinak arroken meteorizaziotik eta 2 µm-etik beherako partikula mineralen konposatuetatik sortutako materialak dira. Buztinak egitura desberdinak dituzten mineralez osatuta daude, eta horiekin beste osagai batzuk lotzen dira.

Buztinaren Oinarrizko Ezaugarriak

  • Partikulen tamaina txikia.
  • Partikulen egitura laminarra.
  • Laminen artean kargak egotea.

Buztinaren Propietate Nagusiak

Adsortzioa eta Ur-xurgapena
Partikulen tamaina txikia dela eta, ura hartzen dute, laminen artean sartzen da eta buztina puztu egiten da.
Ioi-trukea
Partikulen xafletan ioiak daude, eta azala edo ilea ukitzean, eremu horietan ioi-trukea gertatzen da, larruazaleko hondakinak eta toxinak ezabatzeko.
Propietate Termikoak
Buztinek bero handia metatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Buztinak: Propietateak, Aplikazio Moduak eta Onurak" »

Elektrizitateko Oinarrizko Kontzeptuak eta Motorrak

Teknologia5,55 KB

Sorgailuak eta Materialen Ezaugarriak

Alternadorea

Sistema trifasikoa sortzen duen sorgailua da. 6 borne ditu eta bi konexio mota onartzen ditu: estrella eta triangelua.

  • Estrellan: $I_l = I_f$ eta $V_l = \sqrt{3} \cdot V_f$.
  • Triangulon: $I_l = \sqrt{3} \cdot I_f$ eta $V_l = V_f$.

Ferromagnetismoa

Momentu magnetiko guztiak direkzio eta sentidu berean alineatzea da.

Elektromagnetismoa

Korronte batek, eremu magnetiko bat sortzen du, pasatzen den eroalearen inguruan.

Elektroimana

Alanbrezko bobina bat da, intentsitatea garraiatzen duena. Korrontea handitzen bada, bere indar magnetikoa handitzen da. Gainera, barnean imana sartuz, indarra are handiagoa da.

Indar Elektroeragilea (IEE)

Bobina baten barruan iman bat mugituz, indar elektroeragilea sortzen da, hau...

Jarraitu irakurtzen "Elektrizitateko Oinarrizko Kontzeptuak eta Motorrak" »

Kontrol Sistemak: Osagaiak eta Mota Nagusiak

Teknologia3,48 KB

Kontrol Sistemak: Oinarrizko Osagaiak

Kontrol sistemak arazoak konpontzeko erlazionatuta dauden elementuen edo blokeen multzoa da. Hona hemen osagai nagusiak:

1. Transduktoreak

Sarrerako seinalea egokitzen dio sistemari. Bi mota nagusi daude:

  • Sentsoreak: Kontrol sistemaren funtzionamendua eta egoera zein den jakiteko neurtu behar diren balioak (tenperatura, indarra, argitasuna...) neurtzeko erabiltzen dira. Euren zeregina magnitude desberdinak zehazki neurtzea da.
  • Transmisoreak: Seinale mota bat beste seinale mota batera bihurtzen dute (argia, tenperatura… normalean seinale elektriko batera bihurtzen dira).

2. Konparadorea

Irteerako aldagai baten balioa neurtzen du (adibidez, tenperatura) eta nahi den balio batekin konparatzen du. Konparaketaren...

Jarraitu irakurtzen "Kontrol Sistemak: Osagaiak eta Mota Nagusiak" »

Baso-mozketak: Arraseko Mozketa Guraso-zuhaitzekin

Teknologia2,77 KB

Arraseko mozketa guraso-zuhaitzekin

Metodo honetan, azalera guztia mozten da, zuhaitz batzuk izan ezik. Zutik uzten diren zuhaitz hauek, guraso-zuhaitz deituak, bakarka nahiz taldeka egon daitezke. Zutik geratzen diren zuhaitz hauen funtzioa eremu osoan haziak askatzea eta, horrela, basoaren birsortze naturala ahalbidetzea da. Bigarren sartualdi batean, masa berria finkatuta dagoenean, zuhaitz guraso hauek mozten dira.

Zuhaitz gurasoen ezaugarriak

Hautatzen diren guraso-zuhaitzek ezaugarri zehatz batzuk bete behar dituzte:

  • Informazio genetiko ona duten haziak sortu behar dituzte, ezaugarri onak hurrengo belaunaldiari transmititzeko.
  • Aurretik bakanketak jasan izana komeni da. Horrela, zuhaitzek espazio gehiago izan dute garatzeko, eta fruitu eta
...
Jarraitu irakurtzen "Baso-mozketak: Arraseko Mozketa Guraso-zuhaitzekin" »

Ordenagailuaren Osagaiak: Periferikoak eta Sareak

Teknologia2,93 KB

Sarrerako gailuak

Teklatua

Teklatua sarrera-unitaterik garrantzitsuena da, nahiz eta ingurune grafikoetan saguak gero eta garrantzi handiagoa izan. Teklatuak erabiltzailearen eta ordenagailuaren arteko harremana bideratzen du. Gehien erabiltzen dena QWERTY da.

Teklatua bost ataletan banatzen da:

  1. Alfazenbakizko teklatua: Idazmakina baten antzekoa da.
  2. Funtzio-teklak: Programa bakoitzak tekla bakoitzari funtzio jakin batzuk esleitzen dizkio.
  3. Zenbakizko teklatua: Tekla hauek zenbakiak idazteko edo kurtsorea mugitzeko erabil daitezke.
  4. Mugitzeko teklak: Tekla hauen bidez kurtsorea mugituko dugu.
  5. Tekla bereziak: Insert, Supr, Inicio, Fin…

Teklatu motak

  • Mekanikoak: Arruntenak dira, eta erabiltzaile gehienek erabiltzen dituztenak.
  • Ergonomikoak: Eskuen anatomiari
...
Jarraitu irakurtzen "Ordenagailuaren Osagaiak: Periferikoak eta Sareak" »

Material Sanitarioaren Kudeaketa eta Sailkapena

Teknologia2,56 KB

Material Sanitarioaren Sailkapen Sistemak

ABC Sailkapena

  • A taldea: Prezio altua eta biltegiratzeko baldintza zorrotzak behar dituzten artikuluak.
  • C taldea: Diru gutxi baina asko erabiltzen diren artikuluak. Ez dute kontrol zorrotzik behar.
  • B taldea: A eta C taldeen tartekoa. Erdi-mailako kontrola behar dute.

Erabilera eta Iraupenaren Araberako Sailkapena

  • Material suntsikorra: Erabiltzean kontsumitu egiten da epe motz batean. Erabili eta botatzeko materiala edo material berrerabilgarria izan daiteke.
  • Material inbentariagarria: Erabiltzean kontsumitzen ez dena, garestiagoak dira (adibidez, RX aparatuak, altzariak...).

Biltegiratzeko Baldintzen Araberako Sailkapena

  • Eskakizun berezirik gabeko materiala.
  • Material esterila.
  • Material labila: Produktu galkorrak,
...
Jarraitu irakurtzen "Material Sanitarioaren Kudeaketa eta Sailkapena" »

Eraikuntza Materialak eta Teknika Berriak: Soldadura, Herdoiltzea eta Zurezko Entramatua

Teknologia2,9 KB

Eraikuntza Materialak eta Teknika Berriak

Soldadura

Soldadura bi materialen arteko lotura gauzatzen den fabrikazio-prozesu bat da. Normalean, fusio edo koaleszentzia baten bidez lotzen dira materialak. Prozesu honetan, bi piezak urtuz soldatzen dira, eta betegarri urtu bat gehitzen da (metala edo plastikoa). Betegarri horrek soldatu behar diren piezek baino fusio-puntu txikiagoa izan behar du, materialen batasuna lor dadin. Hoztean, lotura sendo bat bilakatzen da.

Herdoiltzearen Arazoak

Herdoiltzea erreakzio kimiko bat da, non metal batek edo metala ez den material batek elektroiak ematen baititu, eta horrela, bere herdoiltze-maila handitzen da. Prozesu hau azkarra edo motela izan daiteke.

Motela

Airearen eta uraren eraginez, materialaren korrosioa...

Jarraitu irakurtzen "Eraikuntza Materialak eta Teknika Berriak: Soldadura, Herdoiltzea eta Zurezko Entramatua" »

Erradigrafia periapikala, hozkada hegaleko eta oklusala: erabilerak eta ezaugarriak

Teknologia2,63 KB

Erradigrafia periapikala: zertarako erabiltzen da? Nola kokatzen da? Zer agertzen da irudian? Aho barneko erradiodiagnostiko teknika da. Aho patologia desberdinak diagnostikatzeko erabiltzen da: txantxarra, pulpitisa, periodontitisa... Plaka jartzeko eraren arabera teknika bi daude:

-Erdikari-angeluaren teknika edo kono laburrreko teknika. -Paralelismo teknika. Plaka pazienteak berak eusten du normalean. Hortz-hagin bat edo bi osoren iduriak lortzen dira, osoa estan denean, koroa, sustraia, apizea, hezur albeolarra eta ehun periodontal ateratzea esaten da. UN SOLO DIENTE

Hozkada hegaleko erradiografia: zertarako erabiltzen da? Nola kokatzen da? Zer agertzen da irudian? Hozka-hegalaren erradiografiaren helburua da bi hortzen arteko espazzioan...

Jarraitu irakurtzen "Erradigrafia periapikala, hozkada hegaleko eta oklusala: erabilerak eta ezaugarriak" »

Oxigenoterapia eta Aireztapen Gailuak

Teknologia2,57 KB

Sudur-kanulak edo betaurrekoak

Pazienteari oxigenoa emateko erabiltzen dira. Askotan erabiltzen den metodoa da. Oxigeno-kontzentrazio baxuak ematen dira (% 30-40 bitartekoak, 1-5 l/min), gehienetan 1-3 l/min bitartean. Sudur-hodiak narrita daitezke; hori ez gertatzeko, lubrifikatzailea eman behar zaio. Gaixoak sudurretik arnasa hartzen badu bakarrik erabil daiteke.

Aurpegi-maskara Venturi aldagarria

Oxigeno-kontzentrazioa doitzeko aukera ematen du. Erregulatzaile bakoitzak kolore desberdina du, ematen duen oxigeno-kontzentrazioaren arabera. Pazienteari oxigeno-kontzentrazio ertainak ematen zaizkio (% 24-60 bitartekoak). Ez da erosoa, ahoa tapatzen duelako, baina oso eraginkorra da.

Haizagailu artifizial mekanikoa

Pazienteari aireztapen artifizial...

Jarraitu irakurtzen "Oxigenoterapia eta Aireztapen Gailuak" »

Euskarazko Hiztegi Txikia: Esanahien Bilduma

Teknologia5,88 KB

1. Atala: Naturako Elementuak eta Pertzepzioak

  • Hasperen: zizpurua.
  • Samin: tristura.
  • Kalatxori: kaioa.
  • Zirkinik ez: mugimendu txikirik ere ez.
  • Arrakala: pitzadura.
  • Dir-dir: diz-diz.
  • Marmarka: ahapeka.
  • Lisatu: zimurrak kendu.
  • Laga: utzi.
  • Sarraila: irekitzeko-ixteko mekanismoa.
  • Olgetan: jolasean.
  • Bits: aparra.
  • Txilio egin: oihu egin.
  • Ozpindu: garraztu.
  • Bat-batean: tupustean.
  • Etsipen: desesperazioa.
  • Bart: aurreko gaua.
  • Sastada: ziztada.
  • Loki: buruaren ezker-eskuin zatiak.
  • Arrotz: ezezaguna.

2. Atala: Emozioak eta Egoerak

  • Tamalgarri: penagarria.
  • Erantzi: arropa kendu.
  • Papar: bularraren goialdea.
  • Samurtasun: biguntasuna.
  • Bortizki: gogor.
  • Galbahe: harea eta aleak bahetzeko tresna.
  • Txintik ere ez: tutik ere ez.
  • Aitatu: aipatu.
  • Ortzemuga: horizontea.
  • Parrastada: piloa.
  • Zurbil: margula.
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Hiztegi Txikia: Esanahien Bilduma" »