DBH mailako Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Komunikazio eraginkorra: prozesua, motak, oztopoak eta gatazken kudeaketa

Psikologia eta soziologia-n eguneratua9,92 KB

Komunikazioa: Definizioa eta Garrantzia

Komunikazioa oinarrizko gaitasuna da, prozesu bat jarraituz gauzatzen dena. Horrela, mezua bidaltzen duenak hartzen duenarekin harremanetan jartzen da, helburu jakin bat lortzeko.

Komunikazio Prozesuaren Elementuak

  • Igorlea: Mezua transmititzen duena.
  • Hartzailea: Mezua jasotzen duena.
  • Mezua: Transmititu edo jasotzen den ideia, informazio edo sentimendu multzoa.
  • Kanala: Mezua helarazteko erabiltzen den bide fisiko edo birtuala.
  • Kodea: Mezua osatzen duten zeinuak eta arauak, igorleak eta hartzaileak partekatzen dituztenak (adibidez, hizkuntza, keinuak).
  • Testuingurua: Komunikazioa gertatzen den egoera espezifikoa (lekua, unea, harreman mota), mezuaren interpretazioan eragina duena.
  • Feedbacka (Atzeraelikadura): Hartzaileak
...
Jarraitu irakurtzen "Komunikazio eraginkorra: prozesua, motak, oztopoak eta gatazken kudeaketa" »

Hizkuntza jarrerak, motibazioa eta boterea: soziolinguistikako oinarriak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua4,96 KB

Hizkuntza Jarrerak

Jarrera Positiboak eta Negatiboak

Hizkuntza jarrerak bi motatakoak izan daitezke:

  • Jarrera positiboak: Ukipenezko harremanetan hizkuntzaren hedapena gertatzen denean eta hizkuntza ikasteko joera dagoenean.
  • Jarrera negatiboak: Immigranteak hona etortzen direnean eta haien hizkuntza ez aitortzea.

Hizkuntza Jarrera: Definizioa eta Ikuspegiak

Hizkuntza edo aldaera zehatz baten aurrean, alde edo kontra erantzuteko edo ekiditeko joera da. Hizkuntza jarreraz aritzea, zehazki, hizkuntza edo aldaera desberdinetako hiztunek euren edo gainerakoen hizkuntzekiko duten jarreraz hitz egitea da. Hizkuntza jakin batenganako sentimendu baikorrak edo ezkorrak adieraztea, hizkuntza horren konplexutasun edo soiltasun linguistikoaz inpresioak ematea...

Jarraitu irakurtzen "Hizkuntza jarrerak, motibazioa eta boterea: soziolinguistikako oinarriak" »

Agiri bilketa eta bizi-historiaren gidoia: metodologia

Psikologia eta soziologia-n eguneratua3,11 KB

Agiri bilketa

Agiri bilketa: Edozein eratako agirietan errealitateaz dagoen jakintza-alor orotako informazioa eskuratzea.

Motak

  • Agiri idatzia: prentsan argitaratutakoak, literarioak, pertsonalak (egunkaria, gutuna...)
  • Agiri estatistikoak edo zenbakizkoak: erroldak, inkestak...
  • Objektu-agiriak: gizakiak egindako hainbat lan tekniko eta artistiko (pinturak, hondakin arkeologikoak...)

Faseak

Datuen lokalizazioa eta eskuragarritasuna

Lokalizazioa: Azterketa jakin baterako behar diren agiriak aurkitzea. Komeni da informazio-kantitatea neurrizkoa izatea.

Dokumentazioaren azterketa

Agirien azterketak hobetu egiten du, zalantzarik gabe, ikertzen ari den gaiaren alderdi guztiei buruzko ezagutza.

Bizi-historiaren helburuak

  • Norbaiten esperientzia biografikoa ulertzeko:
...
Jarraitu irakurtzen "Agiri bilketa eta bizi-historiaren gidoia: metodologia" »

Entzute aktiboa eta trebetasun sozialak: komunikazio-oztopoak eta asertibitatea

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,56 KB

Zer da entzute aktiboa eta zein da bere helburua?

Entzute aktiboaren helburua entzuten dena modu aktiboan interpretatzea da. Ez bakarrik hitzak, baita pertsonak esan nahi duena ere: hau da, esaten ari den horren barnean dauden sentimenduak, ideiak eta pentsamenduak deszifratzen saiatzea.

Zer esan nahi du enpatia izateak?

Enpatia beste pertsonaren tokian jartzeko gaitasuna da.

Zertarako balio du?

Enpatia funtsezkoa da komunikazioan, ikuspuntu ezberdinak ulertzen laguntzen baitu. Pertsona enpatikoak arazo gutxiago izango ditu aktiboki entzuteko eta komunikazio egoki batean gertatu behar den feedback-a lortuko du.

Aktiboki entzuteko gomendioak

  • Enpatia izan: Ezinbestekoa da hitz egiten ari zaigun pertsonaren tokian jartzea, esaten duenaz gain, pentsatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Entzute aktiboa eta trebetasun sozialak: komunikazio-oztopoak eta asertibitatea" »

Psikologia: nortasuna, identitatea eta asertibitatea laburpena

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,44 KB

Psikologiaren Helburuak eta Ezaugarriak

Psikologiak aztertzen du nola funtzionatzen duten gure sentimenduek, gure motibazioek, gure nortasunak, gure adimenak, bai eta zer harreman dugun gure buruarekin eta gainerako guztiekin ere. Gure bizitza nola orientatuko dugun erabaki ahal izateko, geure burua ezagutu behar dugu.

Zer da Psikologia?

Buruaren jarduera eta pertsonen portaera aztertzen dituen zientzia da.

Nortasuna

Pertsona baten pentsatzeko eta portatzeko modu egonkorra da nortasuna.

Nortasunaren Mailak

Nortasunak hiru maila ditu:

  • Hartutako Nortasuna (Tenperamentua): Haurrak erreakzionatzeko duen modua da; tenperamentua. Lasaia edo urduria izan daiteke, bizia edo uzkurra, lagunkoia edo inhibitua.
  • Ikasitako Nortasuna (Izaera): Hartutako nortasunetik
...
Jarraitu irakurtzen "Psikologia: nortasuna, identitatea eta asertibitatea laburpena" »

Garun zirkunboluzioak eta garun azalaren eremuak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua3,07 KB

NERBIO SISTEMA ZENTRALA:

-Garezurrean dago.

Garuna: Organorik konplexuena da.

Hemisferio deritzen bi paretetan erdibanatuta dago:

·Garun azala kanpoaldeko zatia da.

·Tolesdura horiek, zirkunboluzioak dute izena.

-Azal motorra: Nerbioen bidez seinaleak bidaltzen dizkie muskuluei.

-Azal-sentzoriala: Ukimenaren, tenperaturaren eta dastamenaren errezeptoreek bidalitako informazioa sotzen du.

-Ikusmen azala: Begiek hautemandako estimuluak jasotzen ditu.

-Entzumen azala: Hotzen estimuluak jaso.

-Asoziazio azala: Informazioa aztertu eta erantzunak prestatzen ditu.

Soziologia: definizioa, arazo soziala eta McDonalizazioa

Psikologia eta soziologia-n eguneratua6,8 KB

Soziologia: Definizioa eta Ezaugarriak

Soziologia gizarte zientzien barruan sailkatu dezakegu. Ez da zientzia naturala, ikerlan espezifiko bat duelako. Ikerlan hori gizartearen baitan gizakien arteko harremanak aztertzea da. Ezagutza objektiboa lortzeko metodo zientifikoa erabiltzen du.

Soziologiaren Berezitasunak

  • Gizakia izaki soziala da: Soziologiaren ikuspegitik, gizakia bere ingurune sozialetik isolatu gabe dago; osotasunean garatzeko besteekiko harremana behar du.
  • Gizakia eta gizartea osotasunean aztertzen ditu: Gizartea pertsona jaio aurretik osatua dago, baina soziologiak gizartearen ordena ikertzen du, bertako arauak gizarteak sortu baititu eta batzuetan aldaketak gertatzen baitira.
  • Gizakiaren eta gizartearen arteko elkarrekintzak: Bi hauen
...
Jarraitu irakurtzen "Soziologia: definizioa, arazo soziala eta McDonalizazioa" »

Ikusmen-pertzepzioa eta ikus-komunikazioa: gida artistikoa

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,53 KB

Pertsona guztiek, artistek bereziki, ikusitakoaren memoria edo oroimena eta behatzeko gaitasuna erabili behar dituzte, inguruneko ikusizko mezuak behar bezala ulertzeko eta mezuez gozatzeko.

Ikusizko mezuaren irakurketa osatzeko:
- Mezuaren euskarri fisikoa.
- Mezua igortzeko bitartekoa.
- Mezuaren helburua eta mezuak izan ditzakeen esanahiak.


Ikusmen-Pertzepzioa eta Behaketa

Sentsazio bat da, horren bidez, ingurunean dauden zenbait forma eta kolore erregistratzen ditu gizakiak.

Pertzepzio prozesu guztietan, bi alderdi hauek daude: alderdi objektiboa eta alderdi subjektiboa. Bi alderdi hauek konbinatzean, interpretazio pertsonala egiten da.

Gure pertzepzioan eragin duten alderdi objektiboetan, formaren arteko harreman hauek nagusiak dira: tamaina-

...
Jarraitu irakurtzen "Ikusmen-pertzepzioa eta ikus-komunikazioa: gida artistikoa" »

Garapen psikologikoa: eraginak, aurrekariak eta ereduak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,9 KB

1

Garapen Psikologikoa: Eraginak

Faktore normatiboak: Eragin biologikoak / eragin kulturalak, historikoak, sozialak
Normatiboak ez diren faktoreak: Ezaugarri pertsonalak, bizitzako esperientziak.
Garapen psikologikoaren helburuak:
Aldaketa prozesuen identifikazioa, deskribapena eta azalpena.
Garapen prozesuak aurresatea.
Herentzia eta ingurunea: bien arteko elkarrekintza portaera sortzen du.
Faktore normatiboek garapenean lehenengo faseetan eragin handiagoa dute.

Datuen bilketa garapenaren psikologian:

- Behaketa sistematikoa: portaerak garatzen diren moduan erregistratu.
- Metodo psikofisiologikoa: portaeraren eta gorputzaren erantzun biologikoen arteko erlazioa aztertu (poligrafoa).
- Arazoen ebazpena: Arazo berdina egoera berdinean planteatu pertsona
...
Jarraitu irakurtzen "Garapen psikologikoa: eraginak, aurrekariak eta ereduak" »

Psikologia Hezkuntzan: Oinarriak, Ikaskuntza-Teoriak eta Autokontzeptua

Psikologia eta soziologia4,03 KB

Psikologia Hezkuntzan: Oinarriak eta Ikaskuntza-Teoriak

Kondutismoa

Oinarriak: psikologiaren aztergaia, helburua eta metodo zientifikoa. Jokabidearen azterketa.

Kondizionamendu klasikoa

Elementuak: BGE (baldintzatu gabeko estimulua), BGEr (baldintzatu gabeko erantzuna), NE (neutro estimulua), BEs (baldintzatutako estimulua), BEr (baldintzatutako erantzuna).

Motak: kitzikapena eta inhibizioa.

Ivan Pavlov eta ondorengo fenomenoak:

  • Orokortzea
  • Diskriminazioa
  • Iraungitzea
  • Kontrabaldintzatzea

Thorndike: efektuaren legea eta eragilea

Erantzun baten ondorioek portaeraren maiztasuna zehazten dute.

Skinner: kondizionamendu eragilea

Elementuak: estimulua, bereizketa, erantzun instrumentala eta ondorioa.

Ondorio motak:

  • Errefortzua
  • Zigorra

Premarka eta laudoriak ere ikaskuntzarako...

Jarraitu irakurtzen "Psikologia Hezkuntzan: Oinarriak, Ikaskuntza-Teoriak eta Autokontzeptua" »