Wittgensteinen Tractatusa: Hizkuntzaren Mugak eta Errealitatea
Tractatusa: Proposizio Egiazkoak, Faltsuak eta Sasiproposizioak
Hizkuntza eta Errealitatea: Proposizioen Funtzioa
Tractatus-ean esaten den bezala, lengoaia proposizioz osaturik dago eta proposizioak errealitatea osatzen duten gertakarien irudiak dira. Hori da lengoaiak egiten duena: munduko gertakariak pintatu proposizioen bidez. Munduan gertakariak daude eta gertakari horiek objektuz edo gauzez osatuta daude, gauzen egoerak dira, alegia.
Pintatzen duen gertakaria egiatan bada, proposizioa egiazkoa izango da. Pintatzen duen gertakaria egiatan ez bada, proposizioa faltsua izango da. Baina gertakarien irudi diren proposizio guztiak, egiazkoak zein faltsuak, zentzudunak dira, diren edo izan litezkeen gertakari edo gauzen irudiak egiten dituztelako.