DBH mailako Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Hominizazioa eta Humanizazioa: Giza Eboluzioaren Giltzak

Psikologia eta soziologia2,7 KB

Hominizazioa: Giza Eboluzioaren Ezaugarri Nagusiak

Hominizazioa gizakiaren eboluzio-prozesuan funtsezkoak izan diren ezaugarri multzoa da:

  • Bi oinetan ibiltzea (Bipedismoa)
  • Eskuak libre geratzea
  • Barailezurra libre geratzea
  • Gazteagotzea (Altrizitatea)
  • Ekumenikotasuna (Egokitzapen zabala)

Zerebralizazioa: Garunaren eta Garun-azalaren Garapena

Garunaren garapena eta garun-azalarena Homo generoaren eboluzioari estu-estu lotutako ezaugarrietako bat da. Ezaugarri hori gabe, munduan ez litzateke hizkuntzarik sortuko, ez eta arrazoimenik ere.

Gaur egun, zientzilariek hiru azpisistema zerebral bereizten dituzte gizakietan:

  1. Narrastien garuna: Oinarrizko bizifuntzioak, errutinazko portaera eta sena erregulatzeaz arduratzen da.
  2. Sistema linbikoa: Portaera programatutik
...
Jarraitu irakurtzen "Hominizazioa eta Humanizazioa: Giza Eboluzioaren Giltzak" »

Naratibaren osagaiak: gertaera, espazioa eta pertsonaiak

Psikologia eta soziologia2,71 KB

Gertaera bat testuinguruan kokatzea

Gertaera bati buruzko zertzelada motzoa da; ulertzen lagunduko digun informazioa eman behar dugu. Gertaera osotasunean ulertzen lagunduko digu:

  • Gertaera testuinguruan kokatzea: Testuaren ardatza gertaera zehatz bat da; inguratzen duen errealitatea azaltzen da. Horri esker lortzen dugu gertaera gauza isolatua ez izatea.
  • Gertaera denbiran kokatzea: Lotuta lehen pausoarekin. Kontatu nahi dugunaren aurrekariak zein izan ziren eta eragina azaldu behar dugu, eta ondoria ere bai (agian).
  • Gertaerako xehetasunak azaltzea: Gertaerarekin zerikusia duten xehetasunak azaltzen dira: zer gertatu zen, nor zen protagonista…

Espazioa

Espazioa osagai garrantzitsua da.

  • Olerkian: espazioa deskribatzean poetak eragiten duen sentimendua
...
Jarraitu irakurtzen "Naratibaren osagaiak: gertaera, espazioa eta pertsonaiak" »

Mugikorren debekua ikastetxeetan: neurri egokia?

Psikologia eta soziologia2,41 KB

Mugikorren debekua ikastetxeetan

Gaur egun, mugikorrekiko daukagun menpekotasuna ezin du inork ukatu. Bai gaztetxoek bai helduek, denok dugu mugikorrekiko harreman estua eta beti eramaten ditugu gurekin edonora. Gauzak horrela, Frantziako gobernuak erabaki ausarta hartu zuen orain dela bi urte: mugikorrak debekatzea, bai ikasgelan bai jolastokian. Baina, neurri onuragarria al da?

Ikasgelako kontzentrazioa eta irakasleen lana

Hasteko, nire ustez, mugikorren erabilera debekatzeko arrazoi nagusia ikasleek duten adikzioa da. Gelan ikusi daiteke kontzentratzeko ahalmena galdu egin dela eta izugarrizko ahaleginak egin behar dituzte irakaslearen azalpenak jarraitzeko. Baita ere esan behar da ikasle batzuek badituztela kontzentrazio arazoak; beraz, mugikorrak...

Jarraitu irakurtzen "Mugikorren debekua ikastetxeetan: neurri egokia?" »

Giza Nerbio Sistema: Egitura, Funtzioak eta Berreskurapena

Psikologia eta soziologia7,15 KB

Konponketak eta Nerbio Sistema

Konponketak: Zelulen Berreskurapena

  • Belaunean zauri bat egin eta denbora gutxira, kaltea sendatzeko zelula berriak hazten dira, baina, badakigu neuronekin ez dela gauza bera gertatzen; neuronak ez baitira birsortzen. Hala eta guztiz ere, neurona batzuk galtzean, ingurukoek konexio berriak eratzen dituzte eta galdutakoak berreskura ditzakete.
  • Gaur egun, bihotza, giltzurrunak, azala edo birikak transplantatu daitezke, baina gizakiaren zerebroaren ehuna transplantatzea, momentuz, fikzioa baino ez da. Hala ere, animaliekin egin dituzten esperimentuetan zauritutako ehuna kentzea eta berria ipintzea lortu dute; beraz, denbora gutxi barru, gizakiekin ere lortuko dela dirudi.
  • Ikerketei esker, zerebroari buruz asko dakigula
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Nerbio Sistema: Egitura, Funtzioak eta Berreskurapena" »

Teknika kualitatiboa

Psikologia eta soziologia2,42 KB

psikologia(etimologikoki):greziako Psykhé(arima,adimena,espiritua)eta logos(zientzia,ezagutza)hitzen Elkarketa da.PSIKOLOGIA:jokabideak eta jokabide horiek baldintzatzen Dituzten gogamen prozesuak aztertzen dituen Zientzia.JOKABIDEA:pertsonek eta animaliek egiten dituzten gauzen artean behatu eta erregistratu ahal den guztia da.ESTRUKTURALISMO ETA FUNTZIONALISMOAREN HELBURUA:estruk:wilhelm wundt -en Ustez,psikologiaren lana gogamen edukien ikerketa zen instronspekzioa Eta esperimentazioa erabiliz.Estrukturalista zen kontzientziaren Egitura edo estruktura aztertu nahi zuelako,kontzientziaren osagaiak Analizatuz,gogamen estruktura iker zitekeen.Norberada Prota.Funtzio:william james.Asmoa faktore fisiologikoek gogamen Prozesuetan duten eragina...

Jarraitu irakurtzen "Teknika kualitatiboa" »

Gizakiaren Ezaugarri Fisiologikoak eta Lamarckismoa

Psikologia eta soziologia2,53 KB

Ezaugarri fisiologikoak

Gainerako animalietatik bereizten gaituzten ezaugarri fisiologiko batzuk honako hauek dira:

  • Zutik ibiltzeko joera: Gizakiak zutik ibiltzeko gaitasuna lortu zuenean, zenbait aldaketa gertatu ziren giza anatomian. Gizakia ibiltzen hasi zenean, finkatzeko gaitasuna eskuratu zuen, pongidoek ez duten gaitasuna, hain zuzen ere.
  • Pelbisa: Gizakiaren pelbisa laburra eta zabala da; pongidoena, luzea eta estua. Horregatik, ez dute denbora luzean zutik ibiltzeko gaitasunik.
  • Bizkarrezurra: Pongidoetan bizkarrezurrak buruarekin bat egiten du atzealdean, horregatik pongidoek burua aurrerantz dute. Giza espeziean, bizkarrezurra buruari lotzen zaio haren erdian. Giza burmuinaren garapena ahalbidetzen du.
  • Esku askeak: Zutik ibiltzeko gaitasunari
...
Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren Ezaugarri Fisiologikoak eta Lamarckismoa" »

Sormena eta Aisialdi Osasungarria: Bizitza Betetzeko Gakoak

Psikologia eta soziologia3,19 KB

Sormena: Giza Gaitasun Funtsezkoa

Arazo berrien aurrean, gizakia saiatzen da bere ezagutza modu original batean aplikatzen. Hala izan da denboraren hasieratik. Gaitasun honi sormena deitzen diogu.

Sormena ideia berriak sortzeko prozesua da, dagoeneko dakiguna helburu eta esparru desberdinetara aplikatuz. Horrela, egiteko gai garena zabaltzen dugu.

Sormenaren Garrantzia eta Aplikazioak

Espezie gisa, gure ahultasuna konpentsatzen dugu eskura ditugun baliabideak egokituz, adarrak lantzatan bihurtuz, landareak lazoetan, harriak aizkoratan, etab. Gizakiak bere sormenari esker biziraun zuen.

Sormena giza izakiaren ezaugarri bat da, gure arbasoek garatu zutena munduan bizirauteko, non beste animaliak beraiek baino indartsuagoak, azkarragoak edo trebeagoak...

Jarraitu irakurtzen "Sormena eta Aisialdi Osasungarria: Bizitza Betetzeko Gakoak" »

Dopinga, Bigorexia eta Kirolaren Psikologia: Azterketa

Psikologia eta soziologia418,44 KB

ERIK ERIKSON

Ingurura moldatu behar da, etapak eta indar antagonikoak:

  • Konfidantza/ konfidantza eza
  • Autonomia/ lotsa
  • Iniziatiba/ errua
  • Ahalegina/ Gutxiagotasuna
  • Identitate bilaketa/Identitate zabalketa
  • Harreman intimoak/ bakardadea
  • Lorpena (pertsonal profesionala)/Geldialdia
  • Integritatea/desesperazioa.


m848+5ssvv2TEiBHVoctW28cikZbo6GjUSSdFCAgBISAEhIAQKEpg8eLFzJ49W7BUIoEioiU1NZWEhATc3d2xsbGpxG5J00JACAgBIVDdCCQnJ6MoCrVq1apuXS+xvzk5Oai+BQcH4+TkZFW+VTdnioiW6iS0TF0AAAAWSURBVNZ56a8QEAJCQAgIASFQcwj8P8h+U6yUJwf4AAAAAElFTkSuQmCC


B8aSp+4Ifzz6wAAAABJRU5ErkJggg==


Doping-Jokabideari Buruzko Hurbilketa Teorikoak

Bizi Zikloaren Eredua

Errendimendua hobetzearekin lotutako faseak deskribatzen saiatzen da, dopinaren erabileraren azpian dauden prozesu psikologikoak azpimarratuz. Nortasun ezaugarriak/Faktore sistemikoak Inguruko faktoreak.

  1. Hautaketa fasea
    • Errendimendu-helburuak ezartzea.
    • Errendimendua hobetzeko metodo bat hautatzea.
  2. Helburuko konpromisoa
    • Helburua lantzeko konpromisoa.
  3. Egite fasea
    • Hautatutako entrenamendu-araubidea
...
Jarraitu irakurtzen "Dopinga, Bigorexia eta Kirolaren Psikologia: Azterketa" »

Animalien Koordinazioa eta Nerbio Sistema: Funtzioak eta Atal nagusiak

Psikologia eta soziologia2,37 KB

Animalien Koordinazio Motak

Nerbio Koordinazioa

Animaliek nerbio-sistema bat dute, eta hura arduratzen da zentzumen-errezeptoreek kanpo-ingurunetik jasotako estimuluak koordinatzeaz.

Koordinazio Endokrinoa

Animaliek sistema endokrino bat dute, eta hura arduratzen da zentzumen-errezeptoreek barne-ingurunetik jasotako estimuluak koordinatzeaz.

Zentzumen-Errezeptoreak

Zentzumen-errezeptoreak organo eta zelula espezializatuak dira, kanpo- eta barne-inguruneko estimuluak detektatu eta informazioa koordinazio-zentroetara transmititzen dutenak.

Animalien Nerbio-Sistema Motak

  • Barreiatua (knidarioak)
  • Eraztun-formakoa (ekinodermoak)
  • Korda-formakoa (platihelminteak)
  • Gongoil-formakoa (artropodoak)
  • Hodi-formakoa (nerbio-sistema zentrala eta periferikoa)

Nerbio-Sistema

...
Jarraitu irakurtzen "Animalien Koordinazioa eta Nerbio Sistema: Funtzioak eta Atal nagusiak" »

Nerbio-sistema: Funtzioak eta Atalak

Psikologia eta soziologia2,8 KB

Nerbio-sistema estimuluak aztertzeaz arduratzen da, hala kanpokoak nola barnekoak, bai eta gorputzak funtzionatzeko behar dituen erantzunak prestatzeaz ere.

Nerbio-sistemaren atalak

  • Nerbio-sistema zentrala: Gorputza eta haren jarduerak kontrolatzeaz arduratzen da.
  • Nerbio-sistema periferikoa: Nerbio-bulkadak hartzaileetatik nerbio-sistema zentraleraino igortzen ditu, eta NSZtik efektoreetara ere bai.

Nerbio-sistema zentrala

Entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute, eta biak burezurrak eta bizkarrezurrak babestuta daude, hurrenez hurren.

Entzefaloa

Burezurraren barruan dago.

Garuna

Garunean, gure borondatezko jarduerak zuzentzen dituzten aginduak aztertu eta prestatzen dira. Halaber, pentsamendu, oroimen, hizkuntza, ikaskuntza eta abarren arduraduna...

Jarraitu irakurtzen "Nerbio-sistema: Funtzioak eta Atalak" »