Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Klima motak Espainian: ezaugarriak eta landaretza

Geografia-n eguneratua3,37 KB

Klimen analisia

1. Prezipitazioen analisia

Bataz besteko prezipitazioa, maximoa eta minimoa zein hilabetetan ematen diren adierazi.

2. Tenperaturen analisia

Bataz besteko tenperatura, minimoa eta maximoa nolakoa den adierazi, tenperatura mota eta zergatia azaldu.

3. Idortasuna

Bataz besteko tenperatura eta prezipitazioarekin idortasuna neurtu. Idorra den edo ez zehaztu: Gauss-en formula (2 x Tenperatura > Prezipitazioa) betetzen bada, idorra da. Orokorrean: Martonne indizea (Prezipitazioa / Tenperatura + 10): +30 Hezea / 30-20 Erdi-hezea / 20-10 Lehorra / 10-5 Erdi-idorra / 5-0 Idorra.

4. Klimaren sailkapena

  • Klima mota aipatu eta modalitateak azaldu eta argudiatu.
  • Geografikoki kokatu, tenperatura bitartea, kostalde eta barrualdeko uda eta neguko
...
Jarraitu irakurtzen "Klima motak Espainian: ezaugarriak eta landaretza" »

Mussolini boterea nola eskuratu zuen: krisia, faxismoa eta Erromako martxa

Historia-n eguneratua1,91 KB

Azaldu Mussolini-k boterea Eskuratzea: Lehen Mundu Gerraren ondoren, Italian krisi-egoera handia zegoen. Italiarren bizitza-mailak okerrera egin zuen. Herrialdea izugarri zorpetu zen Gerra finantzatu ahal izateko. Zorrak prezio-igoera eragin zuen, gero eta Handiagoa. Armadaren desmobilizazioaren ondorioz, langabezia hazi egin zen. Ekonomia-krisiak Gizarte-tentsioak areagotu zituen. Nekazari batzuek lurjabeen lursailak okupatu Zituzten, eta langile taldeek fabrikak indarrez hartu.Erdi-mailako eta Goi-mailako klaseak herrialdean iraultza komunista gertatzeko beldur izaten hasi ziren. Alderdi politikoa tradizionalek ez zuten jakin egoera zail horri Aurre egitea, eta biztanleriaren zati handi bat muturreko alderdian alde Jartzen hasi zen: Alderdi
...
Jarraitu irakurtzen "Mussolini boterea nola eskuratu zuen: krisia, faxismoa eta Erromako martxa" »

Zelula biologia: mitokondrioa, kloroplastoak, zentrioloak eta garraio zelularra

Biologia-n eguneratua12,18 KB

Mitokondrioa: Egitura eta Funtzioak

Mitokondrioa zelula eukariota guztietan dagoen organulua da (kondrioma). Kopurua zelularen aktibitate mailaren araberakoa da.

Egitura

  • Itxura aldakorra (luzangak).
  • Kanpo mintza: Porinak ditu, mintz bakterianoaren antzekoa.
  • Barrunbe perimitokondriala: Kanpo eta barne mintzen artean dagoen gunea (100 Å).
  • Barne mintza: Fosfolipido bereziak, proteina garraiatzaileak (arnas-katekoak, adibidez) eta ATP sintetasa ditu. Gandorrak izeneko tolesturak ditu.
  • Matrizea: Mitokondrioaren barne ingurunea da. Erribosomak (70S-koak), DNA mitokondriala eta entzima ugari ditu.

Funtzioak

  • Arnasketa aerobikoa: Energia (ATP) sortzen du. Prozesu honetan Krebs zikloa, β-oxidazioa eta oxidaziozko fosforilazioa gertatzen dira, ATParen sintesiarekin
...
Jarraitu irakurtzen "Zelula biologia: mitokondrioa, kloroplastoak, zentrioloak eta garraio zelularra" »

Platon eta Aristoteles: errealitatea, aldaketa, gizakia eta zoriontasuna

Filosofia eta etika-n eguneratua2,53 KB

Platonek eta Aristotelesek eszeptizismoa baztertu nahi dute; hori dela-eta, biek diote errealitatea ezagutu daitekeela. Baina benetako errealitatea azaltzeko bi planteamendu desberdin dituzte.

Errealitatearen Kontzepzioa

Platonek adierazi zuen mundu fisikoa ez dela benetako errealitatea. Aristotelesek, aldiz, errealitate substantziala eta errealitate akzidentala bereizten ditu. Errealitate substantzialaren barruan, inguratzen gaituen eta zentzumenez hautematen dugun errealitatea sartzen da, baita esentzia unibertsalak ere. Errealitate akzidentala, berriz, gauzaki zehatzetan bakarrik hauteman daitezkeen ezaugarriak dira. Platonen idealismoaren aurrean, errealismoa aldarrikatu zuen Aristotelesek.

Aldaketaren Teoria: Hilemorfismoa

Platonen ustez,...

Jarraitu irakurtzen "Platon eta Aristoteles: errealitatea, aldaketa, gizakia eta zoriontasuna" »

Euskal Foruen aurkako erasoak: gertaerak eta ondorioak

Historia-n eguneratua2,78 KB

Foruen aurkako erasoak

Zentralismoaren ezarpena Espainian

Espainiako Koroak eredu zentralista inposatu zuen monarkia osoan. Aragoiko Koroako foruak ezabatu zituzten Oin Berriko Dekretuen bidez. Aragoin, Katalunian, Valentzian eta Mallorcan Gaztelako legea eta eredu administratiboa ezarri zituzten.

Aduanen auzia Euskal Herrian

Euskal Herrian, aduanak kostaldera eta Frantziako Erresumako mugara eramateko saio bat egin zen, baina matxinada herritar bat gertatu zen eta aduanak betiko lekura itzultzea erabaki zen.

Godoy eta Zamakolada: Zerbitzu militarraren aurka

Madrilgo Gortean uste zuten foruak erregearen kontzesioak zirela, eta ez euskaldunen berezko eskubideak. Godoyk, Karlos IV.aren ministroak, nahitaezko zerbitzu militarra ezarri nahi izan zuen...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Foruen aurkako erasoak: gertaerak eta ondorioak" »

Euskal literatura: historia, idazleak eta euskara batua

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,51 KB

Euskal nobelaren aurrekarien artean Juan Antonio Mogelen "Peru Abarka" dugu, 1880an argitaratu zen. Peru Abarka beraren eta Maisu Juanen arteko solasaldia du oinarri, helburu didaktikoekin idatzita dagoelarik.

1883an Sabino Arana Goik aldarrikatu zuen "Euskotarren aberria Euzkadi da". Euskarazko literaturaren helburu nagusia Euskal Nazioaren oinarriak ezartzea eta sustatzea zen garai hartan.

50eko Hamarkadako Literatura

Belaunaldi gazte inkonformista eta berritzaile bat agertu zen Euskal Herrian 1958 inguruan. Literatura gizakiaren izateaz eta gizarteaz arduratzen hasi zen.

Narratiba

Kontakizuna, gorabehera etengabean murgildurik eta historian zehar garatuz doazen pertsonaia konplexuen bidez adierazten diren barne-korapilo, zalantza eta larriminek...

Jarraitu irakurtzen "Euskal literatura: historia, idazleak eta euskara batua" »

Plaka Tektonikoen Teoria: Litosferaren Mugimendua eta Ondorio Geologikoak

Geologia-n eguneratua2,25 KB

P.T.T - Plaka Tektonikoen Teoria: Aurrerapauso Geologikoa

Plaka tektonikoen teoriak aurrerapauso erraldoia suposatu du geologiarentzat. Historian zehar gertatutako kontinente eta ozeanoen banaketaren aldaketak azaltzeaz gain, prozesu geologikoen zergatiak zehazten ditu. Hona hemen proposamen nagusiak:

  • Litosfera zurruna da eta hainbat puska edo plaka tektonikotan zatituta dago, puzzle baten piezen antzera ahokatzen direnak.
  • Plaka tektonikoak dinamikoak dira eta, pixkanaka, litosfera azpiko mantuaren gainean mugitzen dira; mantu hori plastikoa da.
  • Plaken mugimendua eta aldaketak geosferaren barne-dinamikak eragiten ditu; material beroen gandorrak litosferara igotzen dira.
  • Plaken dinamikak elkarrekintzak eragiten ditu ertz edo mugetan; horrek indarrak,
...
Jarraitu irakurtzen "Plaka Tektonikoen Teoria: Litosferaren Mugimendua eta Ondorio Geologikoak" »

Fedea eta arrazoia Tomas Akinokoaren arabera: harmonia eta hiru egia mota

Filosofia eta etika-n eguneratua2,41 KB

Fedea eta Arrazoia: Testuinguru Historikoa

Fedea eta arrazoia uztartzearen auzia kristautasunaren zabalkundearekin sortu zen, egia errebelatua eta filosofia paganoaren tradizioa bateratzeko beharrak eraginda. Agustin Hiponakoak fedeak eta arrazoiak elkarrekin lan egin behar zutela defendatu zuen, baina fedeak lehentasuna izanik. Geroago, averroistek "egia bikoitzaren teoria" garatu zuten, proposatuz fedeak eta arrazoiak gai berean erantzun kontraesankorrak eman ditzaketela, biak onargarriak izan daitezkeelarik. Tomas Akinokoak, aldiz, teoria hori ukatu eta fedea eta arrazoia bateragarriak direla defendatu zuen, biak Jainkoarengandik datozen heinean.

Tomas Akinokoa: Fedearen eta Arrazoiaren Harmonia

Tomasen arabera, fedea eta arrazoia egia bakarrera...

Jarraitu irakurtzen "Fedea eta arrazoia Tomas Akinokoaren arabera: harmonia eta hiru egia mota" »

XVIII. mendeko euskal literatura: Iparraldeko eta Hegoaldeko idazleak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,7 KB

XVIII. Mendea Iparraldean: Sarrera

Gehienak elizgizonak dira oraingoan ere. Baina ez dago Sarakoaren moduko talde esanguratsurik. Mendea gorabehera handikoa suertatzen da. Borboien agindupean jarraituko du Ipar Euskal Herriak. Baina ehun urte horietan aldaketak daude Frantziako Iraultza bortitzaren ondorioz. Gerrak, alde batetik, foruen deuseztapena eta, bestetik, Estatu frantses berriaren antolamendu bateratua ezarriko zaie hiru probintziei. XVIII. mendea Ilustrazioaren garaia, jakinmin orokorraren eta Entziklopediaren sasoia dugu. Arrazoiaren nagusitasuna aldarrikatzen da; gizabanakoaren balioa azpimarratzen; zientzia eta teknikaren ahalmena sinesten. Ideia berriok gutxitan izango dute oihartzuna Iparraldeko euskal idazleen artean. Argitaratzen...

Jarraitu irakurtzen "XVIII. mendeko euskal literatura: Iparraldeko eta Hegoaldeko idazleak" »

Euskal aditz jokatua: baldintza eta ahalera taulak

Beste atzerriko hizkuntzak-n eguneratua6,65 KB

Nor kasua

NI

HURA

GU

ZU

ZUEK

HAIEK

banintz

nintzateke

nintzatekeen

balitz

litzateke

zitzaiokeen

bagina

ginateke

ginatekeen

bazina

zinateke

zinatekeen

bazinate

zinatekete

zinateketen

balira

lirateke

ziratekeen

Nor-Nork kasua

NI

HURA

GU

ZU

ZUEK

HAIEK

NIK

XXXXX

banu

nuke

nukeen

XXXXX

bazintut

zintuzket

zintuzkedan

bazintuztet

zintuzketet

zintuzketedan

banitu

nituzke

nituzkeen

HARK

banindu

ninduke

nindukeen

balu

luke

zukeen

bagintu

gintuzke

gintuzkeen

bazintu

zintuzke

zintuzkeen

bazintuzte

zintuzkete

zintuzketen

balitu

lituzke

zituzkeen

GUK

XXXXX

bagenu

genuke

genukeen

XXXXXX

bazintugu

zintuzkegu

zintuzkegun

bazintuztegu

zintuzketegu

zintuzketegun

bagenitu

genituzke

genituzkeen

ZUK

baninduzu

ninduzuke

nindukezun

bazenu

zenuke

zenukeen

bagintuzu

gintuzkezu

gintuzkezun

XXXXXXX

XXXXXXX

bazenitu

zenitzuke

zenituzkeen

ZUEK

baninduzue

ninduzueke

nindukezuen

bazenute

zenukete

zenuketen

bagintuzue

gintuzkezue

gintuzkezuen

XXXXXXX

XXXXXXX

bazenituzte

zenituzkete

zenituzketen

HAIEK

banindute

nindukete

ninduketen

balute

lukete

zuketen

bagintuzte

gintuzkete

gintuzketen

bazintuzte

zintuzkete

zintuzketen

bazintuztete

zintuzketete

zintuzketeten

balituzte

lituzkete

zituzketen


Nor-

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal aditz jokatua: baldintza eta ahalera taulak" »