Zuberoako euskararen ezaugarri fonetikoak eta morfologikoak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua6,31 KB

Laburpena

Dokumentuak Zuberoako euskara zuberotarraren ezaugarri nagusiak aztertzen ditu: fonetika (bokalak, diptongoak, kontsonanteak, bustidura), morfologia (izenaren artikulu-falta, izenordainak, deklinabidea, aditza) eta sintaxia (galdegaia, aditz izenaren osagarria, mendeko perpausak). Adibide testualak erabiltzen ditu azalpen bakoitza argitzeko.

Funtsezko puntuak

  • Zuberoako euskarak bost bokal fonemez gain /ü/ soinua du, fonema baliorik gabea, o > ü bilakaera gaskoiaren eraginez.
  • Hitz hasieran /tx/ txistukaria agertzen da testuan, nafar-lapurtarraz ez bezala.
  • Hasperena indar handiz gordetzen da Zuberoan, eta dardarkari samurra ia guztiz galdu da.
  • Bi bustidura mota daude: automatikoa (asimilazioa) eta adierazkorra (esanahi berezia emateko).
  • NORI pluralean -ER aldaera eta destinatiboan -ENDAKO forma nagusitzen dira ekialdean.
  • Aditzean zuketa eta xuketa tratamenduak ekialdeko hizkeren bereizgarri nagusiak dira.
  • Iparraldean galdegaia indartzeko laguntzailea aditz nagusiaren aurrean jartzen da.

Frogatu zeure burua

1. Ezaugarri Fonetiko-Fonetologikoak

Batez ere fonologiak egiten du Zuberoako euskara berezi. Hona hemen azterketa zehatz bat:

1. Bokalak

  1. Euskara zuberotarrak bost fonema bokalikoaz gain (/a, e, i, o, u/), seigarren soinu bat ere badu: /ü/. Testuinguru foniko jakinetan gertatzen da eta ez du fonema baliorik, hau da, ez du hitzaren esanahia aldatzen: Bürü, Mündüan...
  2. Bokal alternantziak.
  • o > ü bilakaera da zuberotarraren berrikuntzen artean nabarmenena, gaskoiak eragindakoa. /ü/ ahoskerak Zuberoan eta Amiküze eskualdean du indarrik eta maiztasunik handiena: entzün (16), gaztetarzün (3), Mündüan (13)...
  • Aurrekoarekin batera o > u gauzatu da. Ipar Euskal Herri osoan eta Nafarroako ipar-mendebalean zabaldu da, baina indarrik eta maiztasunik handiena Zuberoan du: ezkuntzia (15).
Bokal elkarketak.
  • Diptongoak. Beheranzko diptongoekin batera, goranzko diptongoak ohikoak dira ekialdeko euskalkietan: nja.nez (10), ‘nuenez, nuen ala ez’)...
  • Zuberoan au > ai egiteko joera dago: gaüaz (6, *gaiaaz* entzuten dela esango nuke). Zuketan eta hitanoan au > ü egiten da: nauzu > nüzü (9).
  • ai > ei ere aurki dezakegu: beitzira (baitzara). Testuan, gainera, ai > e: bena (11).
  • Hiatoak. (Ez da zehaztasun gehiagorik ematen testuan).

2. Kontsonanteak

  • Txistukariak. Hitz hasieran /tx/ txistukaria azaltzen da testuan, nafar-lapurtarraz ez bezala: Txoriak (8).
  • /j/ fonemaren ahoskera berezia da zubereraz: [ʒ] frantsesekoaren antzekoa: eijer (2).
  • /h/ fonema. Hasperena beste inon baino indar eta bizitasun handiagoarekin gorde da Zuberoan, baita gazte jendearen jardunean ere. Hitz hasieran holli (4) eta bokal artean: behar (5), desohore (7)... /l, n eta r kontsonante ozenen ondoren ere egiten da: bilho (4)... Herskari hasperenduak ere maiz entzuten dira, baina testuan ez da adibiderik: ükhen (6).
  • Dardarkariak. Zuberoan dardarkari samurra ia erabat galdu da: penaik < *penarik* (13), hoitan (14) < *hori(e)tan*, oai (20) < *orain*.
  • Bustidura. Zubereraz bi bustidura mota ditugu:
    • Bustidura automatikoa (asimilazio bustidura): /i/ bokalak hurrengo kontsonantea busti edo palatalizatu (sabaikari bihurtu) egiten du, ez du esanahia aldatzen: ai+n > aiñ (*gaiñin* (2) ‘gainean’), baina i+l > il (*Neskatilen* (4)).
    • Bustidura adierazkorra: hiztunak nahita egiten duena, hitzari esanahi berezia emateko (maitasuna, txikitasuna, hurbiltasuna, goxotasuna... adierazteko): holli, pollit (4).

2. Ezaugarri Morfologikoak

1. Izenaren morfologia

Nabarmena da hitzak artikulurik gabe erabiltzeko joera. Ekialdeko beste alderdi batzuetan ere entzuten dira honelakoak, baina Zuberoan besteetan baino indartsuagoa da: Amorosak behar lüke izan lotsa gabe (5), ez üken herabe (6), desohore leike (7)...

2. Izenordainak

  • (N)ihur (13) izenordaina azaltzen da (nafar-lapurtarraz *nehor*, euskara batuan ere onartua).

3. Deklinabidea

  • NORI kasu pluralean –ER aldaera dago Ekialdean: haier (8).
  • NOREKIN kasuan -KILAN aldaera erabiltzen da Ipar Euskal Herri gehienean; testutan, dena den, -REKI azaltzen da: zureki.
  • Destinatiboan –ENDAKO izan da nagusi Nafarroa Beherean, Zuberoan eta Nafarroan. Testuan enetako (19).

4. Aditza

  • Zuketa eta xuketa tratamenduak dira ekialdeko hizkeren bereizgarri nagusia: badititzü (1) ‘(ba)ditu’; nüzü (9) ‘naiz’; nüzün (15) ‘nuen’.
  • Aditz laguntzailea.
    • *EDUN*-en orainaldian –u- erroa dago ekialde guztian, zubereraz u > ü: düt (11), badüt (14).
    • NOR-NORI-NORK eta NOR-NORI sailetako adizkietan –(T)Z da pluralgilea, ez erdiguneko –ZKI-.
    • NOR-NORI saileko adizkien lehenaldian ez dago erdigunean sortu den ZIT-. Mendebaleko euskalkian bezala, ‘oraina + -N’ bidez osatzen dira.
  • Aditz aspektua.
    • Aditz aspektua burutu gabea denean, eta aditz izenetan, Ipar Euskal Herri gehienean –ITEN forma zaharra gorde da -n-z bukatutako aditzetan: erraiteko (17)...
    • Aspektua gertakizun denean, geroaldia adierazteko, -n batekin amaitzen diren aditzetan –EN hartzen dute ekialdean: atzamanen (10)...

3. Ezaugarri Sintaktikoak

1. Galdegaia

  • Galdegaia indartzeko eta nabarmentzeko, laguntzailea aditz nagusiaren aurrean jartzen da Iparraldean: Amorosak behar lüke izan lotsa gabe (5), beitzaio erori (12).
  • Perpaus neutroetan, ezer indartu eta nabarmendu nahi ez denean, BA- eransten zaio Iparraldean aditzari: Eperrak badititzü bere bi hegalak (1) ‘Eperrak bere bi hegalak ditu’.

2. Aditz izenaren osagarria

  • Aditz izenarekin doan osagarria NOREN kasuan erabiltzen da ekialdean: Neskatilen gogoatzeko (4).

3. Mendeko perpausak

  • Zehar galderak. ‘bai/ez’ erako galdera perpausetan –(E)NETZ atzizkia erabiltzen da Ipar Euskal Herrian. Testuan -ENEZ: Eia atzamanen nianez lili eijer hori (10).
  • Kausazko perpausak. Ekialdean BAIT- (BEIT-) aurrizkia erabiltzen da kausa adierazteko, mendebalean ETA partikula: beitzaio erori (12).

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da Zuberoako euskararen /ü/ soinua?

Zuberoako euskararen seigarren bokal soinua da, testuinguru foniko jakinetan agertzen dena. Ez du fonema baliorik, hau da, ez du hitzaren esanahia aldatzen (Bürü, Mündüan).

Zer da bustidura automatikoa?

/i/ bokalak hurrengo kontsonantea busten edo palatalizatzen duen fenomenoa da, esanahia aldatu gabe (ai+n > aiñ). Asimilazio bustidura ere deitzen zaio.

Zer da zuketa eta xuketa?

Ekialdeko hizkeren aditz tratamendu bereizgarriak dira. Testuan adibideak daude, esaterako 'badititzü' (ba-ditu) eta 'nüzü' (naiz).

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein da Zuberoako euskararen /ü/ soinuaren ezaugarri nagusia testuaren arabera?
2. Zein bilakaera da zuberotarraren berrikuntzarik nabarmenena?
3. Zein kontsonante ez da dardarkari samurra Zuberoan galdu, testuaren arabera?
4. Zer adierazten du bustidura adierazkorrak?
5. Zein aldaera dago NORI kasu pluralean Ekialdean?
6. Nola hasten da galdegaia indartzeko Iparraldean?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.